Kontzeptua

Inauteriak

Carnaval

Historian zehar aldekoak eta aurkakoak, etengabeko debekuak eta onespen klandestinoak izan dira inauterietako festen inguruan. Eta, horrez gain, elementu koloreanitzak eta bereziak barneratzen ditu, beste ospakizun batzuetako elementuekin batera.

Kleroak eta botere zibilak bekatuzko giro gaizto bat sortu dute komeni zitzaizkien arauak ezartzeko irrikan. Horrek, ordea, garai jakin batzuetan eta egun zehatz batzuetan, neurrigabe ibiltzeko nahia ekarri du gizarteko zenbait geruzen artean.

Hainbat garai eta lekutan neguko festa nagusitzat edo udaberrian sartzeko errituzko ospakizuntzat jo izan zen. Denboraren poderioz kontzeptua aldatu egin da, baina oinarri berak mantentzen dira: mozorroa, egunerokotasunaren haustura eta gozamena.

Europako zati handi batean neguari dagozkion zenbait tradizio mantentzen dira. Hego Euskal Herrian, debekualdi luze bat izan zen arren, Inauteriak berreskuratu egin dira apurka, zenbaitetan iraganeko elementuak ekarriz. Bestalde, herrialdearen iparraldeko zenbait herritan, bereziki Lapurdin, festa ospatzen jarraitzen dute, garaian garaiko hainbat gorabehera tarteko (esate baterako, bigarren mundu-gerran). Horietan festa eguneratzeko joera nabarmentzen bada ere, iraganaren eredua ez galtzeko asmoa nabari da.

Urtez urte berezko ekitaldi eta ekintzak egiten dira, bakarka edo taldean, edo programa ofizialetan txertatuz, herritar zein kanpotarrak erakartzeko ahaleginean. Hirien eta landa-zonaldeen arteko ezberdintasunak nabariak dira: erosteko ahalmen handiena duten guneak erakartzeko grina da nagusi. Horren ondorioz, kontsumoa ezaugarri nagusi duen egunerokotasuna sortzen da.

Teoria ugari dago festaren jatorriaren inguruan, batzuk beste batzuk baino fidagarriagoak. Hainbat egilek planteatutako zenbait teoriak indarra galdu dute denboraren poderioz. Beste zenbait teoriei irmo eusten zaie oraindik, inauterietako festen jatorria saturnal erromatarretan nahiz hemen aipatuko diren gaineko festetan bilatu nahirik.

Saturnalia delakoak nahikoa maiz ospatu ziren Saturno Jaungoikoaren ohorez k.a. V. eta k.o. V. mendeen artean. Garai-tarte horretan hainbatetan ezabatu eta aldarrikatu ziren aipatu festak; uneko enperadorearen arabera. Dirudienez, hasiera batean egun bakarrean egiten zen ospakizuna, hots, abenduaren 17an. Ondotik, Gayo Cesarren (Julio Cesar) garaian hiru egunetara hedatu zen festa (17, 18 eta 19) eta, beranduago zazpi eguneko ospakizuna ere egin zen: abenduaren 17tik 23ra.

Carnaval

Festa horietan oturuntza pribatuak egiten ziren, esklaboei nolabaiteko askatasuna ematen zitzaien eta opariak egiten ziren. Hemen Gabonekin zuzenean lotzen den elementu bat ageri da eta, baita Inauteriarekin ere; izan ere, kontuan izan behar da, legendari jarraiki, egutegi erromatarra k.a. 753. urtekoa dela, hain zuzen, Romulok hiria sortu zuen urtekoa. Orduan urtea martxoan hasten zen (Marte Jaungoikoari eskainitako hilea) eta abenduan amaitzen zen (december = hamargarren hile). Hamar hileko tarte hori, hamabi hileko bihurtu zen Numa Pompilioren erregealdian.

Nagusi eta esklaboen arteko rol aldaketa hori, gerora, "Eroen Festa" izenekoetan (ez garrantzia gutxiago zutelako) sendotu zen, XIV-XVI. mendeetan.

Gertakari horren adibide nagusiena oraindik mantentzen diren bi ospakizunetan ikus daiteke: alde batetik, "Gotzaintxoaren festan", non ume bati uzten baitzaio gotzain kargua, horretarako dagozkion jantziak ezarrita, San Nikolas egunez (abenduak 6) eta haurtxo errugabeen egunez (abenduak 28); beste alde batetik, "Fabako Erregearen" koroatzean.

