Dantza

Nafarroako dantzak

Lakuntzako ezpata dantza Gorpuzti egunez eta San Sebastian egunez dantzatzen zen. Bere berezitasuna dantzariek ilara bakarrean jarrita dantzatzen zutela zen eta labanaz hornitutako zumezko makilez batuta, zeinak bi eskuekin eusten baitzuten eta horretarako bakoitzak lau makila punta eutsiz. Dantza honen doinua Iztuetak XIX. mende amaieran jasotako Gipuzkoako ezpatadantzaren zortziko hedatuaren bertsioa da. Dantza XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan berreskuratu zen.