Kontzeptua

Galdaragileak

Hungariako Galdaragileen Konpartsak 1884. urtetik egiten du desfilea Donostiako kaleetan zehar, otsailaren lehenengo astean beti, inauterien etorrera iragarriz. Hiriko alde zaharrean jatorria badu ere, azkeneko hamar urteetan beste auzoetan hedatuz joan da, eta konpartsak areagotu egin dira. Egun, hogei konpartsa inguru daude, eta bakoitzak berezko nortasuna duen arren, tradiziozko errituala mantentzen dute: jantziak, musika, hartza, hezlea eta kanpamentua jartzea. Konpartsaren soiltasuna, kolorea bizitasuna eta ikusgarritasuna direla medio, Gipuzkoan gero eta herri gehiagok inauterien aurreko egitarauetan erantsi dute.



1828an, donostiarrek Galdaragile Turkiarren Konpartsa sortu zuten, Europako ekialdetik Euskal Herrira klima hobeago baten bila zetozen tribuak inspirazio hartuta. Tribu haiek, bizimodua irabazteko, metalezko objektuak konpontzen zituzten edo haiekin zeramatzaten abere txikiak hezten zituzten, trukuak egin zitzaten. Konpartsa hori izan zen mende erdi beranduago Hungariako Galdereroen Konpartsa izango zenaren jatorria. Benetako hungariarrek eta ijitoek Amara auzoan kanpamenduak jartzen jarraitu zuten, XX. mendeko hogeita hamargarren hamarkadara arte.

Udaleko Jai Batzordeak inauterietako aurrekari gisa atera zuen kalera Hungariako Galdaragileen lehenengo Konpartsa, 1884ko otsailaren 2an, Kandelerioko Ama Birjinaren jaiarekin bat eginez. Festetako errege den Momo jainkoaren mezulari diren heinean, abestiek dioten bezala, goizeko hamarretan abiatzen ziren, herriari inauteriak hurbil zeudela iragartzeko. Lehenengo urte haietan, Konpartsaren antolakuntza lanetan ibili ziren Unión Artesana, Euskaldun Fedea, Sporti Clay, Amistad Donostiarra, Port Arthur, Euskal Billera eta Gaztelupe elkarteak.

Hasiera-hasieratik, segizioa ijito plantak egiten dituzten taldeez osatuta egon da, buhamez jantzitako emakumeek eta haurrek lagunduta eta dotore apaindutako mandoek bultzatutako gurdiekin. Lehenengo edizioan, hungariarrek jaka eta galtza ilunak janzten zituzten, bota altuak, lumadun kapela zabala eta adats luzeak. Hori guztia aurpegi horixkaz margotuta eta luxuzko lepokoak eta medailoiak zeramatzatela, eta prusiar pipa ahoan. Janzkera bera eramaten dute gaur egun ere.

"Donostiako inauteriak" izeneko bilduman, Raimundo Sarriegui musikagileak hainbat partitura konposatu zituen Galdaragileen Konpartsarako, musika banda zartaginen eta mailuen kolpekadez lagun zezaten, gizonezkoek Adolfo Combak idatzitako testuak abesten zituzten bitartean.

Errepertorioaren abesti nagusiak "Pasacalles", "Coro de Caldereros", "Canción húngara" eta "Begi urdin bat" dira, eta azken urteetan, beste konposizio hauek gehitu zaizkio: "Canto húngaro" eta "Haurren Kanta"; "Konpontzaileak" eta Josu Elberdinen (Konpartsa zaharra) "Gitanos húngaros".

Galdaragileen Konpartsa urtero irteten zen Santa Mariaren elizaren ataritik, eta kandelak bedeinkatzeko zeremoniara bertaratzen ziren eliztarrak irteteko zain egon ohi zen bertan. Aitzitik, 1912an, Pio X.a Aita Santuak, otsailaren 2ko festa kendu, eta lanegun bihurtu zuen. Lanera joan behar zenez, ezinezko zitzaien jaieguna ordura arte bezala antolatzea, eta hamabi urte igaro ziren Gaztelubide Elkarteak, Luis Irastorza buru zuela, Konpartsa berreskuratzea erabaki zuen arte. Orduan, gaueko hamarretan egitea erabaki zuten, goizeko hamarretan egin beharrean.