Historian zehar, unean uneko gizarte- eta kultura-premiak eraginda, etengabe aldatu dira inauteriei dagozkien ekitaldi eta elementuak.

Penintsulan Carnestolendas eta Antruejo izan dira erabili izan diren izendapen zaharrenak, XIV. mendeaz geroztik agertzen baitira hainbat testutan. Lehenengoak "haragi" eta tollendas delakoan du jatorria, hots, haragia jateari utzi behar zaion garaia litzateke (Aratuste). Katalanera dugu adibide gertukoena. Bertan carnestoltes izenarekin esaten da haragia uztea.

Antruejo izendapenari dagokionez: hedaduraz Entroido, Antroido, Antroxu edo "Antruexo" erabiltzen dira Galizia, Asturias eta Portugaleko lurraldetan. Hainbat egilek izendapen horien barnean Introitus delakoa ikusi dute, hau da, baraualdi baten hasiera adierazten duen hitza.

Dena den, "Carnaval" eta bere hizkuntza-aldaerak dira (Italian Carnevale, Ingalaterran Carnival eta Frantzian Carneval) denboraren joanean iraun dutenak. Hainbat aukerak, jatorri etimologiko zehaztugabea adieraziko lukete: "carne" (haragia) eta vale (utzi) edo haragia uztea; "carne(s)" (haragiak) eta levare (aldia) edo haragia (jaten) uzteko garaia; carnem levare edo haragia baztertzea; edo currus navalis (karro ontziak), garai ezberdinetako karrozak edo karrotan egiten ziren segizioak gogora ekarriz.

Carnaval

Gure herrialdean bada, Carnaval singularrean eta Carnavales pluralean dira gaztelaniaz gehien erabiltzen diren izendapenak XIX. mendeaz geroztik. Aurretik Carnestolendas zelarik erabiliena, idatzizko dokumentuetan agertzen den hitza. Azken horren aldaerak dira "Carrastoliendas" eta "Carrascolindas". Horiek Bizkaiko Enkarterrietako eskeen izenburuan eta Nafarroako erdialdeko eta behealdeko zonaldeen memorian agertzen dira.

Euskaraz ere izendapen ugari dago. Horien artean bat nabarmentzen da, jatorrizkoen gainetik mantendu dena. Hain zuzen, Karnabalak, gaztelaniatik mailegaturiko hitza, hark italieratik hartu ostean.

Berezko edo tokiko izendapenei dagokienez, hauek aurki ditzakegu: Aratuzteak (haragi eta uzte = haragia uztea), Aratosteak (haragi oste(an) =haragiaren ostean edo ondoren) eta Bizkaian, Gipuzkoa mendebaldean eta Araba iparraldean erabiltzen diren aldaerak; Inauteriak (inaute, ziurrenik irain aldia) erabiltzen da Gipuzkoako zati handi batean; Inaute(ak), Iyaute(ak), Iaute(ak) eta beste zenbait aldaera Gipuzkoa eta Nafarroan; Ihautirik eta Ihauteak Iparralden; eta ez dira ahaztu behar, batetik, Maskaradak izendapena, Zuberoan erabiltzen dena neguko egunetan eta inauterietako festetan eta, bestetik, Behe Nafarroan erabiltzen den Kabalkadak (mozorrotu eta dantzarien kabalgata eta zelabereak).

Abendua eta martxoa bitartean egiten diren ospakizun guztiak neguko urtaroan agertzen dira nabarmenen.

Epealdi horretan data finkoko nahiz data mugikorreko festak egiten dira. Lehenengoak, finkoak, beti santu, ama birjin edo egutegi kristauari dagozkion ospakizunekin lotzen dira. Bigarrenak, mugikorrak, Pazko-igandearekin (edo Ostiral Santuarekin) lotzen dira argi eta garbi. Data horretatik aurrera berrogei egun kalkulatzen dira (Garizumakoak) eta ondoren zazpi egun atzera eginez, astearte-inauteria lortzen da.

