Kontzeptua

Euskal Herriko soinu-tresnak

Txistularia, bera bakarrik aski izaten da doinua eta erritmoa emateko behar den taldea osatzeko, berak jotzen baitu esku batekin txistua eta bestean daraman makilarekin txistua jotzen duen besotik zintzilik daukan danbolina.

Tresna hau garrantzitsua izan dela garbi adierazten du historian zehar joleari eman zaion danbolinteroa izenak. Eskualde batzuetan ttun-ttuna deitzen diote, eta toki horietan txistularia "ttunttunerua" izaten da. Txistuak jotzen duen doinuari laguntza erritmikoa ematen dio eta gutxi izan dira danbolina jo ez duten "danbolinteroak".

Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusi izan dira soinu-tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa emanez. Txistu-taldeko atabalariek trebetasun handiz jotzen dute eta konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoek txistularien musika (danbolinaren laguntzaz gain) apaindu eta aberastu egiten dute.

Gaur egun trikitixa eta albokaren laguntzailea den soinu-tresna hau toki askotan kantua laguntzen soinu-tresna bakarlaria izan da XX. menderarte.

XVI. mendeko berri batek Karlos IX.a Donibane Lohizunera etorri zenean, eskuetan panderoa zeukaten neska gazteak dantzatzen ikusiz entretenitzen zela esaten digu. XVII. mendeko beste berri batek zera esaten digu: Aulnoy-ko andereak egin zuen bidaian, Pasaiara iritsitakoan,

batelari emakumea atera zen bila berrogeita hamar lagunekin, emakume bakoitzak bizkarrean arrauna zuela; bi ilara luzetan zihoazen, eta segizioaren buruan hiru batelari panderoa oso ongi jotzen ari ziren. 4

XVIII. mendean Iruñeko festetara joandako musikarien zerrendan bederatzi pandero-jole agertzen dira. Horietatik sei Iruñekoak ziren, bi Agoizkoak eta bat Biasterikoa. 5

XIX. mendean Charles Davilier baroiak 1862. urtean idatzitako "Viaje por España" liburuan honakoa irakur daiteke:

Panderoaz gain, euskaldunek gaitaren doinuaz dantza egiten dute, asturiarrek eta galiziarrek bezalaxe, eta danbolin eta xirulaz lagundurik.

"Erregiñetan, o las fiestas de las Mayas" idatzitako artikuluan, A. Donostiak honakoa dio:

Lagunek (neskek), pandero baten soinuaz abesten dute.

Dokumentu hauetan garbi ikusten da panderoa aspaldidanik eta asko erabili izan dela gure artean, eta panderoen laguntzaz oraindik dantzatzen dira garai hartako moduko dantzak. Ezin dugu ahaztu gainera, kanpoko toki batzuetan, soinu-tresna honi "tambour de basque" izena ematen diotela (ikus GROVE Dictionary of Musical Instruments).

Azpirozko XIX. mendeko panderoa.

Azpirozko XIX. mendeko panderoa

Primi Erostarbe.

Oñatiko Araoz auzokoa zena eta Donostian bizi zen Primi Erostarbe pandero-jole eta irrintzilari ospetsua.

4DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco.

5RAMOS, Jesus (1990): Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.