Dantza

Otsagabiako Dantzak

"Makil dantzaren jatorri birtuala, gaian aditu diren ikerlariek aho batez Neolitikoan dela aitortzen dute. Makil dantzek nekazaritzaren garapenarekin batera azaltzen dira eta bere garaiko labar-margoetan islatutako betekizun jakin batzuen arabera. Erritu magiko profilaktiko edo lagungarriekin batera larreen ugalkortasunarekiko nekazal errituei eta lurraren emankortasunari buruzkoei lotzen zaizkie (...). Makilak objektu sakratu bihurtzen dira, ama lurraren barne zakila sartzea irudikatzera etorriz. Makilak elkarren artean joz Lurraren espirituen atentzioa erakartzeko zarata sortzen dute eta, horrela, espiritu horiek haziaren ernetzea dakarte."

Aranburu (Aldaia eta Villafranca: Otsagabiako Dantzak. 300 urte historia. Hitzaurrea, 17. Orr.)

Dantza horien izaera sinbolikoari dagokionez Aranburuk "dantzei dagokien jatorrizko ildoan, unibertsala" dela dio "eta horren ondorioz edozein motako kulturen mitologiekin forma eta betekizun lotura-guneak agertzeko gai".

Euskal herri-kulturaren ikerlari asko eta ospetsuk dantza horiek duten izaera sinboliko, zahar eta antzinakoagatik euskal herri-folklorearen bitxi bezala aintzat hartu izan dituzte.