Kontzeptua

Eskubide historikoak

Jakina da -aipatua ere- 1978ko urte osoa iraun zuen prozesu konstituziogilean, foruen eta Eskubide Historikoen gaia, era askotan nola agertu zen, eta zehatzago eta era benetan ortodoxo baten, Konstituzioaren idatziari euskal taldeak aurkeztutako 689 zuzenketa, behingoan baztertua izango zena; baita bideragarriena zenean ere, behin eztabaida gogor baten ondoren eta zegokion murrizketa eginaz, aurrera jotzea lortuz egun dugun lehen3 Xedapen Gehigarrian gauzatutakoa:

"Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldeetako eskubide historikoak. Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatutuen barnean egingo da".

Xedapen Gehigarri horren interpretazio-balioztatzeak ugariak izan dira. Xedapenarekiko "foru mito" bezala izan edo "euskal herriarenganako4 ulertze-keinu historiko" gisa aintzat hartzetik igaroz, inoiz erabiliko ez zenaren itxaropenean gogo txarrez onartutako klausula batekin bukatzeko.

Hala ere, bere garrantzi araugileaz gain, gutxik adierazi izan dute bere izaera integratzailea. Horrela MONREAL5en iritziz:

"reproducía casi de manera literal la ley de 25 de octubre de 1839. Y ésa es ciertamente otra tradición de reconocimiento de los Derechos Históricos, basada no sólo en la unidad política sino en la unidad constitucional."

Ohartarazpena, Konstituzio guztiaren araubidezko adigai propiotik abiatutakoa, Miguel HERREROren, -inolako zalantzarik gabe Eskubide Historikoekiko lege-eraikuntzaren inguruko teorikorik gorena- eta Ernest LLUCHen adierazpenetan nabarmena dena:

"O se la toma en serio (a la Disposición Adicional), se le presta la lealtad debida, se interpreta correctamente según requieran las reglas de la hemeneútica jurídica y se sacan las oportunas consecuencias, o ponemos en tela de juicio la Constitución toda..."6

Zabaldutako prozesu horretan, Konstituzioaren ostean Autonomia Estutuak jarraitu zioten. Eskubide Historikoei buruzko ikuspegi labur horren inguruan jardunaz, Konstituzio Auzitegiak berandu baino arinago Baskoniako lau Jatorrizko Lurraldeetara zokoratuko duena, eta denboran zehar lehena izango denari, Euskal Herriko Autonomia Erkidegorena, aipamena eginez, Estatutuan bakarra den Xedapen Gehigarriari buruzko ezinbesteko aipamena egin beharra dago:

"Estatutu honetan finkatzen den erregimen autonomikoaren onarpenak ez du esan nahi Euskal Herriari gisa historian barrena zegozkiokeen eskubideei uko egiten zaienik, ordenamendu juridikoak erabakitzen duenaren arabera gaurkotu daitezkeelarik" 7.

Laburbilduz, Konstituzioko Xedapenak ez bezala, arau horrek, nahita, adigai berri bi sorrarazten ditu: "euskal herria", Eskubide Historikoen jabe bezala aintzat hartuta eta ondoriozko eguneratze eragiketa; eta "ordenamendu juridikoa", eragiketa horren erreferentziazko orotariko esparru berri bezala. Era berean, etorkizunerako ikuspegia nabaritzen da, historiarekin uztartutako eskubide zehatzei buruzkoa eta ez foruzko iragan abstraktuarekikoa, estatutua bera baino haratago doana. Ondorioz, etorkizunez betetako arau bezala agertzen zaigu 8.

Hala ere, ugari eta garrantzitsuak dira estatutuko eskuduntza jakin batzuk Konstituzioaren Xedapen Gehigarriarekiko egiten dituzten aipamenak, euren oinarri guztia bertan baieztatzen duten heinean. Horrela, 16. artikulua, "irakaskuntzarekiko erkidegoaren eskuduntza bere zabalera, maila, gradu era eta espezialitate guztietan berresteko", konstituzioko hainbat artikulutan zehar ohikoa den "kalterik egiteke" esamoldez bukatuz, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren ezarpenean zuritzen da.