Arestian esan bezala, guztiak neguaren barruan. Garai horretan azienda ukuiluratu egiten da, fruitu mota batzuk bildu edo lehortu egiten dira (sagarrak, udareak, intxaurrak, urrak, pikoak, mahatsak, etab.) eta bestelako etxeko lanak egiten dira, Gabonetako zikloari dagozkion festekin zerikusia dutenak. Festa horiek ilusio handiz bizi ohi dituzte familiako gaztetxoenek. Hainbat egunetan Jesusen jaiotza, erdainkuntza eta bataioa oroitzen dira. Amaitzeko Erregeak Belenera iritsi zirenekoa ekartzen da gogora.

Kaskarotak

Jarraian, urtarrilean, besteak beste, San Antonio Abad, San Sebastian edo San Vicente egunak ospatzen dira. Horien ondotik, otsailean, Kandelario, (garai erromatarrean: garbitzapena), San Blas eta Santa Ageda ospatzen dira. Hirukote hori arras garrantzitsua da, izan ere, urte batzuetan inauterietako jaiekin batera gerta daitezke. Gauza bera gertatzen da Bizkaiko Enkarterrietan Marza direlakoekin, Kantabrian, Burgosen eta Palentzian hedatu direnak. Jaialdi horietan elementu oso bereizgarriak aurki daitezke, esate baterako, marcero direlakoek eraman ohi dituzten zintzarri edo joareak.

Epealdiaren data garrantzitsuenak begi kolpe batean errepasatuz, komunitatean oso garrantzitsua den bizipen-aro bati dagokion ikuspegi zabala dakusagu. Inauteria, ordea, zuzenean edo zeharka, neguko data ezberdinetan barneratzen da. Inauteriaren jatorriari buruz hainbat hipotesi dauden bezalaxe, jai-aro horri dagokion urteko epealdiari buruz ere hainbat iritzi daude. Dena den, bereizi egin behar dira herri-jakituriak ahozko tradizio gisa ezartzen duena eta, akademikoki, epealdi horri buruz ezartzen dena, urteko egutegiko gorabeherak alde batera utziz.

Horrela, Euskal Herrian, iturri ezberdinen arabera, honakoa da jai-aro edo epealdia:

  1. Urtarrilaren 1a
  2. Urtarrileko lehen larunbata
  3. Urtarrilaren 5a (Epifaniaren bezpera) edo Errege Magoak (urtarrilaren 6a)
  4. Urtarrileko bigarren larunbata
  5. San Antonio Abad eguna (urtarrilak 17) edo aurreko eguna
  6. San Sebastian eguna (urtarrilak 20)
  7. San Vicente eguna (urtarrilak 22)
  8. Urtarrileko azkenaurreko larunbata
  9. Urtarrileko azken larunbata
  10. Urtarrileko azken igandea
  11. San Blas eguna (otsailak 2)
  12. Santa Ageda bezpera edo eguna (otsailak 4)
  13. Otsaileko lehen larunbata
  14. Otsaileko lehen igandea
  15. Santa Ageda egunetik gertuen dagoen larunbata, aurretik edo ondoren
  16. Inauteri-igandearen (Septuagesima-igandea) aurreko hirugarren osteguna (Amakideen edo Aitakideen osteguna, herriaren arabera)
  17. Inauteri-igandearen (Sexagesima-igande) aurreko bigarren osteguna (Amakideen edo Aitakideen osteguna, herriaren arabera).
  18. Inauteri-igandearen (Sexagesima-igande) aurreko igandea
  19. Inauteri-igandearen aurreko osteguna, Ostegun Gizen izenez ezagutzen dena (Orakunde, Egun ttun ttun edo Eguen zuri): hori izan da haurren jaiegun nagusia
  20. Inauterietako ostirala, "Ostiral Mehe" gisa ezagutzen dena.
  21. Inauterietako larunbata, "Larunbat Erregular" gisa ezagutzen dena
  22. Inauteri-igandea (Kinkuagesima-igande)
  23. Beste garai batzuetan egun nagusia zena, astearte-inauteria
  24. Marza delakoekin bat egiten duen eguna (otsailak 28 edo martxoak 1)
  25. Urtarrilaren 1etik martxoaren 3ra bitarteko jaiegunetatik gertu dauden bestelako datak

Jai-aroaren iraupena aldatu egiten da herriz herri. Zenbait herritan egun bakarrean ospatzen da festa (Ostegun Gizena, inauteri-igandea, astearte-inauteria, etab.). Beste herri batzuetan, aldiz, egun ugari izaten dira eta programa ofizial edo ez-ofizialean txertaturiko ekitaldi eta elementuen arabera luzatzen da jai-aroa.

