Dantza

Otsagabiako Dantzak

Irailaren 6an, Otsagabiako dantzariak, Muskildako Seroraren etxean, bezperan eta Natibitate egunez, hiribilduan dantzatuko dituzten dantzetarako erabiliko dituzten jantziak bereganatzen dituzte.

Zortzi dantzariak eta boboa, dantzatzeko berariazko elementuz hornitutako Salatzarreko bertako jakaz jantzita, 7ko arrats erdian, Etxezainaren etxean merienda hartzeko biltzen dira. Merienda ostean, eta Etxezainari opari bezala, dantzariak makil dantzetariko bat (edozein) eta Orripekoa dantzatzen dituzte. Etxezainaren agurra ahoz eta osasun ona opatuz egiten da.

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaz aurretik, dantzari taldeak beste egoitza batzuk ere (erretore-etxea, apaiz lagunkideen etxea) bisitatzen zituen; egun, herri agintariak dira, Erdiko Zubian, dantzariengana hurbiltzen direnak, bertatik prozesioan hiribilduko elizan izango den Meza Nagusian parte hartzera joateko.

Behin Meza Nagusia amaitu ondoren, eliztarrek elizatik irten ondoren, boboak esaldi bi oihukatzen ditu: ¡Gora Muskildako Amaren Patronatua! eta ¡Gora Muskildako Amaren dantzariak!, eta ondoren dantzariak ozen honako hau oihukatzen dute: ¡Gora!

Elizaratzerakoan izandako eraketa berberaz, jarraigoa enparantzara iristen da. Bertan dantza guztiak dantzatzen dira (Enperadorea, Katxutxa, Dantza, Modorroa, Zapia eta Orripekoa). Ekitaldi horretarako, agintariek enparantzan jesarleku eta lehentasunezko tokiak dituzte. Enparantzan dantzak amaitu ondoren, jarraigoak Patronatuari (alkateak ordezkatuta) eta Etxezainari euren etxebizitzetara arte lagun egiten die. Alkatearen etxeak dantzarientzako etxeratze-agindua dakar. Hurrengo egunera arte koreografia laukia eten egiten da.