Kontzeptua

Jai Zikloak

Hausterre-egunean hasten den Garizumako berrogei eguneko aldiak zubi-lanak egiten ditu Inauterietako neurriz kanpoko dibertsioaren eta Jesukristoren nekaldiko eta heriotzako zorroztasun erlijiosoaren artean. Esan dezagun erlijioan ezkutuan dagoen esanahi hori, ongizateak eskaintzen dituen egungo entretenimendu-ereduen eta, kasu jakinetan, oporraldi laburren bitartez, pixkanaka bazterturik gelditu dela.

Garai batean, dantza debekatu egiten zuten Garizuman. Beraz, gazteen ibilaldiek eta garaiari zegozkion haur-jolasen batek edo bestek eten ohi zuten artean nagusi ziren monotonia eta nolabaiteko baretasuna.

Aste Santuko prestatze-lanekin batera izaten dira astotxoaren prozesio ezaguna eta palma- eta ereinotz-adarren bedeinkapena; hori guztia Erramu Igandean, eta haren ondoren datoz kristau-ospakizunetako egun nagusiak.

Alde batetik, herri anitzetan ospakizunak era sutsu samarrean sortu eta burutzen baziren, oraindik gelditzen dira ahanzturatik edo nolabaiteko pribatutasunetik irten eta erreferente ikusgarri bilakatu diren zenbait ikuspegi ere. Hala, baditugu, besteak beste, irudiez baliatzen diren prozesioak (Bilbao, Azkoitia, Segura, etab.), agerraldi biblikoak eta liturgiak, Gurutze-bideak, nekaldi bizidunak (Balmaseda edo Berango), txanodunak, ur- eta su-bedeinkapenak, etab. Eta amaitzeko, Pazko Igandea "topaketaren prozesioa" eta guzti.

Hori guztia ohiko samarra izan bada kasuistikaren barruan, Nafarroako muga ondoko Luzaide herriko "Bolanten Jaia" ezagunak, denboraz Inauterietatik aldatuak, aldi horri kalterik egiten ez dion eredu modura balio digu eta, ikuspegi guztietatik, biribilean eginiko dantzetan oinarritutako ospakizun koloretsu modura: Jauziak; edo "Judaren" ibilaldia (Gesaltza edo Moreta) astoaren gainean, zeinak zikloaren beste amaiera hori itxuratzen baitu, urteko beste une bateko gertaera.