Amaierari dagokionez, lotura zuzena egon ohi da egun kopuruaren eta egutegian lehenetsitako ospakizunaren artean: astearte-inauteria da azken eguna eta, hurrengoa, Hausterre-eguna, Garizuma aldiko lehen eguna da. Horrez gain, nolabaiteko garrantzia duten zenbait herritan "Eltze-itsu Igande" delakoa (inauteri-igande ondorengo lehen igandea) mantendu zen. Egun horretan beste garai batzuetan Garizumako zikloan (berrogeialdiaren 40 egunak) debekatuta zeuden dantzaldiak egiten ziren.

Mozorroa da inauterietako ezaugarri nagusienetako bat. Bietako bat egon ezean bestea ere ez dagoela esan daiteke. Eta mozorroaren barnean, funtsezko hornidura bat: maskara.

Jantzi ugaritasun horretan bada zatiketa bat. Alde batetik, tradizionaltzat jotzen diren mozorroak daude; beste alde batetik, jantzi berritzaileak ageri dira; eta, azkenik, bi multzo horietan sartu ez arren, denboraren poderioz errotutako multzo bat dago.

Mozorroa da inauterietako ezaugarri nagusienetako bat. Bietako bat egon ezean bestea ere ez dagoela esan daiteke. Eta mozorroaren barnean, funtsezko hornidura bat: maskara.

Jantzi ugaritasun horretan bada zatiketa bat. Alde batetik, tradizionaltzat jotzen diren mozorroak daude; beste alde batetik, jantzi berritzaileak ageri dira; eta, azkenik, bi multzo horietan sartu ez arren, denboraren poderioz errotutako multzo bat dago.

Carnaval

Gaurdaino iritsi diren jantzi finkoen artean, herri edo zonalde jakin bati dagozkionak aurki ditzakegu. Esate baterako, Lantzeko (Nafarroa) txatxo delakoak ohazaleko ehunekin egindako prakak, blusak eta alkandorak janzten ditu. Buruan kono formako gorro bat paratzen du, kolorezko zetazko paperez egina. Txapel horren antzekoak erabiltzen dira beste hainbat herritan. Are, Baztan (Nafarroa) aldean Sagar Dantza egiten duten dantzariek handiagoa erabiltzen dute.

Sarritan, mozorrotuari jantzita daraman mozorroaren araberako izendapena ipini ohi zaio. Asko dira adibideak: besteak beste, Durangoko (Bizkaia) surrandiak, Tuterako (Nafarroa) "cipotero" direlakoak, Cintruenigoko (Nafarroa) "zarramusquero" direlakoak, Urzainkiko (Nafarroa) zarrabaldoa, Unanuko (Nafarroa) mamuxarroa, Agoitzeko (Nafarroa) "cascabobos" direlakoak, Eginoko (Araba) porreroak edota Altsasuko (Nafarroa) momotxorroa.

Jarraian, denborarekin festetan ohiko bilakatu diren pertsonaiak (filmetatik eratorriak) aipatu behar dira: cowboy eta indioa, edo "Charlot". Komikietatik eratorriak: Superman, Spiderman eta Batman. Lanbide, egoera berezi eta bazterkeriaren ondoriozkoak: inudea, zorrotzailea, jauntxoa, baserritarra, arlotea, mozkorra, eskalea, legenarduna, etab. Halaber, gobernuko presidenteen, eliteko kirolarien eta marrazki bizidunetako pertsonaien (Shin Chan, Simpson's, etab.) mozorroak ikus daitezke.

XX. mendearen hasieran, debekuaren aurreko azken Inauterietan parte hartu zuten informatzaileen lekukotzei erreparatzen badiegu mozorroak eta, batez ere, maskarak zuen garrantzia ikus daiteke.

Hezur-haragizko pertsonaiak alde batera utzi eta mozorro bizigabe, barregarri edo antropomorfoetan jarriko dugu arreta. Horiek, esan bezala, bizigabeak ziren eta, maiz, eguraldi txarraren, uzta txarraren edota etxe-abereak astintzen zituen gaixotasunaren errua egozten zitzaien. Zoritxarreko gertakari horien erruduna bilatu nahi izaten zen, eta, jakina, panpina batekin irudikatzen zen mozorrotua izaten zen aukera egokiena.

