Kontzeptua

Euskal Herriko Historia. Antzin Aroa

Bereziki III. mendean, eta neurri batean Inperioaren Ahulezia aroan, bai inguru hauetan eta bai beste leku batzuetan, zenbaitek II. mendearen amaieran eta modu argiagoan Severoen agintaldian sumatzen zituzten atzeraldi zantzuak eta joera isolatzaileak nabari dira. Halere, prozesu horiek, eremuan aldi berean garatu zen oinarri latifundistako nekazal egitura indartsuarekin bateragarri dira, eta ez dirudi oztopo larria zirenik ekoizpen prozesuarentzat, eta, halaber, ez dirudi agintarien boterearen oinarriak mehatxatzen zituztenik; aitzitik, ziurgabetasun giroa eta presio fiskalaren sendotzea, nekazal jabe aberatsen eta landa-langileen arteko mendekotasun harremanaren ondorio zirela pentsatzeko arrazoiak daude. Edozein modutara, eremuan (nahiz eta gutxi gorabehera 235/284 artean inperioak krisi politiko larria jasan zuen, eta ekoizpenaren egituran edo errenta banaketan aldaketak eman ziren arren), lan jarduerak III. mendeko azken herenera arte normaltasunez iraun zuela dirudi, eta mende honetako azken hamarkadetako krisia gaindituta (razzia alemaniarren isla zenbaiten ustez; eremuan bizi diren prozesu intentsuagoen ondorio, beste batzuen ustez), IV. mendean ere normaltasunez garatu zela dirudi. Dena den, lan arloko normaltasunak ez du bermatzen erromanizazioa bertan lehen adinako indarrez gertatzea; aitzitik, gero eta garbiagoak lirateke atonia eta kontrakzio sintomak horri dagokionez. Gertaera baldintzatzen duten arrazoiak bilatzea zilegizkoa litzateke; baina argi dago III. mendetik aurrera hasierako bultzadak indarra galduko zuela, eta horri buruz erregistro arkeologikoan sobera froga dago. Atzeraldi ekonomikoa aipatzen da eta autarkiaren eta eremuko ekoizpenean ematen den auto-kontsumoaren gorakada aipatzen da: bi gertaera horiek frogatutzat ematen dira, meatzetako ustiapenak ixtearekin, hainbat zonaldetan indarra hartuz zihoan antzinako buztingintzaren krisiarekin, eta, azken batean, inportatutako produktuen eta urte horiei egotz dakiokeen txanponaren mailaren murriztapen nabarmen batekin, zeina, atzerabidean zihoan eta gero eta laburragoa eta tokikoagoa zen ikuspegi batera murriztutako ekonomiaren barnean sumatzen zen trukeen beherakada batekin azal daitekeen. Ildo horretatik, logikoa dirudi hiriaren eredu augustoarraren krisia hemen ere eman zela ondorioztatzea, Estatuak egiten zuen gero eta presio bortitzagoaren ondorioz, finantza mailan, autonomia murriztutako herriak eta hiriak ikusita. Halaber, aipatu herri eta hiriak, gero eta zapaltzaileagoa zen politika fiskal baten instrumentu baino ez zirela bihurtzen ikusita, eta gainera, tokiko haborokinak, partida fiskaletan, Estatuko kutxara bideratzen zenez gero eta gehiago, herri eta hiri hauek hirigintza jardunean esku-hartzeko gaitasuna ere murriztua zutela ikusita, eta, azken batean, euren burua, eliteen gidaritzak sustatzen dituen aurreikuspenak betetzeko ezgaitzat jotzen zutela ikusita, hala, aipatu eliteak udal erakundeetatik urruntzeko joera azaltzen zuten eta nolabait hiriaren geroaz arduratzeari utzi zioten. Era berean, aipatu ereduaren krisia ere, juridikoki, erkidegoen estatutuen doitzean ere islatu zen, askatasun pribilegioen amaiera suposatu zuelarik: hala, Codex teodosiano delakoak ez du jadanik civitates liberae edo herri eta koloniarik (zentzurik gabeko nozioak, jadanik) aipatzen, hiriez soilik hitz egiten du orain, eta izendapen hori pasabidezko erkidegoarekin lotzen zuten konnotazio zirikatzaileetatik askatzen da, modu horretan.

