Kontzeptua

Galdaragileak

"Donostiako inauteriak" izeneko bilduman, Raimundo Sarriegui musikagileak hainbat partitura konposatu zituen Galdaragileen Konpartsarako, musika banda zartaginen eta mailuen kolpekadez lagun zezaten, gizonezkoek Adolfo Combak idatzitako testuak abesten zituzten bitartean.

Errepertorioaren abesti nagusiak "Pasacalles", "Coro de Caldereros", "Canción húngara" eta "Begi urdin bat" dira, eta azken urteetan, beste konposizio hauek gehitu zaizkio: "Canto húngaro" eta "Haurren Kanta"; "Konpontzaileak" eta Josu Elberdinen (Konpartsa zaharra) "Gitanos húngaros".