Kontzeptua

Eskubide historikoak

Hastapenetara itzultzea den arren, Eskubide Historikoen eta euron eguneratzeari buruzko doktrina jarrera ugarien sintesia laburra egitea beharrezkoa da, konstituzioaren eta estatutuaren26 abiaraztea izan zen lehendabiziko garaian bizi eta ugariak izanik, eta gerora, salbuespenen batekin, mendea amaierako aldietan gainbehera etorrita ia erabat desagertu -elementu argudiagarri eta lagungarri bezala izan ezik- ziren arte.

Oraintsu Javier CAÑOk Eskubide Historiko horiei buruzko doktrina-jarrera ugariak laburbildu27 egin ditu. Horrela, egile horri jarraituz, Lucas VERDUrentzako "Konstituzioan historikotasunaren sarrera" dira; Tomas Ramos FERNANDEZentzako -nabarmendu diren bezala- "erakunde bermea" dira; Bartolomé CLAVEROrentzako konstituzioaren "salbuespen" dira eta Estatu Bateratu baten barruan "ziri federalizatzailea" irudikatzen du; HERRERO de MIÑONen ustez, Jatorrizko Lurraldeei "Estatu-atalak" maila ezarri ondoren, Eskubide Historikoak "Izate bat, suntsiezina den nortasuna eta Konstituzioaren "a priori" material" bezala, identifikatzen ditu.

CAÑO28rentzako berarentzako "foruen berrezarpena" edo "Eskubide Historikoak", erabakimen ahalmenaren -Izana- berrezarpena, propioa den erakunde-sistema bat berreskuratu edo ezartzea -Edukia- eta Estatuaren barne artikulatzeko era -Egona- adierazten du.

Egitura hori guztia, Javier CORCUERAk29 egiten duen bezala, "foru mito" bezala karakterizatu izan duten egileak ere egon daudena ezin ostendu daiteke, edota oraintsuago J.TAJADURAk30 Xedapen Gehigarriaz jardutean konstituzio-doktrina alemanak "konstituzioaren aurkako konstituzio-arau" bezala izendatutakoaren kasu paradigmatikoa dela adierazi du. A.S.SAIZek irizpide hori "berezi eta berariazko" bezala jo du, kalifikazio31 gehiago ere onartuz.

Konstituzioko Xedapen Gehigarriaren formularen lekukotasunezko formulak, edo geroago estatutuan adieraziak, doktrina ortodoxorik zentralistenean ukaezinezko entzutea izan du; ildo horretan euskaldunenganako gogobetetze moralaz ere hitz egin zen, inolako ondorio juridiko eraginkorrik gabekoa. Horregatik guztiagatik Javier CAÑOk gai biri buruzko oinarrizko adostasunarekiko asmoaz agertutako azken jarrerarekin bat egiten dut:

"Que la Disposición Adicional que ampara los Derechos Históricos en una norma constitucional de la que corresponde extraer determinadas consecuencias jurídicas"

"Que los Derechos Históricos, objeto del amparo y respeto constitucional, aunque su perfil sea discutible, se refieren a una realidad, preconstitucional, a un "a priori" constitucional, a una realidad preexistente que habrá de descubrir".

Doktrina ahotsetan gainbeheratzea izatea izan omen da Eskubide Historikoetatik baino euron egungo litezkeen birtualtasunaren ikuspegitik egungo errealitatea aztertu izana. Ez da modan dagoen gai bat behintzat, lan honen azken paragrafoan adierazita geldituko den bezala. Geldi bedi, foru-araubideak edo Eskubide Historikoek, euskal funtsezko bereizgarritasun baten oinarri juridiko-historiko-politikoa eratzen dutena, ordenamenduak, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak -edo finantza-araubide propioaz jardutean Auzitegi Gorenaren kasuan-, eta estatuko legediak berak, onartzen duten bezala, eta hori guztia bai Euskal Herriko Autonomia Erkidegorako, bai Nafarroako foru-araubidearentzako ere.

26Hasierako une honetan, egile askok egindako lan batzuk aipatuko ditut. Lehena, Jornada de Estudios sobre la actualización de los Derechos Históricos. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbao. 1986. Bigarrena, Los Derechos Históricos Vascos, II Euskal Mundu Kongresuaren esparruan egile askok egina. Oñati. 1988. Oraintsuago, El Derecho Histórico de los Territorios e Vasconia. Protagonistas y Artífices. Notitia Vasconiae 1. 2002.
Ez ditut monografia sorta ikaragarriak aipatzen (LARRAZABAL, COELLO, LOJENDIO, PORRES, etab.) lan honen esparru mugatua gainditu egingo luketelako, elementu argigarri asko azaltzen dizkiguten arren.

27Jada aipatutako bere Derecho Autonómico Vasco idazlanean. 60. eta hurrengo orr. Aldez aurretik bere Teoria Institucional del Estatuto Vasco. Deusto. 1977

28Derecho Autonómico. 64. Orr.

29Bere La constitucionalización de los Derechos Históricos: fueros y autonomía, artikuluan, Revista Española de Derecho Constitucional, 11. zkia. 1984. Geroztik, plano horretan bide "utilitarista" jarraitzeari ekingo dio (bere Derechos Históricos y Nacionalismo lanean Foralismo, Derechos Históricos y Democracia izeneko idazle askoren lanean. 232. orr.):

"y si en algún momento los partidos políticos vascos piensan que es bueno (para jubilar a ETA o por cualquier otra razón) conseguir algo no alcanzable con la Constitución en la mano, nada impediría reformar la Constitución. Sería un constitucionalismo, casi más útil".

30Bere La Inconstitucionalidad de los Derechos Historicos artikuluan. Diario La Ley. Julio 2007

31Bere La competencia de los Territorios Históricos del País Vasco en materia de régimen electoral municipal izenburuz Revista Española de Derecho Constitucional, 82. Zenbakiko 22. Orrialdean argitaratutakoa