Mendikateak

EUSKAL PIRINIOAK

Mendiko portuak. Euskal Pirinioak beti izan dira “porotsuak”, hau da, animaliak eta gizakiak beti igaro ahal izan dira. Balmasedatik (Bizkaia) hasita  Erronkariraino,  Atlantikoko eta Mediterraneoko uren banalerrotik ia atera gabe ibil liteke. Bestalde, erraz pasa daiteke portuetatik eta altuera ertaineko mendateetatik, Gasteizko eta Iruñeko inguruneak Bilboko, Donostiako, Donibane Garaziko  eta Mauleko inguruneekin komunikatuz.

Uren banalerroa zeharkatzeko, Barrerilla mendatea edo Untza gaina (660 m.) eta Altube mendatea (599 m.) daude Urduñako haitzaren eta Gorbea tontorraren artean, Nerbioi ibaiaren arrotik Gasteiz eta Bilbo komunikatuz. Hortik aurrera, Barazar (637 m.), Urkiola (688 m.), Arlaban (617 m.), Otzaurte (607 m.), Etxegarate , (751 m.) eta Lizarrusti (615 m.) mendateak ditugu Bizkaiko eta Gipuzkoak barruko alderantz. Hemen Euskal Herriaren erdialdean gaude, Aralarren. Azpirozko mendateak (617 m.) erraz komunikatzen du Nafarroa Bizkaiko golkoko kostaldearekin. Ekialderantz joanez, Huitzi (700 m), Belate (868 m.), Ibañeta edo Orreaga (l.094 m.), Bentartea (1.222 m.), Arnustegi (1.226 m.), Iturtzaeta (1.550 m.), Betzula (1.590 m.), Belai (1.727 m.), Urdaite (1.409 m.), Eraize (1.608 m.), Arrasate (1.609 m.), Insola (2.154 m.) eta Lhurs eta Eskestekoa 2.000 metrotik gora. Aurrepirinioa eta Azpipirinioko mendietan ere pasabide errazak  daude, nahiz eta batzuk, hala nola Lizarragakoa, neguan elurrak maiz ixten dituen .