Harrapatu, epaitu, zigortu eta, ondoren, bertaratutakoen harridurarako hil egiten zen, urtez urte, herriaren erdian. Honatx, bizimodu hobe batera igaro diren pertsonaia horietako batzuk: "Gutierrez", "amona" eta bestelakoak. Horietako zenbait denboraren poderioz berreskuratu edo mantendu egin dira: Miel Otxin, Aitexarko, Zanpantzar, "Markitos", "Lastozko gizona", edo "Porreteroa". Azkenik, sorkuntza berriak aipatu behar dira: "Sorgina" edo Intxisua.

Gaurdaino iritsi diren jantzi finkoen artean, herri edo zonalde jakin bati dagozkionak aurki ditzakegu. Esate baterako, Lantzeko (Nafarroa) txatxo delakoak ohazaleko ehunekin egindako prakak, blusak eta alkandorak janzten ditu. Buruan kono formako gorro bat paratzen du, kolorezko zetazko paperez egina. Txapel horren antzekoak erabiltzen dira beste hainbat herritan. Are, Baztan (Nafarroa) aldean Sagar Dantza egiten duten dantzariek handiagoa erabiltzen dute.

Sarritan, mozorrotuari jantzita daraman mozorroaren araberako izendapena ipini ohi zaio. Asko dira adibideak: besteak beste, Durangoko (Bizkaia) surrandiak, Tuterako (Nafarroa) "cipotero" direlakoak, Cintruenigoko (Nafarroa) "zarramusquero" direlakoak, Urzainkiko (Nafarroa) zarrabaldoa, Unanuko (Nafarroa) mamuxarroa, Agoitzeko (Nafarroa) "cascabobos" direlakoak, Eginoko (Araba) porreroak edota Altsasuko (Nafarroa) momotxorroa.

Carnaval

Jarraian, denborarekin festetan ohiko bilakatu diren pertsonaiak (filmetatik eratorriak) aipatu behar dira: cowboy eta indioa, edo "Charlot". Komikietatik eratorriak: Superman, Spiderman eta Batman. Lanbide, egoera berezi eta bazterkeriaren ondoriozkoak: inudea, zorrotzailea, jauntxoa, baserritarra, arlotea, mozkorra, eskalea, legenarduna, etab. Halaber, gobernuko presidenteen, eliteko kirolarien eta marrazki bizidunetako pertsonaien (Shin Chan, Simpson's, etab.) mozorroak ikus daitezke.

XX. mendearen hasieran, debekuaren aurreko azken Inauterietan parte hartu zuten informatzaileen lekukotzei erreparatzen badiegu mozorroak eta, batez ere, maskarak zuen garrantzia ikus daiteke.

Hezur-haragizko pertsonaiak alde batera utzi eta mozorro bizigabe, barregarri edo antropomorfoetan jarriko dugu arreta. Horiek, esan bezala, bizigabeak ziren eta, maiz, eguraldi txarraren, uzta txarraren edota etxe-abereak astintzen zituen gaixotasunaren errua egozten zitzaien. Zoritxarreko gertakari horien erruduna bilatu nahi izaten zen, eta, jakina, panpina batekin irudikatzen zen mozorrotua izaten zen aukera egokiena.

Harrapatu, epaitu, zigortu eta, ondoren, bertaratutakoen harridurarako hil egiten zen, urtez urte, herriaren erdian. Honatx, bizimodu hobe batera igaro diren pertsonaia horietako batzuk: "Gutierrez", "amona" eta bestelakoak. Horietako zenbait denboraren poderioz berreskuratu edo mantendu egin dira: Miel Otxin, Aitexarko, Zanpantzar, "Markitos", "Lastozko gizona", edo "Porreteroa". Azkenik, sorkuntza berriak aipatu behar dira: "Sorgina" edo Intxisua.

Euskal Herriko inauterietan, lehenik eta behin herrikoi eta tradizionaltzat hartzen diren eskeak aurki ditzakegu. Horietako zenbait ibilbide bati jarraituz egiten dira segizio (konplexu edo sinpleak) batean. Bizimoduaren ardatza baserria duten auzoetan zehar ibiltzen dira, auzoz auzo, sakabanaturik egon arren; eta herrigunea osatzen duten etxeetan zehar ere egiten da eskea.

