Kontzeptua

Jai Zikloak

Gizakiaren historiako zenbait unetan eta, oro har, lurreko leku askotan, jaia lanaren kontrapuntua da eta, zergatik ez, lanaren oreka ere bai. Bitxia bada ere, herrikoitasunaren bi alderdiak ditu: batzuk jai-giroan murgiltzen diren bitartean, besteek beren lanari esker irauten dute, maila eta eremu berean.

Hala ere, ospakizunetan, jai-giroko edozein adierazpide ludikotan, nahiz zeremonialik erlijiosoenetan, Kosmogoniari lotutako izadiaren azaleratze-estereotiporik nabarienak elkartzen dira.

Hori hainbesteraino da horrela, non paganotasuna eta profanotasuna, estetika eta askotarikotasuna nahasi egiten baitira, baina, hori bai, paradigma batzuen eta besteen artean dagozkien ezberdintasunak eta mugak adieraziz.

Jai-urtea banatzeko hainbat eta hainbat formula erabil daitezke. Horien bidez, era batera edo bestera, dibertsioak, aisiak edo algarak osatzen duten elementu multzo bakoitzaren uneetako bakoitza, jai-zikloaren elementu multzo bakoitza, dagokion lekuan kokatzea lortzen da.

Are gehiago, logika osoz, ziklikoa dena errepikatu egiten da. Aldi berri bati hasiera emateko, haren aurrekoa, lekua uzten diona, bukatu egin behar da.

Baina ez dira urtaro klimatologikoak eta lan arloko erreferenteak esku hartzen duten bakarrak, eguzkia eta ilargia ere berezko aldaketa ororen partaide dira, kultura bakoitzari erantsitako esanahi astraleko egitura osatuz. Atal horietako bat ezartzeak, edo hainbat atalen arteko loturak, euskarritzat duen erkidegoari lotutako edozein alderdi garatzeko balio du.

Zikloen arteko desberdintasunak hezurmamitzeko hitzarmen bat baino gehiago dago. Hemen, bai jai multzoagatik, bai gertakarien antzekotasunagatik, eratutako atal guztiak banan-banan hartzen dituena egingarriena delakoan aurkezten dugu, zeharka egungo ikasturte nazionalarekin bat datorren ordenari jarraituz eta hasierako eta amaierako une zehatzak kontuan hartuz.