Kontzeptua

Autonomia Estatutua

EHAEk Autonomia Erkidegoari gai ugaritan eskumenak edota aginte maila garrantzitsua egikaritzeko ahalmena aitortzen dio. Gorago esan den bezala, gai jakin batzuk (ertzaintza, hezkuntza, ekonomia itunea, etab.) Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren estalpean kokatzen dira. Aipatutako berariazko eskumen horietatik at, EHAEk Autonomia Erkidegoarenak eskumen esklusibo bezala aintzat hartutako benetako autogobernu baten adierazpena suposatzen duten guztira 39 gai beregain ditu.

Bestalde, Estatuarekin partekatutako gai jakin batzuek ere baditu. Partekatutako gaiok Estatuak berak arautu izanak, baita esklusiboak diren batzuk ere, gaur egun, eta lehenago ere, Estatuak oinarrizko izaeradun zereginak beretzakotzea erakarri du, eta ondorioz sarritan EHAEren eskumenen edukia husten duten heinean etengabeko istiluen iturburua izan da eta da.

Hori dela eta, eskumenen maila kualitatiboaren eta kuantitatiboaren norartekotasuna zabala izan den arren, eraentza federala duen estatukide baten parekide ere izanik, instantziaren baten edo bestean eskuduntzari dagokionez nolabaiteko zehaztasunik eza eman izateak Konstituzio Epaitegira arazoak atondu ditzan asmoz etengabe gora jo izana sortarazi izan du.