Dantza

Nafarroako dantzak

Erregistratu diren beherakadak alde batera utzita, gizon eta emakumeen dantzek osatzen dute Nafarroako folkloreko ondare multzo handiena. Garai batean festetako arratsaldeko gazteen jostagarri izan ziren dantzak gaur egun ondare inmaterialaren elementu bilakatu dira. Dantzarekiko bi sexuen artean izan diren ezberdintasunen erakusle dira, halaber, katea edo biribila ireki eta ixten duten dantzariek duten paper nagusia erakusten dute. Egiteko hori etxezaintza instituzioak herriko jaietan ematen dien erantzukizuna da. Dantza definitzen duten bi zantzu horiekin batera, ospakizun errepikatua, erloju-orratzaren aurkako norabidean ematen den bira eta kate edo biribil irekiaren etengabeko koreografiak dira aipagarri.

Multzo honetako dantzek, zeintzuk hedatuenak eta tipikoenak diren, izendapen ezberdinak hartzen dituzte bere jatorri geografikoaren arabera. Ingurutxo eta baile de la era edo larraint-dantza nabarmendu behar dira. Ingurutxo Basaburua, Ultzama, Araiz, Larraun, Anue, Esteribar, Erroibar, Arakil, eta Aezkoako haranetan ageri da. Ingurutxoaren egitura erritmikoak beti bikoiztasun jakin bat izan ohi du, zati bitarrekin eta zati hirutarrekin. Larrain dantza edo "baile de la era" delakoa Nafarroako erdialdean hedatzen da eta denboran gainjarritako erritmoak eta koreografia irudiak ditu. Bertsio landuen eta zehaztuenak Lizarran du bere jatorria. Nafarroako hego-ekialdean multzo honetako dantza mota bat dantzatu zen, Ttun-ttun izenez ezagutu zen, eta mendeko lehen hamarkadan galdu ondoren XX. mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan multzo folklorikoen errepertorioan sartzeko berreskuratu zen eta duela gutxi Erronkari haraneko biztanleen artean berpiztu da. Erronkariko Ttun-ttunari dagokionez, bi doinu eta koreografia bertsio ezagutzen dira, bata Izaban eta bestea Uztarrotzen.

Leitzako ingurutxoa da genero honetako dantzarik herrikoienetako bat. Bere balio etnografikoa alde batera utzita, Leitzako Ingurutxoa bere gizarte eginkizuna bizirik mantentzen duen ohitura da oraindik ere. Leitzako Ingurutxoaren izendapenarekin beti elkarrekin ez doazen bi dantza mota aurkitzen ditugu: soka-dantza eta ingurutxoa.

Ingurutxoan jatorria duen soka-dantza une batzuetan dantzatzen zen soilik. Mutilek kate bat osatzen dute eskutik helduta pausu geldoan doazelarik. Lehentasunezko kokapenak, lehenengoa eta azkena, etxezainak eta laguntzaileak hartzen dituzte. Zubiak egin ostean, biek parez pare jarrita belauntzikoa dantzatzen dute. Jarraian, neskak sokara sartzen dira bigarren eta azken aurreko dantzariek gidatzen duten gonbidapen ospakizun batean, hala, aurrendariaren (aurrean dagoena) bikoteari egiten zaio gonbidapena eta biak zapi bat eutsirik batuta daudelarik aurrendariak belauntzikoa dantzatzen du neskaren aurrean. Protokolo bera errepikatzen da azkendariaren (azkena) bikotearekin, eta hala egiten da parte hartzaile guztiekin aharik eta soka osatu arte. Une horretan, mutil guztiek belauntzikoa dantzatzen dute aldi berean euren bikoteen aurrean.

Ingurutxoak bi zati ditu: Inguru Haundi eta Inguru Txiki. Bikoteak osatu ostean, bi nagusiak (lehenengoa eta azkena) taldetik ateratzen dira eta zapiaren bidez batuta daudelarik erritmo bitarra duen doinua dantzatzen dute zirkuluan plaza inguratuz. Ondoren, gainerako bikoteek egiten dute dantza. Beste zapi bat egiten da zapiekin eta haren azpitik igarotzen dira dantzari guztiak. Zati hau errepikatzen da, zubi eta guzti, eta amaieran dantzari bakoitza bere hasierako kokalekuan kokatzen da eta han Inguru-haundia dantzatuz bukatzen dute. Inguru txikia gero dantzatzen da eta hau ere bikoteka eta biribilean, baina soltean dantzatzen da eta erritmo biziagoa du eta konpas hirutarra. Inguru-haundiarekin alderatuz gero leku-aldatzea bizia da eta deien edo hots egiteen bidez eteten da zenbaitetan, gero berriro jarraitzeko. Dantza edo entretenimendu gisara, ingurutxoak ez zuen ez iraupen ez neurri finkorik. Beti errespetatzen zen otoitz joaldian izan ezik, beti txistulariaren gogo eta ahalmenaren arabera zegoen, zeinari atseden hartzen uzten zitzaion ondoren berriz jarraitzeko.

