Kontzeptua

Eskubide historikoak

Gorte Nagusiek promulgatutako legedia, 80ko hamarkadan gutxienez behintzat, Estatutuen eta Konstituzioaren Xedapen Gehigarrien alegiazkotasunen aplikazio hedagarrirako tresna izango da; horrela euskal egoerarako berariazko araudi bat ahalbidetuz; edo soilik ezezkoa, egiatan ere salbuespena den kasu horretarako estatuaren parte hartzearekikoan abstentzioa izanik.

Ildo horretan lege arau paradigmatiko bat, gainera Eskubide Historiko baten estatutuz kanpoko aitorpenaren adibide argia dena, 1985eko apirilaren 2ko toki araubidearen oinarrien arautzaile zen legeak eskaini zuen. Arau horrek, Senatuan EAJk eta PSOEK -berehala gobernu hitzarmena izenpetu izan zuten- adostutako transakzio-emendakin baten bidez berezitasun-eremu baten gauzatu izatea lortu zuen. Horrek guztiak, aipatutako arauaren xedapenezko atalean foru antolaketarekiko aipamen inozo bat egiten zen arren, urritasun horrek Xedapen Gehigarri bana sortu izana azal dezake; bigarrena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Jatorrizko Lurraldeei dagokiona eta hirugarrena, era zehatz eta motzean Nafarroari20 dagokiona.

Bigarren Xedapen Gehigarriko hamar klausuletan zehatz-mehatz sartu beharrik gabe, bai aipatu behar da bere oinarria Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian behin eta berriz egina; beraz foru araubidearen aitorpenari edo Eskubide Historiko baten gaurkotzeari dagokionez, bai Jatorrizko Lurraldeetako erakunde horien finantza araubide, jarduera eta antolaketari dagokionez, bai aipatutako lurralde horientzako, berariaz bere garaian nazio izaeradun gaikuntzadun tokiko funtzionarioentzako lehiaketetarako deialdiak egiterakoan izan zen une istilutsuan gogorra izan zen funtzionarioen esparru propioan araubide berezi bat ahalbidetzeko ere, xedapen askatasun erabat zabala, hori bai, foru Organoen alde, eman da.

Estatuko lege bat da, beraz, Konstituzioko Xedapenaren erabilera "berezia" egiten duten lehena, eta gainera aurreikuspen horrek ez du Euskal Estatutuaren berariazko aitorpenik, zeren 10.4 artikuluak, funtzionario propioei buruzko zuzeneko aipamena egiten duenak, ez du hainbat alditan aipatu den konstituzio oinarriari buruzko esparru horretan inolako aipamenik. Eskubide Historiko baten eguneratze nabarmenaz, bere berritasunagatik, ari garela adierazi nahi da, lehendabiziko aldiz lege arrunt baten estatu esparrutik egindakoa, estatutuaren edukian Konstituzioaren Xedapenari buruzko inolako aipamenik egiten ez dela, hori bai, aldez aurreko alderdien arteko hitzarmen baten ondorioz gorago aipatutako lege xedapenean bukaera izanik; Jatorrizko Lurraldeen foru Organoen alde, batez ere, bideratutako eragiketa.

Ildo eta norabide berean, 1988ko uztailaren 29ko Errepideen legeari buruzko aipamena ere egin dezakegu, lege horrek gorago adierazitako xedapenaren urratsei jarraituz Eskubide Historikodun foru Lurraldeetako gobernu organoen eskuduntza izan daitezen errepideen ustiaketa, erabilera, finantzaketa, aldaketa, zaintza, eraikuntza, egitasmo eta plangintza ere indarrean21 zegoen araubide juridikoaren arabera egingo zela zehazten baitzuen. Jatorrizko Lurraldeei buruzko legeak eskumenei22 buruzko esparru hori zehaztu eta garatu egingo du.

Hilabete batzuk lehenago 1987ko uztailaren 30eko lege23 organikoa aldarrikatu zen, kabledun eta errepidezko garraioei buruzko Estatuaren ahalmenak Autonomia Erkidegoen esku ordezteari buruzkoa. Nafarroako foru Erkidegoan eta Arabako Foru Aldundian ezarritako araubidearen balizko aldezpenerako eztabaidaren ondoren, lege horren hirugarren Xedapen Gehigarrian gauzatu zen, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek "lege horretan ezarritakoaren esparruan eurekin dagozkien akordioak eginez" Arabako Foru Aldundiak zeukan maila berbera izatea aldeztera zetorren hitzartutako konponbide batera iritsiz.