Galdaragileen Konpartsaren bertsio berri horren nobedadeetako bat "Gabilondo eta haren hartza" izan zen, oraindik ere mantentzen dena. Are gehiago, egun ezinbesteko bilakatu da, eta konpartsa guztietan azaltzen dira hartza eta haren hezlea. "Galdaragileen erregina" izeneko pertsonaia ere garai hartakoa da. Erreginari dagokio hitzaldia ematea, galdaragileek kanpamentua jartzen dutenean, desfilea egin ostean. Bertan, sutzarririk ez da falta, eta errepertorio osoa abesten dute.

Konpartsa mantentzeko ahaleginak egin arren, urtez urte zailagoa zitzaien parte-hartzaileak eta kaleak girotzeko publikoa biltzea, otsailaren 2a larunbata zenean salbu. 1962an iritsi zen konponbidea, Joshe Aldanondok tribuaren buruzagitza hartu zuenean Shotero Irazustaren ordez: irteera otsailaren lehenengo larunbatera aldatzea erabaki zuten. Konpartsa indarberritzen hasi zen, eta, urteek aurrera egin ahala, hiri osoan ospatzen den jaieguna bihurtuz joan da. Ikastetxe gehienek ere parte hartzen dute gainera, eta bezperan jada, haurrentzako konpartsa ugari antolatzen dituzte.

Jatorritik, Donostiako festa herrikoi gehienetan gertatzen denaren antzera, herriko elkarteak beren gain hartu dute antolakuntza, eta 1924tik, Gaztelubide izan da arduraduna.

1969an, erantzukizun hori eten egin zen, arrazoi politikoak zirela eta: gobernuak salbuespeneko egoera ezarri zuen, eta Konpartsa bertan behera uzteko gomendioa egin zieten.

Hiru urte beranduago, tradizioa galdu ez zedin, festazale talde batek Konpartsaren agintea hartu zuen, Tomas Hernandez Mendizabal buru zutela, eta 1972an, festa berreskuratu zuten. Iñaki Ibero izendatu zuten tribuko buru, gero Paco Sexmilok ordezkatuko zuena, 1997an.

Antolatzaile berriek "Donostiako herria" izena eman zioten beren buruari, eta eginkizuna aurrera eramatean, portaera arau zorrotzak ezarri zituzten, entseguei, abesbatzei eta jantziei dagokienez. Hamabost taldetan banatu ziren, eta talde bakoitzak bere arduraduna zuen. Gehienak herri elkarteetako ordezkariak ziren, eta tradizioari eutsi zioten, 1985ean eta 2004an taldea zatitu zen arte.

Lehenengo zatiketa Antonio Antero galdaragileak Groseko auzoan konpartsa berria osatzea erabaki zuenean gertatu zen. Ez zuen polemikarik sortu, eta auzo horretako edo inguruko taldekideak bereganatu zituen. Oso arrakastatsua izan zen, eta, beste taldearekin paraleloan, ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen, konpartsarekin lotutako musikaren eta xehetasunen gainean. Harrezkero, hortaz, festak bi konpartsa zituen, eta hori izan zen 2011. urtean dugun aniztasun honen abiapuntua. Horrela, Galdaragileen Konpartsa auzoetara zabalduz joan da: Loiola, Martutene, Egia, Alza, Intxaurrondo, Trintxerpe, Antiguo, Amara Zaharra, Amara Berri...

2004an emandako zatiketak, aldiz, arazo handiagoak sortu zituen, emakumeak abesbatzan sartzeko proposamena egi baitzen, eta, horren ondorioz, "betiko" Konpartsa "Hungariako Galdaragileen Konpartsa zaharra 1884, Alde Zaharra Donostia Kultur Elkartea" bihurtu zen.

2004. urtera arte, Galdaragileen Konpartsan ateratzen ziren emakumeak buhamisaren pertsonaia soilik har zezaketen, hau da, dantzan dabiltzan edo gurdietan igota doazen neskak.

Urte horretan, emakumeen parte-hartzea aktiboagoa izan zedila proposatu zuten, eta, hortaz, abesbatzan parte hartu eta zartaginak eta mailuak jotzen atera zitezela. Tradiziozko konpartsaren kideak proposamenaren aurka agertu ziren. Argudiatu zutenez, ez zeuden emakumeek ordura arte egindako moduan parte hartzearen aurka; baina beren ustez ezin zuten abesbatzan parte hartu, ez emakume izanagatik, baizik eta musika gizonezko abesbatza batentzat idatzita zegoelako.

Konpartsako 22 talde bertaratu ziren bilerara: 17 talde ordura arte bezala jarraitzearen alde agertu ziren, eta beste bost, ordea, emakumeak eranstearen alde.