Lizarrako musikari eta konpositore Aita Hilario Olazaranek 1926an Leitzako Evaristo Elduayen txistulariarengandik Ingurutxoa osatzen duten dantzen doinu multzoa bildu zuen eta bost urte beranduago pianozko bertsioan argitaratu zituen. Apaiz kaputxino honek hiru zati bereizi zituen: 2/4 erako lau soka dantza doinu, 5/8 erako bat eta hiru belauntziko ezberdin eta zati hau bukatzeko beste doinu bat barneratzen zituen soka dantza; 2/4 erako Inguru haundia eta zubiarentzako doinu bat; eta Inguru txikia 3/8 erako bi doinurekin.

Lizarrako Baile de la Era, mende erdia baino gehiagoko bizia izan ostean hartu duen izendapen horrekin, zazpi musika atalez osatzen da eta bakoitzak bere dantza mota dauka: Kalejira, 2/4 erako Katea, 3/8 erako Fandangoa, Valsa, Jota Zaharra, Bolerak eta Corrida. Hauek XIX. mendean zehar modazkoak izan eta jatorria San Miguel auzoko Azokako plazan zuen protokolozko zirkuluzko dantza zahar batean oinarritzen zen (ingurutxo), dantza baten hondakinak erakusten dituzte. Julian Romano gaita-jolea izan zen lehen aldiz baile de la era delakoaren musika-corpusa idatzi zuena. Bere seme Demetrio arduratu zen 1903an Alfontso XIII.ren etorrera ospatzeko egin zen ekitaldi berezirako entseguak egiteaz, eta hamarkada batez erdi ahaztuta izan ondoren, bere adiskideak, Anselmo Elizagak, tradizioa mantendu duten gaita-joleen familiari hasiera eman zion. Modu horretan, dantza gaur egun osatzen duten piezekin finkatuta geratu zen. 1929an aita Hilario Olazaranek pianozko bertsio bat egin zuen eta 1933an herri mugimendu dinamiko batek bere berrestreinaldia bultzatu zuen Puyko Ama Birjinaren egunez. Bertan parte hartu zutenek, euskal abertzaletasunarekin zerikusia izanik, frankismoaren errepresio politikoa pairatu zuten eta dantza debekatu egin zen. 1944tik aurrera, Francisco Beruete Lizarrakoak, berrogeita hamargarren hamarkadan gauzatu zen berreskuratze prozesuari ekin zion, ageriko arrakastaz. Eta Tito Sanchezi zor zaio hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan mantendu izana. Euskal Dantzari Biltzarrak Lizarrako dantza hau aukeratu zuen 1978ko Dantzari Egunerako euskal folklore talde guztientzako dantza komun moduan. Hedapen lan handi baten hastapena izan zen hori. Gaur egun, hainbat eta hainbat nafarrek ikasi eta dantzatzen duten Lizarrako dantza alai eta osatu hau, Lizarra zaharraren nortasun ikur ezinbestekoa da.

Soka Dantza Nafarroako alderdi umelean du jatorria eta geografikoki Nafarroa Hegoaldearen mugakidea da, ondorioz, zenbaitetan Ingurutxoarekin batera agertzen da, berez, batzutan azken hau ospakizun berean dantzatzen da bestearen aurretik. Arantza, Doneztebe, Ituren, Erroko Harana, Esteribar eta beste leku batzuetan dantzatzen da edo zen. Ingurutxuoaren iparraldean dantzatzen den giza dantza funtsean dantza mota bera da eta Burunda eta Sakanako herrietan zortziko esaten zaio, zeina aldi berean, Gipuzkoako gizon dantza edo aurreskuaren antzekoa den. Aipatu dantza hauen eskema zirkuluan da beti eta erloju-orratzen aurkako norabidean. Bestalde, norabide zehatzik gabe baina multzo berean Behe Nafarroako Iantza luzea aurkitzen da. Emakumeen soketarako sartuneak egiteko ez du protokolo berezirik eta zapiak erabiltzen dira, era berean, edozein festa herrikoietan dantzatzen diren ohiko karrikadantza, biribilketa eta kalejira ere multzo berean sartzen dira.

