Kontzeptua

Eskubide historikoak

Eskubide Historikoen gaurkotzearen esparruan, hasieratik hainbat galdekizun azaltzen zitzaizkigun, gerora oldar-egiteari ekiteko. Sistematizazio bati jarraituz, berehalako praxiak berak argitasun edo zori gutxiago edo gehiagoz garbituko dizkigun arazo-sorta bati ekingo diot.

Plano horretan, "Eskubide Historikoen gaurkotzea" edota "foru-araubidea" esamoldeen arteko konstituzioaren desberdintze propioarekin hasiko naiz, eragiketaz diharduten estatutuko atal desberdinetan bata bestearen aldamenean dauden adigaiak baitira. Tomas Ramon FERNANDEZ11ek "Eskubide Historikoak" bestekorik gabe eskubide anitz batzuez ari direla aipatzen duenean, bere iritzia egokia delakoan nago, eta aldiz, "foru-araubidea" adigaiak erakunde-errealitatea aditzera ematen du, benetako sistema batez dagi. Beraz, lehen adigaia denboran egon dauden eskubide batzuen espazioarekin lotuta dago, eta aldiz bigarrena aurretiazko antolaketa, erabide eta burujabetza mailaren abstraktutasunarekin lotzen da.

Eskubide Historikoen eremuan kokatzekotan aldez aurreko ikerketa historikoa eginez eskubideon deskubrimenduarekiko eginkizunean zentratuko litzatekeen gaurkotze eragiketa litzateke. Aldiz, foru-araubidea, aginte politikoarekin eta osoko burujabetzarekin uztartu behar litzateke, foru-araubide hori "al conjunto de las instituciones político-administrativas de cada una de las regiones vascas que estuvieron vigentes hasta 1841 en Navarra y hasta 1876 en Alava, Gipuzkoa y Bizkaia"12 lurraldeetan zegoena baizen.

Bikoiztasun horren arazoa laster atonduko litzateke, berehala adieraztera emango dudan bezala.

Adierazitakoaren ondorioz, beste galdekizun bat azaltzen zen: gaurkotze prozesu baten baitan nor zen egungo Eskubide Historikoen jabe ? Gai horri buruzko bide bi zeuden: bat, Jatorrizko Lurralde edo foru Organoen alde, izate "historikoa" zeukaten bakarrak ziren heinean, jardutea zen; eta bestea estatututik sortutako Autonomia Erkidegoaren sorkuntzara mugatutakoa, Erakunde erkideak izenekoen (Lehendakaria, Jaurlaritza eta Legebiltzarra) agerpenarekin, Euskal Herriaren ordezkari ziren heinean, erakunde-protagonismoaren beste aldea eratuz.

Gaurkotzearen eragiketa propioa egin beharreko era eta bideak ere ez zeuden batere argi. Jatorrizko Lurraldeen antolaketarako ahalmen sendotik abiarazi behar bazen, Eskubide Historikoen gaurkotzea foru-erakunde horiek egin beharrekoa zen ? ala Erakunde erkideek eginkizun parte hartzaile erabakigarria zeukaten ? Azken baten, prozesuan parte hartzeko aginte zentralak zeukan betekizuna, baten bat izatekotan, zein zen?

Laugarren galdekizuna: "gaurkotze" hori Konstituzio Xedapenean "orokor" bezala jotakoa balitz, hasiera baten, dirudienez, Estatutura egindako zuzeneko bidalketa zela dirudi horretara, zabaldutako prozesua agortuz, arau estatutarioan geldituz nolabaiteko zentzu estatikoa aitortuz eta gaurkotzea une jakin horretan "orokortu" edo agortzeko. Edo alderantziz, beste modulu bat onartuz, prozesuak Estatutuaren unea gainditu egingo luke, horrela estatutuaz kanpoko sustraidun Eskubide Historiko berriak aitortuko liratekeelarik, zatikako eta arlokako13 gaurkotzeak ekarriz.

Konstituzioaren eta Eskubide Historikoen14 arteko harremanaren eztabaidari buruz eta gaurkotze horren berezitasunetik abiatuta, Konstituzioa euskal foru Lurraldeetara mugatzen zen, ala bere zabalkuntza ahalbidetu eta ondorioz historian oinarrituta beste Autonomia Erkidego batzuk ere "erabilgarri" izan zezatela zekarren?

Edo beste azalpen batetik, italiar Konstituzio errepublikarrak egin zuen bezalaxe Estatutu berezi batzuk egituratzen zebiltzan ? ala besterik gabe, gaurkotze horien oinarrian berariazkotasun organiko eta eskumenezko soilez ari ziren?

Azkenik, foru-araubide horren zaintzarako tresna bezala erakunde berme baten balizko izatearen aukera indarrez azaldu zen. Tomas Ramon FERNANDEZ15ek aipatu zuen bezala, berme horrek honako hau nahi zuen:

"asegurar, en todo caso, frente a los demás poderes públicos la preservación de una "imagen" socialmente reconocible de la institución a la que se refiere; en el supuesto contemplado expresaría la foralidad el asegurar para el futuro (...) lo que en el pasado ha logrado preservar la sola voluntad de vascos y navarros en medio de mil dificultades"

Konstituzio Epaitegiak aurre egin behar zizkion galdekizun sorta ziren.

11Bere monografia bikain honetan azalduta: Los Derechos Históricos de los Territorios Forales: Bases Constitucionales y estatutarias de la Administración Foral Vasca. Madrid. C.E.C. 1985.

12Horrela ikusten du behin behin MONREALek, bere Evolución histórica del poder político vasco izeneko ponentzian hainbat egileren lana den Euskadi y el Estatuto de Autonomía lanean. Donostia. Erein. 1979. 11. orr.

13Bigarren aukera honen aldezpena, ikus beza LOPERENA, D eta FIGUEROA, A. egileek Josrnadas de Esturio sobre la Actualización de los Derechos Históricos Vascos ekitaldian aurkeztutako euren ponentzietan. Bilbao. Euskal Herriko Unibertsitatea.1986.

14Gai honetan Miguel HERRERO de MIÑON jaunari "In totum" bidalketa, bereziki Derechos Históricos y Constitución izeneko bere liburura. Madrid. Taurus 1998. Gai berdinei buruzko hainbat argitalpenetan -eta baliotsuak- dituen beste oldozmen batzuez gain.

15Bere Eskubide Historikoei buruzko aipatutako liburuan direnez gain, jada aipatutako Jornadas de Estudio sobre los Derechos Históricos Vascos hainbaten lanean argitaratutako bere Los Derechos Históricos y la Ley de Régimen Local artikulua. Bilbao. Euskal Herriko Unibertsitatea. 1986.