Dantza

Otsagabiako Dantzak

Otsagabiako dantzarien janzkerak, bere dantza eta musikak bezala, dokumentatutako hiru mendetan zehar bilakaera jakin bat garatzen du. Daturik zaharrenak dantzari urriak (kotoidun alkandora eta prakak) eta aldi berean zaratatsuak (kaskabiloak) azaltzen dizkigute. Urteak joan ala, janzkera aberastu egiten da eta dantzariaren jantzia parpailaz eta koloredun zeta eta zintaz, kerpaz, axubetaz, etab.-z apainduz. Kaskabiloak xafletan biltzen dira eta kasketentzako (egun katxutxa izenez ezagutzen dira) larrua, ardi-larrua eta forrua behar izango dira.

Boboak beti merezi izan du aipamen berezia. Beste gainerako dantzarienekin batera egindako erosketa-sorta bera osatzen zuten bere abarketak ezik, arropa, zakutoa, galtzak eta kasketa goi erosketak izaten ziren, XIX. mendean hiribilduko kontu liburuen arabera. Soinekoaren materiala ez zen perkala, bere lankideena bezalakoa, baieta eta oihala baizik. Soinekoa dantzariak ez zituzten botoi eta galoiz jantzita zegoen. Boboaren arropak gorriz eta urdinez koloreztatzen ziren. Dantzariak zuriz janzten dira.

Egun, bai dantzariak bai boboak ere, dantzatzen duten abagune eta egunaren arabera, jantzi ezberdinak erabiltzen dituzte: salazeno jantzia, dantzariaren beraren elementuz hornitua eta dantzariaren beraren jantzia, alkandora zuri eta galtzaz osatutakoa; xala, lepoaren inguruan eusten diren eta dantzarien paparra eta lepoa estaltzen dituzten kolore bizidun zintak; gerrira lotutako zapi zuria; galtza zuriak; berna bakoitzean kokatutako hamabi kaskabilodun xaflak; zinta gorridun abarketak eta katxutxa (borla batez bukatzen den irudi konikodun eta tamaina txikiko damasko-erako txapela). Dantzari bakoitzak ezpelezko makila bi erabiltzen ditu makil dantza dantzan egiteko eta Biribilketa egiterakoan lagun egiten dioten kriskitin pare bat.

Boboak jantzi birekin gidatu eta dantzatzen du, dantzariak bezala: salazeno jantzia, garrantzi gutxieneko abaguneetarako eta boboarena berarena, margo bitako (gorria eta berdea) oihalezko jaka bat eta praka batzuk zehaztua, arlekindar estetikaz, koloredun galtzaz, zinta gorridun abarketaz, kaskabilodun xaflak, katxutxa eta maskara (Zapidantzarako besterik ez darabilena). Boboak euren dantzetan dantzariak erabiliko dituzten ezpelezko makilak daramatzan zakutoa darama. Boboak, gainera, Zapi dantzan zeharka-meharka bere atzetik ibili daitezen dantzariei zigorra ezarriko dien zahato antzerako bati lotuta dagoen metro bat inguruko taketa darama.