Kontzeptua

Autonomia Estatutua

Diktadorearen heriotzaz geroztik, euskal gizartearengandik burujabetzarekiko eskabidea hain zen indartsua ze Gobernu espainiarra, Konstituzio espainiar berria onartzeari begira egon gabe, behin behineko autonomia ezartzera behartu zuen. Horrela, Euskal Legebiltzarkideen Batzarrak 1977ko irailean ahobatez, behin behineko Jaurlaritza antzerako Euskal Kontseilu Nagusia zeritzana sortzera zetorren Gobernu espainiarrak onartutako Aurreautonomia-Egitasmoa onartu zuen.

Bien bitartean Autonomia Estatutu berri bat gauzatu eta onartzera bideratutako lanei hasiera eman zitzaien. Aipatutako lanok 1979ko uztailean, urte bereko urriaren 25ean euskal herritarren errefendumera ekarri zen testuaren onarpenez bukatu ziren. Errefendumaren onarpenaz geroztik, Gernikako Estatutu gisa ezaguna den Estatutu berria (EHAE) 1979ko Abenduan aldarrikatu zen.