Talde bakoitzak (haurrez zein gaztez osatua) modu antolatuan egiten du aurreikusitako ibilbidea: abestiekin; dantzekin; bi elementuan nahastuta; edota, besterik gabe, etxeko jaunei oles eginez. Bisitatutako etxebizitzan hilberriren bat egonez gero, "Aitagure" bat errezatu eta letaniak egiten ziren. Talde horiek zati batean edo osotasunean uniformez jantzita egiten zuten ibilbidea. Abestia baten edo dantza batzuen truke, orokorrean, jakiak ematen zitzaizkien (arrautzak, txorizoa, fruitu lehorrak, etab.). Gaur egun, dirua da biltzen dena. Jasotako guztiarekin bazkari edota afari bat edo ugari egiten ziren.

Carnaval

Bigarren ekitaldia plazako dantzaldia izaten zen. Hau izaten zen jendetsuena. Dantzaldi hori igande-inauteri eta astearte-inauteri artean egiten zen. Gazteak bertaratzen ziren dantzaldira. Batzuk mozorrotuta eta maskaraz jantzita eta, beste batzuk mozorrorik eta maskararik gabe. Dantzaldian dantza "solteak" (Fandangoa, Jota, Porrusalda edo Arin-arina) nahiz lotuak (Valsa, Pasodoblea, Txotisa, Fox trot, etab.) dantzatzen ziren.

Dena den, dantza ezberdinak egiteko dantzaldi hori ez zen herritarrentzako dibertimendurako une bakarra. Era guztietako jolasak egiten ziren: esate baterako, haurren artean ezaguna zen "higui" delakoa edota Oilasko Jokua, non hegazti bati lepoa mozten baitzitzaion.

Desfileetara iritsi gara. Desfileak hiriburuetan eta biztanle ugariko herriren batean egiten ziren soilik. Horrela, konpartsa gisa ikasle-errondailak eta herrietako errondailak atera ohi ziren, uniforme egokiz jantzita. Horiek abestiak interpretatzen zituzten, besteak beste, gobernuari eta beste botere instituzional batzuei buruz, aire-istripu bati buruz, itsasoko hondamendiei buruz edota komunitatean garrantzitsua izandako gertakari baten inguruan. Satira eta kritika soziala erabiltzen ziren, behe-klaseak botere faktikoen aurrean zuen kexua irudikatzeko formula gisa. Batzuk oinez joaten ziren ahapaldiak esanez, eta besteak karrozetan igota joaten ziren konfeti eta serpentinak jaurtikiz.

Kolore anitzeko desfile horiekin batera (edo aparte), herriaren erdigunea zeharkatzen duten segizio irrigarriekin, inauteriaren amaiera irudikatzen da. "Sardina-ehorzketa" delakoa da. Bertan, negar-kantariek aipatutako patua iragartzen dute, sardinzarra errez edo uretara botaz.

XIV. mendeko eta XXI. mendeko inauterien artean dauden antzekotasunak ukaezinak dira. Bai dibertsioari, ekitaldien egiturari eta pertsonen (indibidual nahiz kolektiboki) irudiari dagokionez, eta baita antolaketa, iraupen eta kostu ekonomikoari (espezietan eta eskudirutan) dagokionez ere.

Etxez etxe eta baserriz baserri egiten ziren eskeak egun ere egiten dira; dena den, gehienetan instituzioek erabakitako beste formula batzuk dira nagusi. Era berean, tradizioa mantendu asmoz eta ekarpen gehigarri bat egin nahirik, kolektibo eta elkarte jakin batzuek bultzatuta, agintariek etorkizunean garrantzia izango duen izendapen baten onarpen ofiziala eskatu dute. Ildo horretatik, 2009an Nafarroako Gobernuak Ondare Ez-materialaren Kultura-ondasuna izendatu zituen, alde batetik Lantzeko Inauteria eta, beste aldetik, Ituren eta Zubietako inauteriak.

Joaldunak

Hala ere, egite hutsak ez du bermatzen antzezpenaren kalitatea. Aitzitik, beste faktore batzuk ematen dute kalitate hori; eta, hain zuzen, faktore horiek dira, gehienetan, tradizio hauek gordetzea eta, are, salbatzea bermatzen dutenak. Berez, osagai materiala, hots, ekonomikoa, arautegian ezarritako arauetako bat da. Arautegi hori tradizioari jarraiki osatzen da, arbitrarioki eta inertziaz.