Adostasunik ez zutela ikusita, taldea zatitu zen, eta Udalak Galdaragileen Konpartsa Mistoa babestu zuen. Horrela, konpartsa berria konpartsa ofiziala bilakatu zen, eta, aurrerantzean, hark jaso zituen laguntza ekonomikoak eta azpiegiturak.

Besteari "Konpartsa zaharra" esaten hasi zioten, eta Kultura Elkarte gisa eratu zen. Diru-laguntza eta antzinatasuna ukatu zitzaizkion, baita ordura arte ibilbideetan izandako lehentasuna ere. Horrela, Konstituzio Plaza konpartsa berriari erreserbatu zitzaion, kanpalekua bertan ezarri zezan.

Konpartsa zaharrak ohi bezala irteten jarraitzen du, eta ofizialaren ibilbide paraleloa gauzatzen dute.

Azken urteetan agertu diren Konpartsa guztiak mistoak dira.

Herriko elkarteak hiriko gremioen oinordekoak ziren, eta, hortaz, XIX. mendeko lan pentsamoldeari jarraiki, ez zieten emakumeei sartzen uzten. Gremioek, lan egiteaz gain, herriko festak antolatzen zituzten, eta elkartekideen aisialdi guneak ziren. Aisialdi jardueretan, emakumezko rol bat interpretatzea nahitaezkoa zenean, eta emakumerik ezean, gizonen bati esleitzen zitzaion rol hori. Gremioak desagertzean, haien oinordekotza hartu zuten erakunde berriek -hau da, herriko elkarteek- aurrekoen egitura, ohiturak eta tradizioak mantendu zituzten hein handi batean, lanari zegozkionak kenduta.

Horrela, Galdaragileen Konpartsan erreginaren rola betetzeko gizon bat aukeratu zuten, eta tradizio bihurtu zen figura hori eta ohorezko damak gizonezkoak izatea.

Ezinezkoa da azkeneko urteetako erregina eta ohorezko dama guztiak aipatzea, zerrenda amaiezina baita. Hala ere, erreferentzia izan daiteke azken mende erdian Konpartsa bakarra zegoeneko zerrenda, konpartsa horretako erregina Donostiako erregina ere bazelako: 1954-1960, Juan Arizpe; 1964, Faustino Aurquia; 1965-1972, Luis Anza; 1973, Fernando Vaqueriza; 1974-1984, Santiago Gonzalez; 1985-1990, Alfredo Arana eta 1991-2003, Jose Maria Arocena.

Zerrenda horretatik kanpo daude 1932, 1961 eta 1962 urteak. Izan ere, tradizioarekin apurtuz, urte horietako erreginak Lola Balenciaga, Maria Pilar Valdivieso eta Pepita Arrieta izan ziren, hurrenez hurren.

1975ean, Konpartsa bakarra zegoenean, Ohorezko Galdaragile izendapena sortu zuten, laguntza gehien emandako pertsonari edo erakundeari ematen zitzaiona. Hona hemen izendatutakoak:

  1. 1975 - Benardino Gogorza
  2. 1976 - Pedro Irigoyen eta Tomas Hernandez
  3. 1982 - Gaztelubide Sozietatea
  4. 1990 - Sacha Arregui

Zatitu ondoren, Konpartsa zaharrak izendapen hori ematen jarraitu zuen. Orduz geroztik, honako hauek izendatu dituzte:

  1. 2006 - Elizaran Eskolako Karitatearen Ahizpak
  2. 2008 - Hipikako Sozietateko zaldizkoei eta amazonei
  3. 2009 - Cirilo Garmendia eta Bea Acha
  4. 2010 - Tomas Hernandez, "Galdaragileei urrezko domina"
  5. 2011 - Jose Antonio Lucas

Canto Húngaro

Nach geta mernach
Geta mernach
Nach geta mernach.

Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin
Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin.

Est mur serlunch
Est mur serlunch
Frais ken fort len
Wolmiach ot men.

Begui Urdin Bat

Famaren otsak goititutzen du
merezi duben erriya
zeru txiki bat diruriyena
ala da guztagarriya;
lengoko zaharra txukun txukuna
eder alaya berriya,
etzaigu penik beñere juango
lenago ez etorriya.

Begui urdin bat beguira dago
algaraz leyo batetik
beste belcheran tentatzailla
cheletan berriz bestetik,
zoramen abek maite ditugu
biyotzen erdi erditik,
ezx guera juango oyek laja ta
gueyago Donostiyatik.