Beste lege baten lagina, aipatutakoa bezalako esamoldean egina, 1988ko abenduaren 28ko dugu, tokiko ogasunak arautzera datorrena, ildo bertsuaren benetako adierazlea: la presente ley se aplicará en todo el Territorio nacional, sin perjuicio de los regímenes financieros locales de los Territorios Históricos del País Vasco y Navarra, adierazi ondoren, bere Hemezortzigarren Xedapen Gehigarrian, epaitegi mailan batez ere berehalako ondorioak izango dituen araua adieraztera zetorren:

"Los Territorios Históricos del País Vasco continuarán conservando un régimen económico-financiero en los términos de la ley de Concierto Económico sin que ello pueda significar un nivel de autonomía de las corporaiones locales vascas inferior al que tengan las demás corporaciones locales y sin perjuicio de la aplicación de lo dispuesto en la ley 7/1985, de 2 de abril y de las competencias que a este respecto pueden corresponder a la Comunidad Autónoma".

Ondorengo urteek ez dute, salbuespenen24 bat izan ezik, Eskubide Historiko jakin eta zehatzen baten inguruko eguneratze edo foru araubidearen ezarpenarekiko edonolako lagini buruzko lege laginik azaltzen. Berariazkotasun- eta berezitasun-adierazpen hori lehenago nabarmena zena desegoki bihurtzera zetorren Estatuaren goi mailetan sorrarazitako aldaketa politiko baten erakusle litzatekeen gain behera etorritako aldi batekoa izatea edo "a la page" erakoa ez izatea dirudi, baina gai horretan ondorioen atalean sartuko naiz.

Bidezkoa da, hala ere, 2002ko maiatzaren 23ko lege organikoak onartutako indarrean dagoen Ekonomia Ituna, beste era batera ezin izan zitekeen bezala, foru-araubidearen eguneratzean oinarritu izatea aitortzea eta beraz, hitzarmen motako berariazko ildoa marratzen du, Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak25 baino -eta horrela berretsi du Konstituzio Auzitegiak gai horri buruzko berariazko aipamena eginez- ibili ezin duten bidea izanik.

19Santiago MUÑOZ MACHADO (Zuz.) Tratado de Derecho Municipal. Madril. Civitas. 2003. 2.argitalpena II Alea, 2700 eta hurr. orr. lanean Los regímenes especiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco artikuluan aipatu nuen bezala.

20Arau horri eta bere aimapenei buruz, Tomás Ramón FERNANDEZek bere Derechos Histrócicos y la Ley de Régimen Local, Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkarian 12. zkia. 1985. 59-80 orr.

21Gogoratu beza Estatutuko 34.10 artikuluak errepide eta bideei dagokienez Jatorrizko Lurraldeetako Foru Aldundiek euren baitan dituzten erregimen juridiko eta konpetentziak, edo eta, hala nahi izanez gero, Estatutuaren 3. Artikuluaren arabera berratuko dituztenak osorik gordeko dituztela adierazten du.

22Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Batzorde Arbitralak errepideei buruzko eskumen-zehaztapenari eta bere trafikoarekiko talkari eragiten dieten hainbat auzi ebatzi ditu. Horrela, urriaren 6ko 4/2003 ebazpena, Arabako Foru Aldundiak zuntz optikoaren hariak ezartze asmotan eta 622 zenbakidun nazio errepidean telebista kamaren instalakuntzak ipintzera bideratutako ekimenekiko Eusko Jaurlaritzak sustatutako eskuduntza-gatazka positiboari buruzkoa; edo azaroaren 3ko 6/2003 ebazpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka Eusko Jaurlaritzak 1 zenbakidun nazio errepideko 416,7 kilometro puntuan lana egin eta ekipamenduen instalakuntzetarako baimenari buruz sustatutako eskuduntza-gatazka positiboari buruzkoa. Ebazpen biotan Batzordeak gai horietan Eusko Jaurlaritzaren alde ebazten du. Agustín GARCÍA URETA: La Comisión Arbitral del Pais Vasco. Resumen y Resoluciones. Oñati. 2003.

23Prozesu hau eta irtenbidea zendutako Kepa LARUMBEk ikertu zuen bere Derechos Históricos de los Territorios de Vizcaya y Guipuzcoa sobre transportar por carretera, Derechos Históricos Vascos izeneko askoren argitalpenean. Orr. 347 eta hurr.

24Horrela, apirilaren 13ko 6/1998 legea, "lurzoruaren araubide eta baliozkotzeak" izenekoak bere Bosgarren Xedapen Gehigarrian honako hau ezartzen du "esta ley se aplicará sin perjuicio de los específicos regímenes forales vigentes en materia de hacienda, régimen tributario, régimen económico-financiero municipal y régimen de bienes municipales."

25Kontzertuaren eta Ekonomia Itunaren arteko zalantzarik gabeko antzekotasunei buruzko azalpena egiten duen lana Mikel ARANBURUk egindako Provincias exentas. Concierto y Convenio. Identidad Colectiva en la Vasconia Peninsular da. Donostia. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa.