Filologoak

Mitxelena Elissalt, Koldo

Mitxelenaren ikerketen agerpenaren kronologia ordena jarraitu beharrean, egokiagoa litzateke Lenguas y protolenguas idazlanaren berri ematen hastea, bere hizkuntzalaritzarekiko doktrina bertan laburbilduta baitago. Horrek, beste ikerketa batzuez jardutean errepikapenak aurreztuko dizkigu. 1961-1962an Koldo Mitxelenak Salamanca-ko Unibertsitatean irakasgai sorta bat eman zuen. Bere helburua hizkuntza-berreraikuntzaren metodo eta oinarriak eztabaidatu eta azaltzea zen. Lenguas y protolenguas-en hain zuzen ere ikastaro horren mamia aurkezten digu. Teknika bere xehetasunetan baino bere balio eta mugak ikertzen ditu gehiago: beraien [hizkuntzalarien] metodoen garrantzia neurriz kanpo baloratzeko joera luketen hizkuntzalarienganako desmixtifikazio-lan bat da, baina baita etsiarazle eszeptikoen aurrean birbalioztatzekoa ere. Koldo Mitxelenak lehenengoz eta behin konparatistek zemaitzen dituzten eragozpenak salatzen ditu: espezializazio estuegia edota unibertsaltasun azalekoegia. Euskal hizkuntzaren adibide asko erauztetik zuritzen da; baina hori berarentzat esparru ezaguna da eta, bestalde, hizkuntzalaritza orokorrak ez du zer galdurik.

Lehenbiziko atalak Historia y prehistoria de las lenguas izenburua darama. Hizkuntza fonemez ordenatutako sistema bezala aurkezten zaigu, adin desberdineko mailetan eskalonatutako eraikuntza-moldez.Arazoa data ezarri eta zehaztean datza. Euskal hizkuntzari dagokionez, Meillet-ek beste gauza bat pentsatzen zuen arren, beste hizkuntza batzuek dutena baino hain luze eta osoa ez den historia ditu, baina epigrafia-izenen bitartez erdi aroko eta antzinate handiagoa duten testuen bitartez hamar gizaldira jotzen du. Horrela ezagutu daiteke gutxienez euskeraren garapen fonikoa epe luze baten zehar, hizkuntza guztietan gertatzen ez dena. Garapen hau "fonetika legeak" deitu litezkeen modu erregularren arabera egin da, esamolde hori neo-gramatikoek ematen zioten esanahi zabalagoan hartzen bada ere. Koldo Mitxelenaren ustez, hizkuntzen izaera itxi eta autarkikoa, euren egitura zurrun eta organikoa da orotara desordena gertatzea eragozten duena, eta hizkuntzalariari antzinako "hizkuntzaren egoeren" "barne" berregituraketa baterako aukera ematen diotenek. Metodo konparatzaileak lan hori atseginez betetzen du. Hori zela eta Saussure-k "que no se podía sacar partido del vasco, porque, estando aislado, no se presta a comparación alguna" zihoan. Koldo Mitxelenak euskera ez dagoela erabat isolatuta erantzuten dio: gutxienez latinarekin alderatu daiteke eta inguruko hizkuntza erromanikoekin.

