Dantza

Otsagabiako Dantzak

Otsagabiako sorgin eta belagileek egindako jai-ekitaldiak; Behe Nafarroako auzoek eta Sola izeneko lurraldeko biztanleek euren ogasunentzako oinordekoen ugaltzean bizkortasuna eskatuz Muskildako Amari egindako deboziozko bisitaldiak (bakoitzak bere danbolin eta tuntuna ekarriz jaiok apaintzen zituzten bisitaldiak izanez) ; edota otsagabiarrek eurak abuztu-iraileko hilabeteetan dantzariak, bertsolariak eta alarde eta arma erakustaldiak izaten ziren Ama Birjinari eskainitako era askotako erlijio ospakizunak bezalako zio desberdinengatik Otsagabiako hiribilduan dantzari eta bertsolarien parte hartzea izandako jaialdien ospakizunei buruzko aipamenak egiten dituzten data ugari (1539, 1634 eta 1666) dira.

Hala ere, 1695a izango da Otsagabiako dantzarien, boboaren, danbolinteroaren eta bertsolariaren -dantzen maisu bezala- izenak eta ekitaldiaren egun zehatza -irailaren 8a- berariazkotasunez idatzizko lehen datua eskainiko digun urtea.

Hiribilduko Udaletxeko Kontuen Liburuak, data zehatz horretatik aurrera Udaletxeak, -Muskildako Patronatuko partaide bezala- XVIII eta XIX. mendeetan zehar, irailaren 8ko jaiegunaz aurretik dantzei buruz dantzariak eskainitako "heziketagatik" ardoa, haragia edo beste edozein sukaldaritzako elementuz ordaintzen zizkietela adieraztera ematen digute.

Era berean, Muskildako Kontuen Liburuak Ama Birjinaren egunean dantzarien dantzetarako musikariak bilatzeko misioetan egiten ziren ordainketak eta dantzarientzako eurentzako ordaina ere, janzkera, kaskabiloak, konponketak eta era askotako josketa eta atonketei dagozkien atal ezberdinetan xehatuta, agertzen ditu.

Aipatutako kontuen liburuetan dokumentatutakoaren eduki eta hizkeragatik, XVII. mende amaieratik (1695) aurrera jaialdiaz aurretiko saio-egunaz gain Otsagabiako erritualizazioa, dantzarien lanbidea eta Natibitate eguna, saihestu egiten dira.