17. artikulua, ordenu publikoa edo herri segurtasunarekikoa, hurrengo paragrafoarekin haste da:

Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian aurreikusten denez, erregimen forala gaurkotzeko prozesuaren bitartez, Euskadiko Erakundeei (...) zera dagokie, (...) Polizia Autonomoaren erregimena 9.

"Gaurkotze" horren estalpean esparru handi eta erabat garrantzitsuak aurkitzen dira: bat, ekonomia itunaren tresnan gauzatzen den euskal autonomiaren ekonomia eta finantza euskarriari dagokiona (41. artikulua); eta bestea, Estatutuak "botere" bezala era esanguratsuan aintzat hartzen dituen Jatorrizko Lurralde gisa izendatutakoen antolaketaren berenezko errejimena arautzen duenean.

Bere aldetik, 1982ko abuztuaren 10ean promulgatutako Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko Legea, era berdintsuan, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan dagoenaren paraleloa den eta autonomiara iristeko "berariazko" muntaian bakarrik ez ezik "Hobeagotzea" landu eta onartzeko prozesuari dagokionean ere berariazkotasun berezidun eraikin bitxia10 eraikitzeko gorago aipatutako Xedapen Gehigarriaz baliatzen da; bere bultzagileek, berriz ere, aipatutako Konstituzio Xedapenean oinarritua.

3Xedapen horren bultzatzailerik garrantzitsuenaren ikuspegia El PNV ante la Constitución. Historia y alcance de unas negociaciones. Bilbao.1979 liburuan.

4Horrela, Oscar ALZAGA: La Constitución española de 1978. Comentarios sistemáticos. Madril. Del Foro Argitalpenak. 1978, 977 eta hurrengo orr.

5Bere Actualización de los Derechos Históricos ponentziaren aipua, Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria 73. Zkia (II). 2005. 282. orr.

6Foralismo. Derechos Históricos y Democracia hainbat egileren lanari egindako hitzaurrean egindako aipua. BBVA Fundazioa. 1998, 15. orr. Idazleok hauxe esanez bukatzen dute:

"No cabe exigir lealtad constitucional si partimos de que una de sus disposiciones, la Adicional primera, es pura retórica o sólo mito, y, en cunsecuencia nos negamos a su lógica interpretación, invocando una y otra excusa política, una u otra opinión personalista, una u otra referencia personal, uno u otro temor escatológico causado por el libro de moda del último fin de semana..."

7Xedapen honen inguruan, ikus bedi nire El Hecho Diferencial de Vasconia. Evidencias e Incertidumbres. Donostia. 2007, 80. orr. eta hurrengoak.

8Moncloan garatutako estatutuaren inguruko negoziazioaetan, Euskal Herriaren "burujabetasunerako borondatea"ri buruzko azken aipamen galdu egin zuen Xedapen Gehigarria. Ikus bedi Virginia eta Carlos TAMAYO: Fuentes Documentales y Normativas del Estatuto de Gernika. Gasteiz. Arabako Foru Aldundia. 1981.

9Gai honi buruz ikus nire La policía Autónoma monografia. Oñati. Herri Arduralaritzaren Euskal Institutua. 1989. 2. artitalpena.

10Bibliografia zabal guztitik, denen izenean, hurrengoak: PEREZ CALVO, A. eta RAZQUIN LIZARRAGA, M. Manual de Derecho Público de Navarra. Iruña. Nafarroako Gobernua. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.2000; LOPERENA ROTA, D. Aproximación al Régimen Foral de Navarra. Oñate. IVAP 1984 eta El Estado de las Autonomías y Navarra. Iruña. Nafarroako Legebiltzarra. 1994.