Bigarren atalak Las reglas del juego hizkuntzalaritza diakronikoa sortzen den oinarri eta berregite-metodoen funtzionamenduaz dihardu. Mitxelenak egungo formak beste zaharrago batzuekin erlazionatzeko behar bezala aintzatetsitako konstanteetan oinarritu dadila eskatzen du. Legeok hipotesiak iradoki ditzakete; baina beharrezkoa da hipotesiok, frogatuta ez badaude, gutxienez egiazkoak izatea eta nolabaiteko komunztadura semantiko bat eskaintzea. Metodo horren eraginkortasunaren adibideak ematen zaizkigu; baina, antzinako formetatik egungoetara jaistean nolabaiteko segurtasunik dagoena egia baldin bada, alderantziz ez da gauza bera gertatzen: azalpenak ausartak izatearen arriskuan dira. Gure Joseph Anglade irakasleak hauxe esaten zigun: "De Milan se podría llegar a mediolanum tan lógicamente como a Midanum". Mitxelenak postulatu bi ontzat ematen ditu, sinpletasunarena eta tolerantziarena. Lehenak bata bestearengandik eratorritako forma biren arteko lar zailegi edo lar ugariak diren bitartekorik ez du onartzen; bigarrenak, konparatistak, hizkuntza bateko soinuren batek beste baten elkarrekikotasunak dituen kasuetarako, une bakoitzean ondoen egokitzen dena hautatzera ahalbidetzen du, beste arrazoi on batzuek hautaketa berretsi izatekotan. Arazoa: kanpo-historiaren ezagutzarik gabeko konparatista pribatu batek ahaidetutako hizkuntza-egoera bitatik zaharrena zein den jakin ahal izango luke?. Pulgram ezezkoaren alde da. Mitxelena, zuhurtzia edo ñabardura batzuez baikorragoa da; barne-kritikaren esparru batzuetan medio propioez egitate batzuk beste batzuenganako duten antzinatasuna zehaztera iritsi dela erakusten du: ez dago jakinarazi beharrik behar dut behaut baino arinagokoa denaz ohartzeko. Hala ere, atalaren azkenean, Mitxelenak, ikerketa mota honek arte asko dariola aitortzen du eta ikasgaiarekiko nolabaiteko sinpatia eskatzen du.

III. atalaren izenburua Métodos y criterios da. Hurrengo adierazpenaz hasten da: barne- eta kanpo-berregitea funtsean gauza berera mugatzen dira: oinarri bertsuetan sortzen dira eta teknika berdinak darabiltzate. Mitxelenak edozein berregiteren elementuak egitura sistematikoaren osagai lez aintzat hartu beharraz ekiten du: bere ustez, "historikora" ez baina, "egiturazko" egia batera iristeko bide bakarra da. Antzinako filosofoek zioten bezala " ez da norbanakoaren zientziarik". Atsotitz hori hizkuntzalaritzan baliogarria da: forma biren hurbilketa ez da zilegi antzeko kasu guztietan batetik besterako igarobidea lekukotuta dagoen heinean baino. Horrela sortu, jaio, sortir frantsezetik datorrena, nahiz eta kidetasun semantikoa izan, errefusatu egin behar da, sortir-etik sortitu eta ez sortu lortu beharko litzatekelako, zeren partitu punitu, finitu, senditu eta errekeritu etab. baititugu. Baina eraikitako protoformek (ben mehe adibidez) elkarrekikotasun batzuk sinbolizatzen dituen aljebra-notazio moduko bat ordezkotzen dute edo desagertua den baina historikoki bizi izan den hizkuntza baten itzulera izatera datoz ? Mitxelenak Meillet-ekin zientziak elkarrekikotasunak besterik ez dituela erdiesten uste du; hala ere, berregiteek nolabaiteko objektibotasuna lortzen dutela uste du. Eta protoforma egokietara iristea ahalbidetzen duten baliabideen azterketa kritiko bat egiten du: lekukotutako formetan desagertutako fonemek utzitako ezaugarri desberdinen behaketa; elkarren artean sistema koherente bat osatu dezatenetan baino lehengoratutako formak ez aitortzeko kontua eta ez eratorri izan diren benetako formekin soilik; formak berregin nahi diren aldiaren hurbilekoak liratekeen agiriengatiko lehentasuna; inoiz garapen fonetikoaren erregulartasuna sarritan, Meillet-en esanetan, beste edozeinek bezala morfologia-lege hain zorrotz eta orokorrak sortarazi ditzaken analogiaren fenomenoak aldatuta agertzen dela begi-bistatik ez galtzea.

