Dantza

Nafarroako dantzak

Nafarroako materialik gabeko koreografiaren ondareak jatorri eta izaera ezberdineko dantzak barneratzen ditu. Mendetako historia dokumentatua gordetzen duten errituzko dantza zaharretatik hasi eta bere garaian herrikoiak izan eta bere adiera soziala aldatu ostean folklorean tinkaturik geratu diren dantzetara.

Batak zein besteak erlijiozko edo nekazaritzarekin lotutako ekitaldi handien testigantzen ondare lez begiztatzen dira. Adituak ez dira ados jartzen dantzak katalogatzerakoan eta hemen proposatzen dugun eskemak, irizpide morfologiko, sozial eta kultura eta interpretaziozkoak bateratzen ditu ulermen hobeagoa lortze aldera. XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan hasitako tradizioak indartzeko joerak, berau bultzatzen duten gizarte eta kultura mailako identifikazio prozesu bat zegoela agerian uzten du, zeinak aldi berean, dantza berregituratzen duen eta bere esanahia aldarazten duen.