Kontzeptua

Eskubide historikoak

Epaitegiak euskal Eskubide Historikoen estatutuzko eta Konstituziozko aitorpenetik eratorritako zalantza ugari horiekiko bere jarrera abiarazteari nolabaiteko segurtasunik ezaz jantzitako anbiguotasunez ekin zion. Jabegoaren aukeraren aurrean eta ondoriozko eskubide horien egikaritza, hasierako ebazpen batek, (1984ko otsailaren 2a), behin Jatorrizko Lurralde bakoitzaren eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren arteko desberdintasunak "entes jurídicamente distntos y autónomos entre sí" bereizi ondoren, bakoitzak berari dagozkion interes esparrua eta berezko eskuduntzak izanez, bien arteko bereizketa bat egiten zuen, hurrengo arrazoibidea, sinplista edo erredukzionista bezala izendatu dezakeguna, erabiliz:

"Las fuentes de las que nacen las competencias de los Territorios Históricos por un lado, y de las Comunidades Aunónomas por otro, son necesariamente distintas. Los Teritorios forales son titulares del los Derechos Históricos (...) por lo que la delimitación de las competencias de tales territorios podrá exigir una interpretación histórica de cuáles sean tales "derechos". Mientras que las competencias de las Comunidades Autónomas son las que éstas, dentro del marco establecido por la Constitución, hayan asumido mediante sus respectivos Estatutos de Autonomía"

1984ko Epaitegi beraren beste Ebazpen batzuk, eskubide horiekiko benetako aitorpenerako bide murriztaile eta mugatzaile beretik jarraitzeari ekin zioten. Horrela, abenduaren 18koak honako hau berretsi zuen:

"...la idea de los Derechos Históricos de las COmunidades y Territorios forales (sic) (...) no puede considerarse como un título autónomo del que puedan deducirse específicas competencias..."

Hala eta guztiz ere, 198816ko apirilaren 26ko ebazpena da ildo garbi eta zuzenak ezarriko dituena. Ebazpen hori, talde popularreko 54 senatarik Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Jatorrizko Lurraldeetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanetarako azaroaren 25eko 27/1983 Legearen artikulu desberdinen aurka aurkeztutako gora jotzea ebaztera datorrena da, eta nire ustez, barreneko arazo larriari erantzun egokia ematen dio.

Aipatutako ebazpenak Konstituzioko Xedapen Gehigarrian aurreikusitako "foru-araubidea"ren alde jarduten du, horretara, Eskubide Historikoetan oinarritutako unean uneko aldarrikapen ugariren azaleratzea eragoztera zetorren kautela-alor bat trazatuz. Horrela, eskubide jakin baten gauzatzearen aurrean, beti ere berariazko eskuduntza baten gauzatu zitekeena, "foruen" zehaztasunik eza eta orotarikotasunaren alde jarduten da, aipatutako ebazpenean foruak "como la peculiar forma de organización de sus poderes públicos (y) del régimen jurídico propio en otras materias17" bezala ulertuz.

Bigarrenez, ebazpena Tomas Ramon FERNANDEZek azaldutako tesiaren alde bete betean jotzen du, erakunde-berme bezala ulertua izan den "foraltasunaren berme" baten aitorpenaren ildotik. Ebazpenak, horretara, "Eskubide Historikoak" historikoki egikaritutako pribilegio edo ahalbide eta toki erakundeen eskubide subjektiboen eranskin edo batura gisa, Konstituzioak ez bermatu ez babestuak, benetan bermatzen denaren aurrez aurre jartzen ditu, hau da: el contenido de esa foralidad... tanto en sus rasgos organizatorios como en su propio ámbito de poder.

Beraz, berariazko eskuduntzak eratorri daitezkeenaren balizko titulu autonomo bezala Eskubide Historikoen adigaiaren inguruko Epaitegiaren beraren aurreko jarreraren aurrean, ebazpenak, dagokion toki eta aldi bakoitzean gizarte kontzientziak foru erakundearekiko duen irudiarentzako antzemangarri liratekeen esamoldeetan erakunde baten ("foruzkoa") zaintza adierazten du; horrek hurrengo honetara eramango gintuzke: "a la protección de un régimen de autogobierno territorial con el que quepa reconocer el régimen foral tradicional de los distintos Territorios Históricos".

