Kontzeptua

Euskal Herriko Historia. Antzin Aroa

Aro honetan, eta ia hiru mendetan zehar, eremua Erromako pax delakoaren jarraibideen mende geratu zen: zonaldean finkatutako tropak murriztu egin ziren gero eta gehiago eta, are adierazgarriagoa dena, hartu berri ziren lurraldeetan altxamenduak orokortu ziren; modu horretan, jendearen umore gerrazalea asetzen zen, haiek ordena erromatarraren babesean ezarriz, eta kultura eta gizarte mailako integrazioa sustatu zen, zeinak, sarritan zerbitzua amaitu ostean herritartasuna eskuratzea suposatzen zuen.

Julio-Klaudioek orokorrean, eremuari dagokionez, Augustok hasitako bidea jarraitu zuten. Aurkitutako miliarioek (ustez, eremuko errepideari buruzko interes gero eta handiagoa neurtzen duen indizea), meatzaritza eta artisautza lanen arrastoek edo, Pirinioen bi aldeetan eman ziren nekazaritza-okupazio berriek erakusten dutenez ekoizpen-jarduera hazi egin zen; azken batean, ekoizpen gorakadari eta, ondorioz sortzen den tratua abiarazteari esker, baskoien lurretan edo inguruan kokatutako hirietara gero eta txanpon gehiago iristen zen. Baina, inperioaren handitasunezko garai batean jardueraren halako gorakada onartezina zen, baldin eta, harekin batera, hiri-egituren gorakada ematen ez bazen. Eta hori agerian geratzen da abian diren lanei erreparatuz gero: eta ez, aurreko aroen urbanizazio esperientzia duen Ebroko eremuan edo, erromatarrak Akitaniara sartzeko gako ziren gune batzuetan soilik, baita barnealdeko zonaldeetan eta Pirinio barru-barruan ere.

Akulturazioaren sustapena, Flavioetatik Severoetara doan aro luzean ere bizirik dirau (abagune ezberdinek inposatzen dituzten gorabeherekin); are gehiago, Antoninoen inperioa ere, hemen, Inperioaren oparotasun garai orokorraren barnean, lagungarri dela pentsa daiteke. Edozein kasutan ere, urte horietan nekazaritzaren ustiapenaren eredu latindarrak indarra hartu zuen apurka, Ebroko isurialdean, bere ibaiadar nagusietan eta Gaskoiko lautadetan, dagoeneko II. mendearen erditik aurrera, egitura latifundisten norabidea hartzen delarik. Orobat, Errioxako eta Nafarroako buztingintzaren edo hainbat hiri gaskoien sasoi oparoena da: horrenbestez, guztiak, truke ekonomiaren gorakada suposatu zuen. Une ekonomiko oparo horren isla da, eremuan sumatzen den inbertsio publiko maila, gehienbat hirigintzaren arloari dagokionez. Eta horrek, urte horietako politikaren beste ezaugarri nagusietako bat uzten du agerian: indigenak erromatarren gizarte eta antolakuntzetan barneratzeko egin zen ahalegina, elite autoktonoa bereganatzeko politika baten bitartez. Hala, aipatu eliteari, administrazioan parte hartzeagatik, hiri-bizimodurako sarbide osoa eta tokiko eta probintziako hainbat botere ematen zitzaizkion. Berez, eremuan, bai Pirinioetako iparraldeko zatian bai esparru iberiarrean, erabateko sustapen juridikoa erdiesten duten hainbat leku hautematen dira, edo gutxienez, herri latindarraren antolatzeko modua errepikatzen dutenak.