Kontzeptua

Jai Zikloak

Neguko sarreraren puntu gorenari esan ohi zaio Neguko Solstizioa. Hemen, arrazoi desberdinak direla tarteko, bi eratara aipatu dugu: Eguberritakoa nahiz Solstizioari dagokiona, abenduaren 20a eta urtarrilaren 6a bitarteko egunen inguruko zikloa. Alde batetik, Eliza Katolikoak ezarritako liturgia-aldia, Jesusen jaiotzari dagokiona, hartzen da kontuan, eta, bestetik, kristautasunaren aurreko edo kristautasunak bereganatu baino lehenagoko beste molde batzuetatik sortutako ekitaldi-multzoa, jatorri ilun eta ezezaguneko errituekin.

Lehenengo kasuan, irudi bizigabez eginiko jaiotzetatik edo antzezpen bizidunetatik hasi eta elizetan nahiz kaleko diru-eskeetan abesten diren Gabon-kantetara artekoak aurkitzen ditugu. Ezkutuko jakin-mina pizten da Bizkaiko Marijesietan. Gaur egun, bederatziurren kantatua da zenbait herritan (Gernika edo Ea), eta beste batzuetan (Iurreta edo Abadiño), egun bakar batean kantatzen da.

Bigarrengoan, Olentzero edo Onentzaroren irudi berezi eta ohiz kanpokoa euskal pertsonaia nagusi bilakatu da. Bere Bidasoa bailarako eta beste herri batzuetako jatorrizko sorlekuetatik, Euskal Herriko gainerako herri eta hirietan agertu zen arte. Une historiko jakinetan urria den dirua lortzeko bitarteko gisa erabiltzen den pertsonaia izatetik, pertsonaiaren izena eta hasierako esanahi moldatua erabili arte, haurtxoen opari-ekarle izateko.

Bizi-iturri diren ura eta sua, urteko beste sasoi batzuei dagozkienak izanik ere, gorputz batean elkartzen dira hemen: arazketa eta aldi baten amaiera; eta urtearen amaieraz ari gara: altzari zaharrak sutan erre eta iturburuko ura jasotzen da.

Zikloa Errege egunaren bezperako desfileekin amaitzen da, zeinak haurren zintzarri joaldiekin uztartzen baitira, eta horiek, berriz, Bastidan dantzak adierazten duen musikaren erritmora eginiko artzainen gurtzarekin edota Nafarroan Kultur Elkarte batek ekitaldi pribatu batean antzeztutako "Babaren Errege" antzezlanarekin. Hori guztia aringarririk gabe nabarmentzen da biharamunean, eskola-umeak beren ikasle-zereginetara itzultzen direnean.