Kontzeptua

Autonomia Estatutua

Estatutuaren Atariko Idazpuruan arautzen ez diren arren, Ekonomia Itunak EHAEren funtsezko arloetariko bat osatzeaz gain Nafarroan ezik beste inongo autonomia erkidegotan ematen ez den berariazko erakunde bat da. Arinago aipatu izan diren eskubide historikoen ezarpen eta aitorpen horren erabat nabarmena baino gehiago den adierazpenik argiena osatzen dute.

Ekonomia Itunak Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko zerga-harremanen berariazko arautze-sistema bat suposatzen du. Bere Estatutu-oinarria EHAEko 40. Artikuluan datza, berari dagozkion eginbehar eta finantzaketarik egokienak buru ditzan Euskal Herriak bere Hazienda Autonomoa izango duela ezarriz. Ekonomia Itunaren sistemak Jatorrizko Lurraldeetako Aldundiek zerga guztiei dagozkien exakzio, kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskatzea, Aduanen Errentan sartzen direnek eta gaur egun Monopolio Fiskalen bidez biltzen direnak izan ezik, eramatea dakar.

Lortutako diru-sarreren banaketa hurrengo eran ezartzen da: Lehendabizi, Foru Aldundiek Eusko Legebiltzarreko Lege batek zehaztutako kopurua euskal Ogasun Nagusiko diru-sarrerei gehitzen zaio. Bestalde, kupo orokor bat ezartzen da, bere aldetik, Euskal Herriak Estatuari "Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatu ez ditzan Estatuaren zama guztiekiko diru-ekarri bezala" egiten dion ekarpenaren adierazle izanez.