Dantza

Nafarroako dantzak

Folklorezko jarduerak nesken dantzatzat gizonen dantzen emakumezko bertsioak eman baditu ere (sagar-dantza, Jaurrietako neska-dantza), zeinak erakustaldiak egiteko sortu ziren, nekez aurkitu daitezke Nafarroako koreografiaren ondarean hertsiki emakumezkoak diren dantzak. Urdiaingo San Joanekoa da hauetako bat. San Joan bezperan, emakumezkoek biribil itxian jarrita eta eskutik helduta, besoz penduluaren mugimendua eginez ahapaldiari lagunduaz interpretatzen duten dantza abestu sinplea da. Bere iraupena herriko parrokoari, Jose Maria Satrustegui etnologoari zor zaio eta abestu egiten den erritual honen berezitasunak, gaur egun desagertuta dauden eta Pirinio erditik Galiziako kostalderaino hedatzen zen beste garai bateko dantza mota baten hondakinak izan ote daitekeen zurrumurrua eragiten du.

Arraiotzen, maiatzeko azken igandeko protagonista ziren Erregiñeak, Amaiur festetako erreginak. Arrosarioaren ondoren, ia nerabeak ziren bi neskatxa eskean ibiltzen ziren kalez kale herriko kontuak aipatzen zituzten koplak euskaraz abestuz eta panderetaren soinuarekin lagunduta eurak abesten zuten jota bitxi bat dantzatuz, abeslari talde baten laguntzarekin. Janzkera zuriak, lorez hornitutako orrazkerak, izendapenak eta Mendebalean antzeko tradizioak egoteak, festa landaretzaren antzinako babes-errituekin lotzea ahalbideratzen du.