Eskubide Historiko jakin baten balizko gaurkotzea berreskuratuz, ebazpenak eragiketa hori muga jakin batzuen barruan kokatzen du: lehena, Konstituzioa bera, "pues será de la misma Disposición Adicional primera C.E. y no de su legitimidad histórica de donde los Derechos Historicos obtendrán o conservarán su validaez y vigencia". Bigarren muga bat ondoren aipatzen da: "el hecho autonómico o estatutario", bertora Eskubide Historikoek egokitu edo moldatu beharra izanez eta gainera "deben atribuirse a unos nuevos sujetos, las Comunidades Autónomas". Beraz, ebazpenetik eratorbidez, estatutuko eskuduntzak, batzuetan "euren egikaritza" sormen berridun osoko erakunde bateratuei dagozkie; eta beste batzuetan Jatorrizko Lurraldeetako aginte organoei, beti ere aipatutako estatutu-oinarri horien arabera.

Are gehiago: berariazkotasunez Estatutuaren bitartez, jatorri historikodun eskuduntza baltzua (gero, hastapenean, historikoak ziren erakundeei ezargarriak) maila bitan gauzatzera igarotzen zen: erkidea zena, erkideek ere ziren erakundeengandik; eta bestea zentralizatu gabea, "sustentado en los órganos de poder tradicionales de cada uno de los Territorios Históricos".

Jarrera hori Euskal Herriko Autonomia Estatutua, aldi berean nazionalitateari Konstituzioak onartzen dion autonomiarako eskubidearen adierazpen eta foru araubidearen eguneratutako adierazpen ere aintzat hartu izateari zegokiona zela adierazi behar da.

Azkenik, Estatutuko 37.2 artikuluan oinarritutako estatutuaren beren beregiko foru araubideekiko definizioan autonomiako edo estatuko agenteek ukitu ezineko funtsezko eduki baten izatea aitortzen da; horrela foru bermea Jatorrizko Lurraldeetako foru Organoetan ezartzen da.

Hala ere, Estatuaren edo Autonomia Erkidegoaren beraren aginteek zehaztutako ekimenaren bitartez egikaritutako aipatutako foru araubide horren zabaltze esparru bat ere onartzen da.

Arlo horretan, prozesuaren "dinamikotasun" horretan gaude, balizko eskuduntzen hedakuntza Konstituzio Auzitegiak, bai Estatutuan aurreikusitako eskuduntzen ordezkotza edota eskualdatzearen bitartez, bai Konstituzioak berak 150.1 eta 2 artikuluan ezarritako prozeduren bitartez, begiesten ditu eta.

Izaera gogoetatsuz, jada denbora18 igaro da ebazpen honen edukiaren inguruko ondorio zehatzak atera nituena:

  1. Errealitate horren zatikako eta bigarren mailako irudikapen diren Eskubide Historikoen aurrean, aldeztu beharreko eraketa historiko bezala Foru araubideak duen garrantzia. "Nagusitasun" hori Eskubide Historikoen errealitateaz ari ez den arren.
  2. Eskubide Historiko19 baten eskuduntzaren jabetza, -Estatutuaren edo Konstituzioaren aurkakotasunik izan ez dezan heinean- Erakunde erkideetan izango da, erakundeoi eskuduntza-jardun horren eguneratze eta zehaztea dagokielarik, behin "foraltasunaren muina", oraingoan, Jatorrizko Lurraldeen alde eta esku utziz.
  3. Espainiar Konstituzioaren 150. artikuluak eskaintzen dituen aukerak erabiliz gaurkotze jardunen prozesu dinamiko baten izatea aitortzen da.
  4. "Aginte hondarra" Eusko Legebiltzarraren eskura garbi ezarrita aurkitzen da, erakunde horrek era berean Jatorrizko Lurraldeen Lege bezala ezaguna denaren bitartez Erakunde erkideei eman dielarik.
  5. Eskubide Historikoen aurreikusitako zatikako eguneratzea izatean konstituzioko printzipioei eta estatutu-errealitateari zehaztasunez egokitzea, arau antolatzaile horiekiko aurkakotasunik nabarmendu izatekotan inolako Eskubide Historikorik aitortzerik izango ez litzatekeela.
  6. Bere alegiazkotasun guztiz, foru araubidearen zaintzarako erakunde-bermearen eraikuntza aitortzen da.

