Dantza

Otsagabiako Dantzak

Dantzei bizia ematen dieten musika, Euskal Herrian beste edozein herri musikak izan dituen gorabehera logikoetatik igaro da. Denboraren joanak, modak, eta Auñamendiko toki horretan musikariak aurkitzerakoan izandako eragozpenak, Otsagabiako hiribildutik zehar igaro diren musikari ezberdinen ekarpenek musikarik zaharrenak (laurogeiko hamarkadan XIX. mendekotzat joa) lau dantzaz (Enperadorea-2/4-, Katxutxa-3/4-, Dantza-3/4- eta Zapia-6/8) osatutako antolaketa koreografikorik antzinakoenari, XX. mendean jaialdi eta txapelketak ugari izatearen ondorioz Muskildako dantzariak euren jatorrizko esparrutik urrun ziren tokietara euren kultura-altxorra erakusteko kanporatzea ekarri izanak, Kalejira eta Orripekoa erantsi izatea eragin izan du.

XX. mendea da, Otsagabiako dantzak hurrengo aipatzen den eran antolatu eta ezarrita gelditzen direnen aldia: Kalejira-2/4-, lau makil dantza (Enperadorea-2/4-, Katxutxa-3/8-, Dantza-3/8-, Modorroa-2/4-), eta Zapi-dantza bat-2/4 y una Jota-3/4-.