Baina guztia ez da krisia. Izan ere, III. mende erdialdeko laino ilunak uxatuta, Inperioaren Ahulezia aroak orain berreskuratze garaiak bizi ditu hainbat arlori dagokionez, III. mendeko azken laurdenetik aurrera hauteman daitekeen eta IV. mendean berresten den berreskuratzea: hala, zenbaitetan krisi sakonenean sortutako errezetak taxutuz, egitura sozio-ekonomikoetan eta politikoetan, edo lurraldea antolatzeko eta kudeatzeko eredu berriak zehazterakoan berrikuntzarako urratsak eman ziren, eta azken batean, haiei esker hiri erdu berriaren genesia osatu zen, augustoarretik ezberdina. Edozein kasutan ere, krisia anarkia militarraren garaian (235-268) - Mendebaldetik Frantzia eta Alemaniako razziak eta zurrupatzaileen izurriteak eragin zituzten gerra zibilak astinduta- edo iliar enperadoreen (268-285) garaian - non eremuak, argitu gabeko baina arkeologian nabari den, krisi larria pairatu zuen- nabarmenago sumatu izango zen, Diozesiar (285-305) garaian baino, azken hau, estatuan eta ogasunean, nahiz, kanpo-defentsako zuzkiduran edo Inperioaren lurralde mailako artikulazioan eragina zuten hainbat erreforma sustatu zirenez, aro berri baten abiapuntutzat jotzen da, hala, kanpora begira indartu egin zen, eta barnealdean, nolabaiteko bake eta oparotasun garai bat abiarazi zen, zehazki, Mendebaldeko zati hauei dagokienez. Eta hau izango zen, gutxi gorabehera, Diozesiarrarekin hasitako tetrarkia garaian (285-324), Konstantinoren (324-337) eta oinordekoen garaian (337-363) eta Valentiniar (364-395) eta Teodosioar (392-) dinastietan oraindik ere iraungo zuen joera, 407an inbasio prozesua hausten den arte. Aipagai dugun eremuan zehazki, urte horietan, hainbat puntu estrategiko inguratzeko eta sendotzeko programa trinko bati ekin zitzaion, inperioaren ekimenez, apur bat leku guztietan bortizki garatu zena (Iparraldeari dagokionez, Auch, Dax, Baiona, etab; eta hegoaldeari dagokionez, Iruña Oka). IV. mendearen hastapenaren eta V. mendeko lehen hamarkaden artean, plangintza militar argi bati jarraiki eman ziren ekintza horiek, ez zuten, sarritan ahantzi egiten zen, hiri ireki bat babesteko helburua, aitzitik, komunikazio gurutzaguneak eta, jarduera ekonomikoarentzat ezinbestekoak diren guneak babesteko helburu logistiko eta estrategikoa zuten, Renaniako limes delakoan nabarmentzen ziren tropetara, Hispaniako eta Galiako hego-ekialdeko annonaria bilketaren isuria helaraztea ziurtatu asmoz. Estatuko egiturei dagokionez, Tetrarkia garaiko berrantolamendu planean aipatu beharreko beste gertaera bat, Novem populi terminoa probintzia mailara igo izana da: dioecesis Viennensis delakora atxikita, eta hiriburua Elusan izaki, jatorrizko Aquitani izendapena Garona iparraldeko Zeltei laga ostean, Novem Populi delakoek, euren baitako hiriak dagoeneko hamabi izango zirela ikusiko zuten garaitsu horretan. Era berean, eremuko alderdi iberikoak Tarraconensis delakora atxikirik darrai, dioecesis Hispaniarum delakoaren barnean. Azken batean, urte horietan kristautasuna ezartzeko lehen urrats irmoak eman ziren, III. mendean nolabaiteko zantzuak sumatu ostean, IV. mende amaieran dagoeneko, Ebroko lerroan eta novempopuliar lautadan gotzain-elizak agertzen direlarik.