Kontzeptua

Euskal Herriko soinu-tresnak

Mota honetako soinu-tresna hauek sokazko taldeetako ezinbesteko tresnak dira. Gaur egun gutxi ikusten badira ere, garai batean, garrantzizkoak izan dira euskal herri musikan.

Nafarroako Gortean:

Ancho de Echalecu-ri erregeak laute bat erosi zion...(1424)./...../ Bianako Printzeak (1421-1461) bazeuzkan frantziar abeslari bat, nafar laute-jole bat eta ingeles organo-jole bat. 6

XVIII. mendean Iruñeko sanferminetara azaldutako beste soinujoleekin batera hau ikusten dugu: Juan Antonio de Andiarena - bandurria - Donamaría - 1777-78. 7

"Errondailak", "estudiantinak" eta antzeko soka-taldeak XIX. mendean Euskal Herriko herri askotan ezagutzen ziren.

Gitarra dugu soka taldeko, edo Errondaila deitutako musika-taldeetako soinu-tresnetako bat. Baina askotan bera izan da (eta izaten da) ahots-kantuetan soinu-tresna bakarra. Abeslariari laguntzen dio bere doinu, harmonia eta erritmoa emanez.

Hona hemen dokumentu zaharretan aurkitutako gitarrari buruzko zenbait berri: Nafarroako Karlos III.a erregearen anaia zen Don Telloren musikarien artean (1349-1387), harpa, viela eta gitarra-joleak zirela,.... A. Donostiaren idazlan horretan jarraituz, XVIII. mendeko Baionako gizartean musikari buruz honakoa dio:

Oso familia gutxi izaten ziren, familia-kideetan biolina, tronboia eta bereziki gitarra norbaitek jotzen ez zuenik. 8

1880an argitaratutako "El Oasis". Viajes al País de los Fueros"en Juan Mañé y Flaquerrek Markinako Karmengo jaiei buruzko honako hau idatzi zuen:

erromesek tripa beterik, fandango eta arinarina dantzaten dute,/..../ denak nahasturik, kaletarrak eta baserritarrak, jauntxoak eta jende arrunta, denek erritmo berean, silbo eta danbolina, zarrabetea, gitarrak eta panderetak, irrintziak eta etxafueroen eztandak,.... .9

Nafarroako eskualde ezberdinetako gitarra-jole asko inguratzen ziren Iruñeako festetara XVIII. mendean. 10

Higinio Angles-ek (1970) honakoa esaten du:

Pierres de Carriere eta Juanón de Ezpeleta, "juglares de arpa", aurkeztu ziren 1407. urtean Nafarroako errege-gortean....

A. Donostiak idatzitakoan, gitarra eta "viela"rekin batera harpa-jolea agertzen da XIV. mendean Nafarroako gortean.

Soinu-tresna honek euskaraz duen maniura izena, 1635. urtean Tristán de Aphezte-k, Joanes de Etcheberri-ri eskainitako kopla hauetan aurkitu zuen. 11

Oiartzungo Arpidenia etxeko fatxada.

Oiartzungo Arpidenia etxeko fatxadako habean tailaturiko harpa.

Biolinaren antzekoa da. Bakoitzak itxura ezberdina izaten duen zurezko erresonantzi kaxa eta kirtena ditu. Arruntek, zurdazko bi soka izaten dituzte.

Igurtzitako halako soinu-tresnen izendapenari buruz A. Donostiak zenbait xehetasun ematen ditu:

Arrabit = violón, rebec; arrabitari = biolina jotzen duena; arrabit-egile= luthier, sokazko soinu-tresnak egiten dituena; xirribita = biolina, rabel; xirribitari = jotzen duena. El rabel recibe también el nombre de "chirrin",.....

Gaur egun, arrabita (euskaraz) = "violin" (gazteleraz) ia erabat onartua dago, baina dokumentazio zaharra ikusiz, garbi dago izendapen honekin nahasturik agertzen direla antzekoak diren bi soinu-tresna ezberdinak (gazteleraz, rabel eta violín).

