Kontzeptua

Euskal Herriko Historia. Antzin Aroa

Dirudienez, euskararen eta erromatarraren arteko lehen harremana gerrate punikoetan eman zen, Asdrubalek Ebro inguruan eta Pirinioetako bere ibaiadarretan egindako altxamenduen ondorioz. Dena den, K.a. 202 eta 170 urte bitartean finkatu zen Erroma eremuan, harana konkistatzeko ahaleginean. Baina, bertan bere boterea finkatzeko ekintzek, berehalako eragina izan zuten Zeltiberiarrengan eta aurrez, iberiar-pirinio zonaldean kokatzen zen jendearengan, baina, dirudienez ez Baskoiengan, ez baitira inoiz aipatu, ez aldekoen eta ez kontrakoen muturrean. Fase honetan bi gertakizun nabarmen daitezke, gobernuz eta kontrolaz gaindiko konkista edo lanekin lot ditzakegunak:

  1. Graccurris (Alfaro) delakoaren sorrera, zalantzarik gabe ibilbideak kontrolatzeko >helburu estrategikoekin zerikusia zuena, hala ere, zonaldean elkartasuna sustatzeko asmoa ere suma zitekeen, izan ere, hirian jatorri ezberdineko jendeari babesa eman zitzaion;
  2. nagusiki Graco eta Corn leinuen onurarako izango zen fede pertsonalean oinarritzen zen bezeria sare konplexu baten kokapena. Eszipion, zeina epe luzean erabakigarria izango zen zonaldeko historiari dagokionez.

Edozein kasutan ere, Graccurris delakoaren sorrera, harana hartzeko ekinaldiaren lehen fasea izan zen, baina ekinaldi horrek, ondoren, Kantabriako Gerrak piztu arte, etenaldia izango zuen. Aipatu etenaldian Baskoiek, Beronek eta agian Autrigoiek itxitura-herri gisa jokatuko zuten, Kantabria bezala Erromaren aurrean amore emateko asmorik erakusten ez zuten zonaldean. Horren guztiorren barnean (eta aipatu urteak, haraneko herri askorentzat trantze traumatikoa suposatu zutela kontuan izanda), ez da ahantzi behar eremu honek erromatarrekin izandako harreman fase hori, gertakizun garrantzitsuen bitartez erakusten dela: hala, txanponaren erabileraren hasiera, edo euskarri gainean egindako idazkien erabilera nabari zen Ebroko erdialdeko haraneko jendearengan; halaber, aipagarri dira, aipatu jendeak eta, batez ere, haien agintariek bereganatu zituzten kultura erromatarraren usadioak -epigrafia, abegikortasun teselak, inportaturiko materialaren kontsumoa (ontziteria fina, olioa, ardoa)-.