Mendikateak

EUSKAL PIRINIOAK

Atlantikoan amaitzen direnak hauxek dira: Aturri, Angelun amaitzen dena, honen adarrik garrantzitsuenak Uhaintzandi edo Uhaitza, Biduze edo Lapiotz, Aran, Ardanabia eta Errobia (Nive) dira. Hauekin batera baditugu Uhabia txikia, Ugarana edo Urdazuri  eta Helbarren, hirurak Lapurdikoak. Bidasoa, nafarra eta gipuzkoarra. Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Larrondo eta Deba ibaiek Gipuzkoako ur guztiak eramaten dituzte itsasora. Lau ibai txikik Artibai, Lea, Mundaka eta Butron, osatzen dute Bizkaiko ibaien sarea, Ibaizabalekin eta Barbadunekin batera. Ibaizabalek sei ibaiadar nagusi ditu: Nerbioi, Gobela, Udondo, Asua, Kadagua eta Galindo.

Euskal Herriko gainerako ibai guztiek, Pirinioetatik Arabatik eta Nafarroatik jaitsiz, Ebrora eramaten dituzte beren urak. Ebro ibaia Euskal Autonomia Erkidegoarentzat barneko kostaldea bezalakoa da. Lau ibai handik osatzen dute  hegoaldeko ia ibai-sare osoa: Zadorra, Arga, Ega eta Aragoi. Baina badira Ebrora zuzenean heltzen diren beste batzuk ere. Horien artean aipagarriak dira Omecillo, Baia, Linares, Odron, Alhama eta Queiles.