Dantza

Otsagabiako Dantzak

1830. urteaz aurretiko datuak garbi erakusten digute Otsagabiako Udalak dantzak jo izan zitezen izan zituen eragozpenak. Musikariari, XX. mendea neurri handi baten igaro arte, jular, danbolin, gayta, tanborari, musikari edo gaitero -datua erregistratuta dagoen liburuaren arabera- deitzen zaio. Otsagabiak beti izan zuen musikaria aurkitzera joan beharra eta, sarritan, Frantziako lurraldea izango da musikariaren etorrera lekua.

Musikaria ezagutzen den izendapen desberdinak ez dute dantzak jotzerakoan zein tresna musikaz jotzen zuen jakite biderik ematen, otsagabiar makil dantzaren ibilbidearen lehendabiziko ehun eta berrogeita hamar urteetan zehar behintzat. Hala ere, agiri batzuetan oinarritutako hipotesien eta, batez ere, Behe Nafarroako euskaldunek Otsagabiako hiribilduarekin zuten harreman estuaren arabera, dantza horien aldirik zaharrenean ttunttunlaria aurkezten da protagonista eta musikari bezala.

XIX. mendetik aurrera, otsagabiar dantzen interpretari musikaria izen, abizen eta jatorriz azaltzen zaigu. Lizarra aldeak (Morentin, Oteiza de la Solana, Dicastillo, Lizarra) XX. mendearen amaierara arte piriniar hiribildua musikariz hornituko du.

Musika lehian garaile irtengo den musika tresna nafar dultzaina izango da eta dultzaineroak izango dira, era berean, jaiaren dantzak, plazakoa, beste musika tresna mota batzuekin gauzatuko dituztenak.

XX. mendean zehar Otsagabiak herriko bertako dultzainerorik ezagatik lehorte aroak izango dituen arren, hiribilduko bertako musikari klarinete-jotzaileei eta, bestalde, Lunbiertik etorritako musika-talde txiki bati eskerrak ere gabezia horiek guztiak bete egin ahal izan zituzten.

Egun, Iruñako bertako dultzaineroekin batera Otsagabiako bertako dultzaineroak dira nafar Pirinioetan aintzatetsiena den makila dantza dantzatzea ahalbidetzen dutenak.