Kontzeptua

Artisaua

Hainbat mendetan zehar, lihoa transformatzea etxeko industria izan zen, eta nagusiki emakumeek egiten zuten. XVIII. mendean ere bere hartan zirauen ohitura hark eta halaxe iritsi zen hurrengo mendearen erdialdera arte:

"Eta zer egiten dute bien bitartean emakumeek? Baserrietan... aitzurtu, laiatu... Herrietan haiek ereiten dute lihoa eta haiek egiten dituzte mataza bihurtu arteko lan guztiak. Gero, batzuek irule jarduten dute; eta besteek, ehule. Haien trebeziaren erakusgarri dira Gipuzkoatik ateratzen diren mihise finak. Eta ehungailuaren orraziak zabalagoak izanik, ez dago Gipuzkoako oihalak baino hoberik eta estimagarriagorik, aintzat hartuz gero haien sendotasuna, iraupena eta gorputzerako osasungarritasuna. Galtzerdi fin-finak egiten dituzte, aberatsak, Madrilera, Cadizera, Caracasera eta Indietako beste alde batzuetara bidaltzen direnak."

(Modos de vivir de Guipúzcoa, "Corografía de Guipúzcoa").

Ehule gehienak eskulangile ibiltariak ziren, Biarnokoak edo alde kontinentaleko euskal herritarrak. Erdi Aroko Iruñeako Arriasoranza kalean (gau egungo Descalzos kalean) gremiotan elkartutako eskulangileak zeuden, zuzenean ehunak, oihal lodiak, zaielak eta kotoidunak egiten zituztenak.