Mendikateak

EUSKAL PIRINIOAK

Materialak. Euskal Pirinioa osatzen duten elementuak oso heterogeneoak dira, batzuk oso zaharrak, beste batzuk berriagoak. Laburbilduz, esan daiteke kate horren modelatua hiru arroka motatan egin dela:

a) Elementu paleozoikoak, historia aurre-hertziniarrak, eraldatuak eta erliebe apalatxearreko elementuak azaleratzen dituztenak.

b) Aro Mesozoikoko eta  Aro Tertziarioko hondakinak.

c) Geroago jalkitako higadura-sedimentuak.

Ikus. GEOLOGIA