Kontzeptua

Galdaragileak

2004. urtera arte, Galdaragileen Konpartsan ateratzen ziren emakumeak buhamisaren pertsonaia soilik har zezaketen, hau da, dantzan dabiltzan edo gurdietan igota doazen neskak.

Urte horretan, emakumeen parte-hartzea aktiboagoa izan zedila proposatu zuten, eta, hortaz, abesbatzan parte hartu eta zartaginak eta mailuak jotzen atera zitezela. Tradiziozko konpartsaren kideak proposamenaren aurka agertu ziren. Argudiatu zutenez, ez zeuden emakumeek ordura arte egindako moduan parte hartzearen aurka; baina beren ustez ezin zuten abesbatzan parte hartu, ez emakume izanagatik, baizik eta musika gizonezko abesbatza batentzat idatzita zegoelako.

Konpartsako 22 talde bertaratu ziren bilerara: 17 talde ordura arte bezala jarraitzearen alde agertu ziren, eta beste bost, ordea, emakumeak eranstearen alde.

Adostasunik ez zutela ikusita, taldea zatitu zen, eta Udalak Galdaragileen Konpartsa Mistoa babestu zuen. Horrela, konpartsa berria konpartsa ofiziala bilakatu zen, eta, aurrerantzean, hark jaso zituen laguntza ekonomikoak eta azpiegiturak.

Besteari "Konpartsa zaharra" esaten hasi zioten, eta Kultura Elkarte gisa eratu zen. Diru-laguntza eta antzinatasuna ukatu zitzaizkion, baita ordura arte ibilbideetan izandako lehentasuna ere. Horrela, Konstituzio Plaza konpartsa berriari erreserbatu zitzaion, kanpalekua bertan ezarri zezan.

Konpartsa zaharrak ohi bezala irteten jarraitzen du, eta ofizialaren ibilbide paraleloa gauzatzen dute.

Azken urteetan agertu diren Konpartsa guztiak mistoak dira.