Letra Victoriano Iraola

Coro De Caldereros

¡Qué belleza¡, ¡Qué paisaje
contemplamos todos por doquier¡
¡Al gran pueblo donostiarra
saludamos todos con placer¡

Caldereros somos de la Hungría
que venimos a San Sebastián,
aquí Momo sólo nos envía
a decirles que pronto vendrá.
Componemos bien y pronto
el alegre Carnaval.
¡Ay, cuanta dicha vamos a gozar¡.
Cantad...
Bailad...
Gozad...
Shi, shi...
Bailad...
Gozad...
¡Qué belleza¡. ¡Qué paisaje
contemplamos todos por doquier¡
¡Al gran pueblo donostiarra
saludamos llenos de placer¡
Recorrimos diversos países
y admiramos beldades a mil,
pero nunca mujeres tan lindas
cual las niñas que vemos aquí;
Su cintura es flexible palmera,
son sus labios cual fino coral.
Si ellas fueran caldereras
con sus ojos fundierean metal,
metal, metal, metal.

(En el trabajo)
Queridos compañeros,
vamos a trabajar:

Componemos, bien y pronto,
peroles, chocolateras,
los braseros y calderas,
barato y con perfección;
Y trabajamos de balde,
aunque el maestro nos riña,
si nos miran esas niñas,
que están en ese balcón.
Donostiarras hechiceras,
¿quien nos llama que nos vamos?,
¡grato recuerdo llevamos
al separarnos de aquí¡.

Y no olvidéis
que hoy al dejar
los caldereros
vuestro país,
una canción
van a cantar
acompañados
del tik, tik tak.

Letra Adolfo Comba

  • "Antiguoko kaldereroak". Udal Aurrezki Kutxa, 1990.
  • "Caldereros de la Hungría". Gros, 2003.
  • "Comparsa de caldereros de San Sebastián". Centro de Atracción y Turismo, 1967.
  • "Comparsa de caldereros húngaros". Abesti herrikoiak. Errenteria, 1924.
  • "Comparsa de caldereros húngaros". Gaztelubide Elkartea, 1966.
  • "Memorias del Centro de Atraccion y Turismo 1960-2000".
  • ANSORENA, José Luis. "Raimundo Sarriegui. Musikari donostiarra". Irun: Alberdania, 2004.
  • BARRIO PANGUA, Paco. "San Sebastián en la tarjeta postal, amurallada y en la Belle Époque". Paco Barrioren postalak. 1994.
  • COMBA, Adolfo; SARRIEGUI, Raimundo; BASURKO, Juan; LATIERRO, Luis. "Comparsa caldereros húngaros". Irungo Atsegiña, 1900.
  • GÓMEZ PIÑEIRO, Javier; SÁEZ GARCÍA, Juan Antonio. "Geografia e historia de Donostia San Sebastián". Donostia-San Sebastián: Andrés de Urdaneta Euskal Geografi Elkargoa, 1999. [Kontsulta data: 20'11ko maiatzak 16].
  • HERNÁNDEZ MENDIZÁBAL, Tomás. "Centenario de la comparsa de caldereros de la ciudad de san sebastian". 1984.
  • HERNÁNDEZ MENDIZÁBAL, Tomás. "Hungariako kaldereroen aintzinako konpartsa". 2001.
  • SADA, Javier Mª. "Carnavales donostiarras" (de los orígenes a nuestros días). Donostia: Txertoa, 1991.
  • SADA, Javier Mª. "Centros de Turismo donostiarras". [Donostia]: Donostiako Udal Aurrezki Kutxako Argitalpen eta Publikapenen Gipuzkoar Erakundea, 1977.
  • SADA, Javier Mª. "Historia de los casinos de San Sebastián". [Donostia]: Nuevo Casino Gran Kursaal, 1987. Tomás Hernández Mendizábalen ilustrazioak.
  • SADA, Javier Mª. "Sociedad Euskal Billera 1901 - 2001". Donostia: Elkarlanean.
  • SADA; Javier Mª. "La sociedad Donosti Gain 1958 - 2008". Hitzaurrea, Odón Elorza. 2008.
  • SADA, Javier Mª. "Gaztelubide 1934 - 2008". Hitzaurrea, Odón Elorza. 2008.
  • ZAPIAIN IRASTORZA, José. "Viejas comparsas de caldereros e iñudes". Vida vasca, 1943. XX, 95-96 orr.