Soinujole hauek XIX. mende arteko dokumentu zahar askotan agertzen dira ia gure lurralde guzietan.

Arrabita-rabelan ikusi dugunez, garbi dago izendapen honekin nahasturik agertzen direla antzekoak diren bi soinu-tresna ezberdinak. Hemen biolina agertzen den aipamen horietara mugatuko gara:

Pamplona, 1641. // Y Juan de Gorroz, jular rabelista y Guillén de Garroch salterio, bascos, haciendo música por las calles con vigolín y salterio y danzando el dicho violinista". (Bascos = de la Navarra francesa). / / Lapurdi, 1819.- L'orchestre... est composé pour l'ordinaire d'un violon ou d'une flûte à trois trous (chirola) / / tambourin ou sur une espece de tympanon.... 12

XVIII. mendean, Iruñeko festetara inguratutako halako joleen zerrendan, Lapurdi, Araba, Baxenafarroa, Gipuzkoa, Erronkari, Baztan eta Nafarroako beste aldeetatik etorritako biolin jole asko agertzen dira. 13

Garbi dago soinu-tresna hauek gure lurralde guztietan oso erabiliak izan direla; bakarka, panderoarekin edo, askotan agertzen den bezala, "tamborin", "salterio"arekin (Txirula-txistu eta danburia) taldea osaturik.

Manuel Larramendik 1745ean argitaratutako Diccionario trilingue del castellano, bascuence, y latin hiztegian honako aipamena ageri da: Gaita de rueda, teclas, y cuerdas, que comunmente tocan los ciegos, boltirula. Lat. Plasterium sidicinum.

F. Baraibar Zumarraga-k (Vocabulario de palabras usadas en Alava, Madrid, 1903) ematen digu soinu-tresna honi buruzko definizio garbiena:

Zarrabete (s. m.) Gaita de ciego, instrumento musical a modo de cajón más largo que ancho, con cuerdas, que una rueda que está en el centro hiere, al ser movida por una cigüeña de hierro. A un lado tiene varias teclas, las cuales, pulsadas con la mano izquierda, forman las diferentes notas. // del vascuence charrabeta "rabel" en los diccionarios de Larramendi, Aizkibel y Novia, aunque zarrabete es muy distinto del rabel, que se tañe con arco.

Emilio Arriagak egindako "Lexicón bilbaíno" liburuan (1896) honakoa esaten du:

del e Txarrabeta.- Especie de rabel o gaita de manubrio // Chinfonía.

Europako ia herri guztietan aspaldidanik erabili izan da halako biolin mekanikoa. Euskal Herrian ere, XIX. mendera arte agertzen da dokumentu zaharretan.

Sokazko danbor hau Euskal Herrian izendapen ezberdinekin ezagutu izan da: danburia, ttun ttuna, soinu, arrabita, salterioa, tambourin.

Azken garaietan Zuberoan erabili izan bada ere, XIX. menderarte danbolinaz gain Euskal Herriko danbolintero askok erabiltzen zuten.

Zurezko erresonantzi kaxa luzexka da. Goitik behera ondo tinkaturik sei soka izaten ditu. Aurrealdean itxura ezberdineko leihoak izaten ditu. Sokak kolpatzeko makila bat.

Makilarekin erritmoa markatuz jotzen da, eta bordoi harmonikoa ematen dute. Bi funtzio ditu beraz, flautak ematen dituen doinuei erritmoz laguntzea eta baxu iraunkor gisa, bi notako azpiko harmonikoa jartzea. Baxu iraunkor hau, doinu-tonatilatearen tonika eta dominanteaz osaturik izaten da. Tonalitatea aldatu ahal izateko, soka guztiak batera tonuz aldatzen dituen zubi mugikorra edukitzen du.

6DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco.

7RAMOS, Jesus (1990): Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.

8DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco.

9IRIGOIEN, Iñaki (1994): La Dulzaina-Gaita en Bizkaia.

10RAMOS, Jesus (1990): Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.

11DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco.

12DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco.

13RAMOS, Jesus (1990): Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII.