Kontzeptua

Euskal Herriko Historia. Antzin Aroa

Gerra horien artean Krasok bideratutako Akitaniaren konkista (56/55) kokatzen da. Hastapen herriekin (Lactorates, Nitiobriges, Convenae) tratuak egitean oinarritutako politika adimentsu batekin eginiko konkista honek, helburu ekonomikoak eta helburu geopolitiko orokorrak ezkutatzen zituen: Tarraconense-Galias lotura bideratzea, Probintziaren ekialdeko zonaldea hartzea, etab. Ekinaldiak jarraipena izan zuen hurrengo urteetan, lehenbizi Agripak eta beranduago Mesala Corvinok gidatutako kanpaina baketsuekin: Herrialdearen inguruan, Mesalaren kanpaina, Ibañetaren oinetan sortu zen Imus Pyrenaeus delakoaren eta Somport inguruan sortutako Beneharnum delakoaren bitartez osatu zen: Erromak, konkistatu berri zuen espazioari balioa emateko eta hura abiarazteko asmoz egindako ekintzen artean kokatu behar diren gertakizun hauek, garrantzia handia izan zuten.