Gai honetan Koldo Mitxelenak Kurylowicz-en eta bere analogikoak deritzen prozesuen izaerari buruzko teoriaren aldeko jarrera hartzen du; bokalezko eta kontsonantezko aldizkatzeei arreta izan, euretako batzuek, baina ez denak, azentuaren eraginez azaltzen baitira: gainerakoan azentuak hizkuntza guztietan ez du eragin berdina ez eta hizkuntza beraren aro guztietan ere; protoformek eta antzinatean beraiek okupatutako esparruak nola hedatuta egon zitzaketen era zehaztea; protoforma komunen esanahi lehena eta zehatzarekiko ikerketa; testu zaharkituenen bitartez gramatika-kategorien bereizkeria; Koldo Mitxelenak ondoren konparatistari lagungarri dakizkien irizpide nagusiak adieraztera ematen ditu, euretatik bat ere hutsezina ez den arren; "el método del cambio fonético habitual" deritzonak egiaztatu beharra izango den lan-hipotesi bat adieraztera eman dezake; "hitzak laburtzeko hizkuntzen" joera nagusiak hitz luzeak elkartuak direna susmatzera garamatza; "anomalien metodoa" hurrengo oinarritik abiatzen da: zenbat eta forma bat anomaloagoa izan are eta lehendabiziko hizkuntza-egoera baten iraupena izateko aukera gehiago eduki; "hizkuntza-geografiak" batzuetan hitz edota esamolde jakin batzuk datatzeko bideak eskaintzen ditu, baina interpretazio subjektiboengatiko mesfidantza izan beharra dago: gogoratu bitez "esparru marjinalak", bere garrantzia batzuengatik goitik jotakoa izan dena; hitz bat bizi den "esparru semantikoa" hitz hori mailegatua den ala ez narotasunez ezagutarazten digun "barne irizpide" bat dugu; "lege sinkronikoek" kasu jakin batzuetan zentzudun hipotesiak iradokitzen dituzte. Baina irizpide edota aztarna hauen balioa dena delakoa dela, Koldo Mitxelenak edozein berregiteren funtsezko oinarria aldaketa fonetiko erregularrei dagokiena dela gogorarazten digu.

IV. atalak, Lenguas y protolenguas protohizkuntzez hitz egiten digu eta bere xehetasunak azaltzen dizkigu. Bere orrialdeetariko batzuk hizkuntzalarien teknizismo hotzak hizkuntzak tresna dituen oldozmen- eta sentiberatasun-bizitza oparoari ezarritako eragozpenei erantzuten die. Zientziaren esparrua ez da filosofia eta literaturarena, erantzuten du Koldo Mitxelenak. Eta hara hemen Coseriu-ren iritzi batek nola bideratzen duen gainontzeko atal guztia: "Se reconstruyen formas que pueden ser históricamente reales y sistemas ideales, pero no lenguas históricamente reales (es decir, sistemas completos y atribuibles en su integridad a un determinado momento histórico y a tal comunidad lingüística determinada)".

Proto-hizkuntzak eraketaz osagabeak dira: azaltzen ahalegintzen diren hizkuntza biziekin elkarrekikotasunik gutxienak eskaintzen dituzte; datu berriei beti zabalik dauden sistemak osatzen dituzte. Hala ere, metodoz bateratuak eta berdinak dira, edozein zientziaren helburua forma anitzak batasunera ekartzea delako; baina ez da inola ere (antza) gure hizkuntza formanitz eta ugariek hondarrak besterik ordezkatuko ez lituzketen hizkuntza agian bakar eta uniforme batenganako sinesmen edo mitoa. Protohizkuntzetan prozesu jakin batzuen artean kronologia erlatibo bat eta, orokorki, erabateko kronologia hutsala ere ezartzea litekeen gauza da. Hona heldu izatean Koldo Mitxelenak glotokronologiaren, berarengandik larregi itxaro izan dela, muga estuak adierazi eta dotazio-irizpidei buruzko subjektibotasuna salatzeari ekiten dio.