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi ziren, nagusiki, inauteriak berreskuratzen. Orduz geroztik produktuak bere salneurria du ezarria. Salneurri hori, alde batetik, norberak ezartzen du mozorroaren elementu bat edo ugari erostean. Horrez gain, askotariko ekitaldiak, orokorki, udalak finantzatzen ditu. Kostu hori, kurioski, inauteriekin lotura zuzena ez duten elementuak ordaintzeko izaten da batzuetan: musika-taldeen ekitaldiak, lehiaketak (taldekako edo bakarkako mozorro-lehiaketak, etab.), segizio tradizionaletan jotzen duten udal-bandei egin beharreko ordainketak, euskal dantzak interpretatzen dituzten taldeei egitekoak, dantzaldietarako musika-taldeei egitekoak, etab.

Tokian tokiko udalak aurrekontuan festa hauetarako gastu batzuk aurreikustea ez da arau gisa betetzen den formula bat, baina, orokorki, hori ez zen gertatzen biztanle gutxiko herrietan. Inauteria, ororen gainetik, gazteen dibertimendurako festa bat zen, batez ere, mutikoena. Nork bere burua hornitzeko formula bilketa herrikoia zen. Ibilbidea, normalean, erritu bat bailitzan errespetatzen zen. Auzo bat, herriko zonalde bat edo herri osoa izaten zen ibilbidearen espazioa. Bilketa espezietan edo eskudirutan egin zitekeen. Jasotakoa inauterietako egunetan janaldiak egiteko, musikariari edo musikariei ordaintzeko eta bestelako gastu batzuei aurre egiteko erabiltzen zen.