Konstituzio Auzitegiaren geroztiko jurisprudentziak aurreko eta mardula den ebazpenak ezarritako bide bertsuetan jarraituko du. Esanguratsua da, ildo horretan, 1993ko maiatzaren 26koa, talde popularreko 56 senatarik aurkeztutako beste helegite batetik eratorria, oraingoan 1992ko ekainaren 17ko Euskal Herriko Ertzaintzaren legearen aurkakoa. Helegite jartzaileek, aipatutako legeak Konstituzioko lehen Xedapen Gehigarria eta estatutuko atal batzuk ere urratu egiten zituela alegatu zuten, horretarako Miñoien edo arabar Foru Aldundiaren menpeko foru-ertzainak direnen legezko araubidean eta foru ertzain horiek, legean ere azaltzen da, Ertzaintzan zatika gainjarrita egonean ere.

Egia esan, ebazpena erabatekoa izango da. Arabako lurraldeko foru-polizien aurreikusitako (gauzatutakoak ez izan arren) "bateratze" eragiketen alde jardun ondoren, helegite egileek azaldutako foraltasunaren instituzio bermea bermatu egiten du, eragiketa horrekin Miñoiek historikoki erabiltzen zetozen eskuduntzak kendu egin zizkietenik ukatuz; foru-talde horiek, esandakoez gain, historikoki beste eginkizun batzuk izan zituzten arren, baieztatzen du, hauek dira Euskal Herriko erakunde erkideentzako funtsezko izaera dutenak hain zuzen ere, bere muinari propio datxezkionak direlako. Auzitegiaren ustez, "un vaciado de funciones" eman ez denez, helegite egileen argudioak baztertu egiten dira. Ikuspegi organikotik ere, aipatutako instituzio bermerako kalterik egon zitekeenik ere ez zen aldarrikatu, zeren Foru Aldundiek -arabarra uler dezagun- bere menpekotasun hertsikoa zen poliziaren gain zeregin garrantzitsua izaten jarraitzen zuten.

Azkenik, 1990eko urriaren 20 ebazpena ere nabarmentzekoa da, oraingoan Nafarroako Administrazio Publikoen funtzionarioen ordezkotza-organoen hautaketarako araudia onartzen zuen Nafarroako Gobernuaren Dekretuaren aurka Gobernu Zentralak aurkeztutako eskuduntza-arazo baten ingurukoa hain zuzen ere. Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian eta Eskubide Historikoen gaurkotzean -funtzionario propioaren adigai material orokorra- oinarrituta, eskuduntza hori aitortu egin zen eta aipatutako Dekretua salbu utzi zen.

16Ebazpen honen inguruan, guztien ordez, Iñigo LAMARCA: Algunas reflexiones en torno a la sentencia del Tribunal Constitucional sobre la L.T.H. Herri Administrazioaren Euskal Aldizkarian, zkia. 21. 1988. 123-142 orr.

17"Bikoiztasun" horri buruz, azken boladan Javier CAÑOk: Derecho Autonómico Vasco. Deustuko Unibertistatea. Bilbao, 17. orr. eta hurrengoak.

18Nire Los Derechos Históricos Vascos artikuluan adierazitako ondorioak, Libro Homenaje a GARRIDO FALLA argitalpenean argitaratuak. Madrid. 1993.