Altsasuko zortzikoak bi data bereizi ditu. Santa Ageda egunez, kintoek dantzatzen dute herriko biztanleen aurrean urteroko eskearen ostean. Eta herriko festetan, Alkateak gidatuta San Pedroko zelaian egiten da bazkalondo alaiak ahalbideratzen duen handitasunarekin eta plazan errepikatzen da hainbat aldiz arratsaldean zehar. Dantza hasten denean, dantzariak, kintoak edo orokorrean mutikoak, bikoteka jartzen dira parez pare eta txistu hotsaren seinalea entzutean jauzi indartsu batzuk ematen dituzte. Binaka eskutik helduta elkartzen dira. Eskuineko lehen dantzariak, zortzikolariak, bere dantza-kidearekin batera biratu egiten da eta zubi bat osatzen dute gainerako mutikoentzat. Zortzikolaria dantza-kidearen eskua askatu gabe dantzan hasten da pausu indartsu eta arinak emanez eta airera ostikadak botaz. Zubi berria osatzen da ohiko jauziak eman ondoren. Zortzikolariak, dantzatzeari utzi gabe, azken bikoteari gauza bera egitera gertura dadila adierazten dio, lausengatu nahi duen neskaren izenean. Gazteak erreberentzia eginez agurtzen du neska eta bere zapia eskaintzen dio, jarraian neska katean sartzen da eta leku-aldatze zirkularrarekin jarraitzen dute. Ondoren gainerako neskak katean sartzen dira eskutik helduta, -garai batean zapiak helduta-. Antzinako ospakizun honi amaiera ematen dion kalejira dantzatu aurretik jota eta porrusalda dantzatzen dira Ramon Delfrade txistulari ezagunak barneratu zituenetik. Aipatu den bezala, San Pedro arratsaldeko lehen zortzikoaren paper nagusia alkateari dagokio eta agintarien menua egiteaz arduratzen den sukaldaria dantzatzera ateratzea izaten da ohitura. Zortziko bat amaitu ostean beste bat hasten da aurrendari aldaketarekin, eta hala jarduten dute hurrenez hurren. Altsasuko zortzikoa osatzen duten doinuen multzoak 2/4 tankerako aireak ditu nagusiki, 5/8 erakoak ere badituen arren.

Porrusalda, literalki hartuta porru salda esanahi duena, edo arin arina dantza mistoa da, "soltean" dantzatzen da eta 2/4 funtsezko erritmoan Kantaurialdean zehar hedatzen da Portugaleraino. Nafarroan oso ezaguna da eta bi pausuekin dantzatzen da, aldeetara eta punteatua, eta hauek dantzariak sartu nahi dituen aldaerak onartzen dituzte. Jotarekin batera, bien artean ingurutxoa edo soka dantzak bezalako antzinako dantzen ziklo zehatzei amaiera jartzen die, eta orokorrean, edozein jaialdi ixteko erabiltzen dira.

Jota XIX. mendeko lehen erdialdean iritsi zen Nafarroara eta bigarren erdialdean hedatu zen. Multzoketa bitarra duen konpas hirutarra dauka eta hiruzpalau fase, horietako bat valsaren erritmora egiten da eta kopla edo kanta esaten zaio. Fandango edo orripekoan ez da ageri zati motel hau, izan ere, hau bizkorragoa da eta doinua landuagoa dauka. Nafarroako erdialdean fandangoak "baztandarren" jota lez ezagutzen ziren. Gaur egun, ezberdintasuna ezagutzen duten musikarien artean ere, ohikoa da bien arteko ezberdintasun semantikorik ez egitea. Biribilean edo bikoteka dantzatzen den Nafarroako jotaren (eta fandangoaren) lau pausu bereizleak aldeetarakoa (alde baterako leku-aldatzea), punteatua (tokian bertan), birak (norbere buruari) eta biribila (leku-aldatzeekin) dira. Penintsulako beste tradizio batzuetan ez bezala, Nafarroan abesten den jota eta dantzatzen den jota beti bereizita doaz. Lehenengoa ez da dantzatzen eta bigarrena beti instrumentala da.