Kontzeptua

Euskal Herriko soinu-tresnak

Musika hizkuntza unibertsala dela esaten da, baina alderdi batzuetatik ikusita musika unibertsala bada ere, munduko herri musikak entzuterakoan berehala konturatzen gara, hauek alderdi askotatik ikusita berezkoak eta partikularrak direla. Horrela da munduko herri kulturetan sortu diren eta garatu diren musiketan. Herri kulturetako musika hauetan unibertsaltasuna eta partikulartasuna nahasturik agertzen dira.

Berezkotasuna arlo ezberdinetan ager daiteke: erabiltzen diren eskala ezberdinak, erritmoak, koloreak, tesiturak,.... Askotan soinu-tresnen ezaugarriek baldintzatzen dute eta eragiten dute musika horrek hartzen duen forman.

Herri musikan gertatzen den bezala, herri soinu-tresna guztien ezaugarrietan unibertsaltasuna/partikulartasuna binomioa agertzen da. Denek dauzkate funtzionatzeko unibertsalak diren ezaugarriak eta denek daukate egituran eta erabileran partikulartasunen bat.