Kontzeptua

Euskal Herriko Historia. Antzin Aroa

IV. mendeko eta V. mendeko lehen urtetako bake eta oparotasun joera, eten egin zen 407an, Germania Renaniako limesen barneratzean. Eremuaren kasuan egoera are gehiago gogortu zen Konstantino III.ak Galian erakusten zuen jarrera zapaltzailearengatik (407-411) eta Hispanian Maximok erakusten zuen jarreragatik (410-411). Pirinioetan jarritako blokeo dispositiboak hegoalderanzko bidea itxi ondoren, Sueboek, Bandaloek eta Alanoek bi urtez Akitania eta Novempopulania bereganatu zituzten. 409ko udazkenean hegoaldeko zatiaren txanda izango zen, Pirinioetako igarobideak itxita, penintsulako ibilbidetik abiatu ziren haietara, Burdigala-Asturica ibilbidean barna. Baina hegoalderanzko martxa bizkorra zen oraingoz, arrotzek Tarraconense atzean utzi eta alboko probintzietan barneratzean. Edozein kasutan ere, hasierako ibilaldi eta igarotze hauek eragina izan zuten botere erromatarren egitura geldiarazterakoan, nahiz eta ez hainbatetan aipatu den modu erabakigarrian. Inperioko zati honetako estatuaren aparatua suntsitzerakoan izandako eta, eremuko etorkizunean ere izandako eraginik erabakigarrienari dagokionez, inbasioarekin lotutako beste gertakizun batzuk aipatu behar dira. Hala, Akitanian eta Novempopulanian godoek egin zuten finkatzea aipatu behar da. 412/414 inguruan zonaldetik lehen aldiz igaro ostean eta beranduago, inperioaren zerbitzura Alanoen eta Silingoen aurka borrokatzera eramango zituzten bestelako gertaera batzuen ostean, "Akitania Bigarrenean eta alboko probintzietako hainbat hiritan" federatu gisa finkatu ziren 419an, formula berri bati ekinez, zeinaren arabera, Rabenak eta tokiko oligarkiak, zenbaiten ustez, erromatartasunaren zaindari bat bilatzen saiatuko ziren Mendebaldeko gune gako horretan -Armorikar tractusera so, berriro, bagaudeen iraultzaren bihotz izan zela uste da-; beste batzuen ustez baina, barnean itxitura-zonalde bat sortzen ahaleginduko ziren, bertan, Hispaniatik eta estrategikoki berebiziko interesa zuten beste eremu batzuetatik urrun, hain arriskutsu ziren Godoak isolatu egin ziren, zeintzuk, hala bazegokion, bertan indar militar egonkor bat eratuko zuten. Edozein modutan ere, eta kontuak kontu, Novempopulaniari dagokionez, hasiera batean Bazas eta Lectouren nabarituko ziren eraginak, gainerako hiriak eta zehazki herrialdetik gertuen zeuden haiek aske geratuko zirelarik. Dena den, berehala, Erromaren mugikortasun ezak eta ejertzito federatuarekiko erakusten zuen gero eta mendekotasun handiagoak eraginda, buruzagi godoek zonaldean botere autonomo bat ezartzeko asmoz, bere kabuz zabaldu zuten politika hedatzaile baten ondorioz, aipatu hiriak berriro hartuak izango ziren. Edozein kasutan ere, ez da ahantzi behar hasierako gertaerek izan zuten garrantzia, Tolosako erreinua eragin baitzuten (419-507); izan ere, gizarte masa garrantzitsu bat finkatu zen herrialdean barna, etnikoki eta kulturalki so agian homogeneotasun gutxikoa zena, baina gizartearen barnean berezko talde gisa agertu nahi zuena, eta eremuaren patuan eragin bortitza izango zuena. Akitaniako estadia, berez, beste abentura hedatzaile baterako abagune zen Hispanian. Federatu godoek Tarraconensen eta beste probintzia batzuetan egindako esku-hartzeen harira, Hispanian finkatzeko plan irrikatsuagoak gauzatuko ziren. Ekintza horietatik, zenbait Euskal Herrian gertatu ziren: hala, 454an Fredericok bagaudeen aurka zuzendutakoak eta, 456an eman zirenak, Sueboek Tarraconense gainean egiten zuten presioari aurre egiteko ekintzak. Dena den, halako sarrerak, non jarraitzen zen bidea Caesaraugusta-Virovesca edo Burdigala-Asturica zela zirudien, godoek zonaldean zuten boterearen agerraldi soilak baino ez ziren izan eta, edozein kasutan ere, ez zuten izan eremuan, Toledoko erreinua behin-betikoz berretsi ondoren, etorkizunean beste ekintza batzuek izango zuten garrantzirik. Eta hemen 472ko Euricoren esku-hartzea nabarmendu behar da, federatu zaharraren leialtasuna, argi eta garbi erromatarren aurkako hedapen bilakatu zenean, bai Pirinioetako iparraldean bai iberiar zonaldean ere: iturriek diotenez, urte horretan Euricok Tarraconense inbaditu zuen eta hainbat gune hartu zituen (Iruña eta Zaragoza, besteak beste), bidean agertzen zitzaizkion erresistentzia fokuak errukirik gabe suntsituz.

