Kontzeptua

Galdaragileak

1828an, donostiarrek Galdaragile Turkiarren Konpartsa sortu zuten, Europako ekialdetik Euskal Herrira klima hobeago baten bila zetozen tribuak inspirazio hartuta. Tribu haiek, bizimodua irabazteko, metalezko objektuak konpontzen zituzten edo haiekin zeramatzaten abere txikiak hezten zituzten, trukuak egin zitzaten. Konpartsa hori izan zen mende erdi beranduago Hungariako Galdereroen Konpartsa izango zenaren jatorria. Benetako hungariarrek eta ijitoek Amara auzoan kanpamenduak jartzen jarraitu zuten, XX. mendeko hogeita hamargarren hamarkadara arte.

Udaleko Jai Batzordeak inauterietako aurrekari gisa atera zuen kalera Hungariako Galdaragileen lehenengo Konpartsa, 1884ko otsailaren 2an, Kandelerioko Ama Birjinaren jaiarekin bat eginez. Festetako errege den Momo jainkoaren mezulari diren heinean, abestiek dioten bezala, goizeko hamarretan abiatzen ziren, herriari inauteriak hurbil zeudela iragartzeko. Lehenengo urte haietan, Konpartsaren antolakuntza lanetan ibili ziren Unión Artesana, Euskaldun Fedea, Sporti Clay, Amistad Donostiarra, Port Arthur, Euskal Billera eta Gaztelupe elkarteak.