Kontzeptua

Autonomia Estatutua

1876ko Lege ezabatzailearekin gailurra lortu zuen Euskal Foruen ezabatzeak Euskal Herrian atsekabe handia sortu zuen. Horren ondorioz, XX. mendeko lehen herenean zehar jatorrizko erakundeen berreskuratzera zuzendutako ekimen ugari sortu ziren. Ekimenon artean Gipuzkoan 1905ean eratutako Foru Liga, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien 1917ko Mezua, edo 1923an Zuzendaritza Militarrari zuzendutako Txosten-Egitasmoa nabarmendu ditzakegu.

Eskaera horiek guztiak, hala ere, bere adierazpenik gorena II. Errepublikaren aldian (1931-1939) izango dute, aldi horretako 1931, 1932 eta 1936ko urteetan idatzitako hiru Autonomia Estatuturen Egitasmoak egin eta 1936ko Estatutuaren onarpenez burututakoa izanez. Guda zibilaren ostean, Francok autonomiaren edonolako aztarnak ezabatu egin zituen erregimen zentralista eta diktatoriala ezarriz.