Vouillé (507) ondotik Tolosako erreinua bertan behera geratu ostean, godoek Hispanian finkatzeko prozesua berrabiarazi zuten, baina ez zen gauzatuko 531n Amalarico hil zen arte, orduan, blokeak ihes egin zuen Hispaniara, godoen nobleziatik eta haren menekoetatik ihes. Denbora hartan, urteak ziren Odoacrok Mendebaldeko azken enperadorea ipini zuela, eta Erromak, jomuga handi zein txikiko, bestelako eraikuntza politiko batzuk hartu zituela.

Bestelako gertakizun batzuek, eremuak Inperioaren mende, bizi zuen egoera larria azpimarratzen dute. Itsaslapur herulo eta saxoiek egonezina sorrarazten zuten Akitania eta Kantabriako kostaldean V.mendeko 2.erdialdean. Horrez gain, Sueboen politika hedatzailea aipatu behar da, zeintzuk Rechiario buru zutela (448-456), fase gorenean, Tarraconense ukitzen duten eta Baskoiak ere hartzen dituzten. Egoerak txarrera egin zuen, sueboak ibilaldiak egitetik, ustez, probintziako mendebaldeari eragiten zioten, okupazio ekintzak egitera igaro zirenean. Eta eremuaren geroan ekintza horiek eragina izan zutela pentsa daiteke, izan ere, sueboen asmo hedatzaileak uxatu asmoz, eremuan godoen presentzia areagotu egin zen. Bada, V. mendearen erdialdean ematen den beste gertakizun bat, eremuan boterearen egiturak ageri zuen krisiaren erakusgarri dena, bagaudeen iraultza, hain zuzen ere. Ziur aski urteetan zehar erein ostean eta, V. mendearen hasieran Inperioaren geroa kolokan jarri zuten faktoreek eraginda (gero eta handiagoa zen presio fiskalak eraginda jendeak ageri zuen erromatarren aurkako balizko jarrera, barbaroen aurrean erromartatuen zegoen sektoreak erakusten zuen ziurgabetasunaren psikosia, etab), Hidaciok bagaudeei egozten dien matxinada mugimendu batek indarra hartu zuen eremuaren hegoaldean V.mendeko berrogeiko hamarkadan. 441.urtean, gertakizunen larria ikusita, Valentiniano III.ak dux utriusque militiae, Asturius, delakoak bidali zituen. 443an matxinadak zutik zirauen, eta Merobaudesek, Arazelitar bagaudeei aurre egin behar izan zien, aharik eta hau ere gorteek baliogabetu zuten arte. 449an berriz ere bagaudeak azaltzen dira, Ebroko haranaren eremu nahiko zabal batean: Basilio izeneko baten gidaritzapean, Tarazonan federatuen tropa bat erail zuten eta baita hiriko gotzaina ere. Urte berean eta Rechiariorekin batera, Basilio eta bere menekoek Zaragozako eskualdea suntsitu zuten eta Lleidako suntsiketan parte hartu zuten. Bost urte igarotzen diren arte ez da haien berririk, bitarte horretan, Ebroko erdi eta goi haranetan zehar nahieran ibili zirela uste da. Azkenean, Tolosako erregearen anaiak, Fredericok 454an bagaudeak ohartarazi zituen, jarrera alda zezaten, azkenik, haien aurrean sekulako garaipena eskuratuz. Eta iturrietan ez da ezer ziurrik gehitzen haiei dagokienez. Arazoa betiko konpondu zuen, Godoen garaipen eztabaidaezina? Zalantzarik gabe, aipa daitekeena zera da, iraultzaren ondorioz, Ebroko erdi eta goi haranean, antzinako federatu inperialaren presentzia indartu egin zela, eta, ausarkeriaz zera erants daiteke, aipatu harana Mendebaldeko Inperiotik bereizi zela behin-betiko. Denbora hartan, irteera hori haraneko nobleziak bultzatuko zuen, izan ere, Estatuko botereen erabateko ahultze garaian, agian, Tolosako erreinuarengan zonaldeko indar eraginkor bakarra ikus zezaketen, ondorioz, bagaudeen iraultza bezalako gertakarien modukoek suposatzen zuten gaizkiaren potentzietatik askatzeko, behar zen babesa ikusiko zuten aipatu erreinuarengan apika.