Kontzeptua

Galdaragileak

Hungariako Galdaragileen Konpartsak 1884. urtetik egiten du desfilea Donostiako kaleetan zehar, otsailaren lehenengo astean beti, inauterien etorrera iragarriz. Hiriko alde zaharrean jatorria badu ere, azkeneko hamar urteetan beste auzoetan hedatuz joan da, eta konpartsak areagotu egin dira. Egun, hogei konpartsa inguru daude, eta bakoitzak berezko nortasuna duen arren, tradiziozko errituala mantentzen dute: jantziak, musika, hartza, hezlea eta kanpamentua jartzea. Konpartsaren soiltasuna, kolorea bizitasuna eta ikusgarritasuna direla medio, Gipuzkoan gero eta herri gehiagok inauterien aurreko egitarauetan erantsi dute.