  • AGUIRRE, Antxon. Guía de fiestas populares de Gipuzkoa. Donostia: Gipuzkoako Kutxa, 1989.
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon. "Carnaval: idealización o realidad". Euskonews, 2000, 69. zenbakia. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • ARANBURU, Mikel. "La Candelaria, San Blas y el Carnaval". Euskonews, 1999, 20. zenbakia. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • CARO BAROJA, Julio. El Carnaval. Análisis histórico-cultural. "La otra historia de España" Bilduma 10. Madril: Taurus, 1965, 1979, 1983 eta 1984.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier. "Ihauteriak, tradizioa eta modernitatearen artean". Aizu aldizkaria 164. Bilbo, 1996.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier. "La tradición regenerada. Breve exposición estructurada sobre las fiestas carnavalescas vascas del Invierno". Cutura Popular Vasca. Annals of foreign studies, Vol. XLII. Kobe: Kobe City University of Foreign Studies, 1998.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier. "Atzokoa gaur egunean. Inauteriak Euskal Herrian-El pasado en el presente. Los Carnavales en Euskal Herria. Basauri: Basauri 500, 2008.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier. "La tradición carnavalesca en Bizkaia". Euskonews, 1999, 20. zenbakia [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • DUEÑAS, Emilio Xabier. "El solsticio de invierno y sus celebraciones festivas. Fundamentos estructurados alrededor del Carnaval". Euskonews, 2001, 111. zenbakia. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • DUEÑAS, Emilio Xabier; LARRINAGA ZUGADI, Josu. "Los carnavales vascos: restauración y revitalización de un tiempo festivo". Jentilbaratz. Folklore Koadernoak 9. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2007. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa. Nekazal gizartea eta antzerki herrikoia Pirinioetako haran batean. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1993.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa. Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en la sociedad rural pirenaica. Iruñea: Pamiela, 1997.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa. "Zuberoako Maskaradak izeneko herri antzerkiaren ahozko literatura". Euskera, Euskaltzaindiaren Organo Ofiziala, 1. zenbakia, 44. liburuxka, Bilbo: Euskaltzaindia, 1999. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (koord.). Calendario de fiestas y danzas tradicionales del País Vasco. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. Iñauteria. El Carnaval Vasco. Donostia: Edizio eta Argitalpenen Gipuzkoako Elkartea, S.A., 1973.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. "El Carnaval vasco y sus personajes". Mitos y leyendas del País Vasco. Donostia: Induban, 1973. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. Carnaval en Álava. Donostia: Haranburu editor, S. A., 1982.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. Carnaval en Navarra. Etnografia Saiakerak Bilduma 3. Donostia: Haranburu Editor, S. A., 1984.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. "Consideraciones generales acerca del Carnaval en el País Vasco". Antso Jakitunaren Aldizkaria. 1-2 urtea. Garaia 1. zenbakia. Gasteiz: Antso Jakitunaren Instituzioa, 1991, 321-324. or.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. ¿Por qué el Carnaval el 14 de febrero?. Euskonews, 1999, 20. zenbakia [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • GUILCHER, Jean-Michel. Tradition de danse en Bearn et Pays Basque français. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • HÉRÉLLE, Georges. "Les Mascarades souletines". Revue Internationale des Etudes Basques VIII, 8. urtea - 2-4. zenbakiak, Paris; Donostia: Librairie ancienne; Martín, Mena y Compañía-inprimatzaile eta editore, 1917. [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • HÉRÉLLE, Georges. "Les Mascarades souletines (Suite)". Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria XIV, 16. urtea, 3. zenbakia, Paris: Edouard Champion // Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Inprenta, 1922.
  • HORNILLA, Txema. Sobre el Carnaval vasco. Ritos, mitos y símbolos. Mascaradas y totemismo (Zuberoako maskaradak). Bilduma: "Askatasun Haizea" 86. Donostia: Txertoa, 1987.
  • HORNILLA, Txema. Zamalzain el chamán y los magos del Carnaval Vasco. Bilduma: "Askatasun haizea" 92. Donostia: Txertoa, 1988.
  • HORNILLA, Txema. El Carnaval vasco interpretado. Euskal Liburutegia. Bilbo: Mensajero, 1990.
  • IRIGOIEN, Iñaki; DUEÑAS, Emilio Xabier; LARRINAGA, Josu. Ihauteriak-Carnavales. Bilbo: Euskal Museoa, 1992.
  • IRIGOIEN, Iñaki. "El Carnaval en datos históricos de Bizkaia". Euskonews, 1999, 20. zenbakia [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • JIMÉNEZ, Joaquín. "El alavés. Carácter y costumbres". Álava en sus manos. 8 faszikulua, 2. liburukia. Gasteiz: Arabako Kutxa, 1983.
  • JIMENO JURÍO, José María. Calendario festivo. Invierno. Panorama Bilduma, 10. zenbakia. Iruñea: Vianako Printzea Instituzioa, 1988.
  • JIMENO JURÍO, José María. Calendario festivo II. Invierno. Obras Completas José M.ª Jimeno Jurío 52. Iruñea: Pamiela, Udalbide eta Euskara Kultur Elkargoa, 2009.
  • LÓPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. Calendario alavés. Vida, usos, costumbres, creencias y tradiciones. Antso Jakituna Instituzioaren Aldizkaria (ezohiko ale monografikoa). XIV. urtea. XIV. liburukia-1970. Gasteiz: Gasteizko Hiriko Aurrezki Kutxaren Obra Kulturala, 1970.
  • MOZOS MUJIKA, Iñaki. Ihauteria Euskal Literaturan. Angel Apraiz Ikerketa. Beka 1983. Hizkuntza eta Literatura ataleko koadernoak 6. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1986.
  • OZKOIDI ASURMENDI, Mikel; IRUJO ASURMENDI, Karlos. Carnavales de Lantz - Ituren - Zubietako Inauteriak. Panorama Bilduma, 40. zenbakia, Iruñea: Nafarroako Gobernua-Kultura eta Turismo Saila-Vianako Printzea Instituzioa, 2009.
  • PÉREZ SÁENZ, Joseba. "La elaboración del muñeco festivo en Álava-Araba como ejemplo de experiencia comunitaria". FDEZ. DE LARRINOA, Kepa (ed.). Sabor de antaño: notas sobre identidad local, actualización etnográfica y desarrollo cultural. Gasteiz: Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola-EHU, 2003.
  • SORAZU, Emeterio. "Los Carnavales en el mundo agrario". Euskonews, 1999, 20. zenbakia [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].
  • TIBERIO, Francisco Javier (testua); OTERMIN, Luis (argazkiak). Carnavales de Navarra. Nafarroako Gaiak Bilduma, 6. zenbakia, Iruñea: Nafarroako Gobernua. Presidentetza Saila, 1993.
  • TRUFFAUT, Thierry. Joaldun et Kaskarot. Des carnavals en Pays Basque. Baiona: Elkarlanean, S. L., 2005.
  • URBELTZ, Juan Antonio. "De Carnaval a San Juan: simetría de la fiesta". Euskonews, 2007, 381. zenbakia [Kontsulta-data: 2011ko urriak 4].