Dantza

Otsagabiako Dantzak

Oso goiz, dantzariek eta dultzaineroek Etxezainaren etxean biltzen dira egunari armosu bikain batez hasiera emateko. Dantzariek elkargune horretara festa-jantziz doaz, jaka zuria. Boboa, bere janzkerarik bereizgarrienarekin.

Etxezainaren etxetik, eta Biribilketaren soinuz, jarraigoa Larranbe Etxera (Muskildarako bidean hiribilduaren azken etxea) abiatzen da. Dantzariak Basilikara arteko bidea oinez egingo dute.



Behin jarraigo guztia mendian dela, eta Muskildako Amaren irudiari eusten dion zutabetik hasita, dantzariek herri agintariei, Biribilketaren soinuarekin batera, Basilikaren sarrerara arte lagun egiten die. Elizaren atean bertan, eta boboak ¡Gora Serora eta bere sendia! oihukatu ondoren, dantzarien ¡Gora! oihuz erantzuna izanik, bi makil dantza eta Orripekoa dantzatzeari ekiten die.

Hiru dantzak dantzatu eta berehala, dantzariek dantzan egin gabe elizan sartzen dira eta, Ama Birjinaren irudiarekin prozesio egiten da. Urruneko Biribilketa-soinuz Ama Birjina, baselizaren inguruan, eszena-ordena zorrotza izanez, lepo gainean eramaten da: dantzariak, lehen tokian, Ama Birjinari laguntzen die; atzean Etxezainak daraman Muskildako ikurrina, apaiza eta berarekin batera diren elizgizonak eta, azkenik, baselizako Patronatua.

Prozesioaren ostean, eta Ama Birjinaren irudia bere gotorlekuan berriz ipini -boboak egiten duen lana da- aurretik , dantzariak eta bere buruzagiak Muskildaren ohorez orripeko bi dantzatzen dituzte: bat, boboak berak bakarrik: bestea berriz, dantzari guztiak batera.

Prozesioa amaitzerakoan, meza hasten da. Denbora horretan da dantzari eta dultzaineroek Seroraren etxera bazkaltzen joaten diren garaia.

Meza bukatzerakoan, dantzariak herri agintariei baselizaren inguruan Ama Birjinaren irudiari eusten dion zutabera arte lagun egiten die. Behin herrian, jarraigoak berriz ere bat egiten du Etxezainaren etxera arte joateko eta bertan dantzaren bat oparitzen zaio. Bertotik Alkatearen etxera, eta beronek Etxezainak bezala, dantzariei gosegarria oparitzen die. Dantzariek, esker ona orripeko bi dantzan eginez adierazten diote. Goizeko errituala Alkatearen etxean bukatzen da, arratsaldeko lehen ordura arte.

Arratsaldeko lehen orduan, eta jarraigoaren bilgune bezala Etxezainaren etxetik elizarat prozesioan irteten du jarraigoak Meza Bezperetara joateko. Behin elizkizuna bukatutakoan, eta Biribilketaren doinuz, jaiaren protagonistak Blankoaren enparantzara abiatzen dira. Herri agintariek lehentasunezko eremuak kokatzen dira eta dantzariak, jendez gainezka dagoen enparantzan, dantza sorta guztia dantzatzen dute, horrekin Otsagabiako dantzarien jardun ofizial eta tradiziozkoari amaiera emanez.