Kontzeptua

Autonomia Estatutua

Estatutuak bere eraberritze sistema propioa arautzen du. Eraberritzeko bi mota eta prozedura daude. Bat arrunta (46. art.) eta bestea (47. art.) berezia. Prozedura berezia errazagoa da eta Euskal Herriko aginteen antolaketaren aldaketa soila xedetzat izan eta HEAEak Estatuarekiko eta Jatorrizko Lurraldeekiko dituen harremanei eragiten ez dienean besterik ez da erabiltzen. Beste gainerako kasuetan prozedura arrunta erabili beharko da. Bai lehenengoan, bai bigarrenean, eraberritzearen onarpenak ezinbesteko xehetasun bezala baldintza bi betetzea ezartzen du: erreferendumean euskal herritarrengandik eraberritzea onartu izatea, eta espainiar Gorte Nagusiek lege organiko bitartez onartu izatea.

Esandakotik kanpo bi prozedura bereizi eman daitezke. Euretariko bat Nafarroaren EHAEra baitaratzea gerta daitekeen kasuari buruzkoa da. Bestea oso bazterreko kasua da, hau da: segurtasun publikoari dagozkien arazoekikoa alegia.