Protohizkuntzek, ezarri nahi izango genizkieken geografia eremuari buruzko argibiderik nekez eskainiko lizkigukete eta erabili izan zituzten biztanleriaren historiaurreari buruzko argitzerik ere ezer gutxi eskaini ahal izango ligukete.

Azkenean, Koldo Mitxelenak protorromantikoa berregite bezala aurkezten du, bere baliagarritasuna latinak erakutsiz. Beraz, metodoan kondifantza izan dezakegu, gutxi berezitutako hizkuntzak edota historia luze eta dokumentazio oparoa eskaintzen duten ahaidetutako euskalkiak diren bitartean. Indoeuroparra bezalako proto-hizkuntzak baino arinagoko hizkuntza bat birsortzerakoan maila nagusian egindako berregiteari buruz, sinestu ahal izateko borondate on asko izan beharra dago.

V. atalak Lege fonetikoei buruz hitz egitera dator, bere apologia eginaz. Koldo Mitxelenak berriz ere bere existentzia berresten du, bere mugak aitortzen ditu, hizkuntzen garapena idazkerarekin erkatzen du, bere egoera fisikarenarekin. Lege horiek salbuespenik gabeko absolutu bihurtzen dituzten neo-gramatikoen dogmatismorik ez du onartzen. Baina aldi berean, zorroztasunez aztertutako euskalki modernoek ematen dituzten egitateen konplexutasunarekin talka egiten duten sinpletasun artifiziala duten lege hauen balioaz duda egiten duen F. Rodriguez Adrados-en tesiari aurka jarriko zaio. Mitxelenak Adrados-i eskalen nahasketa bat aurpegiratzen dio: euskalkien ikerketa mikrolinguistika denez, multzoetan bakarrik antzematen diren legeak aurkitzeko tartea falta da: "un microscopio no sirve para la contemplación inteligente de la Adoración del Cordero Místico". Adrados-en jarreretatik abiatuz fonetika-legeen guztiz aldekoa den erabat aurkako ondorioetara iristen den Menendez Pidal hainbat alditan aipatzen da. Mitxelenak, lege hauen balioa aintzatetsi ezik berregiteak galduta daudela uste du. Neo-gramatikoen fede setatsuak, dio, eragozpenen aurka jo izan du batzuetan, batez ere gutxi sistematizatutako hizkuntza batzuen aurrean; baina oro har arrakastez saritua izan da; fenomenoen hautazko ibilbidearen aldekoek "jamás han hecho nada útil".

Azken atalaren izenburua Presente y futuro da. Hizkuntzen arteko harremanei buruzkoa da. Hizkuntzen artean antzekotasunak egon daitezke: uste dena baino kopurutsuagoak diren ezusteko aldiberekotasunak dira; batzuek onomatopeiazko oinarrizko adierazpenetatik datoz (adibidez kukuaren izena); beste batzuk bateango oinordetza edota maileguei esker izandakoak dira. Koldo Mitxelenak, hizkuntza elkarte, ahaidetasun eta kidetasunaren artean arrazoiz bereizten du. Ez du, elebitasunaren kasuan, Pisani-k bezala, hizkuntza nahasketan sinesten; aldiz elebitasunak hizketa bakoitzaren hizkuntza kontzientzia berrindartu eta batasuna hizkuntza bietariko baten ezabaketaz besterik ezin lortu daitekeela uste du.

Hizkuntzen zuhaitz genealogikoaren erabilerari eta ahaidetasun genetikoari buruzko aipamen batzuek ez dituzte erabilgarri diren sailkapenen eragozpenak ostantzen: lar urrunekoak diren hizkuntz ahaidetasunen berrespenak edota hizkuntzen ahaidetasun unibertsalak ez garamatzate ezertara. Liburua, berregite-lanetan aurkitutako oztopoak hizkuntzalaritza-metodoen garapenean eragin handia izan dutela erakutsaraziz amaitzen da.

Koldo Mitxelenak hizkuntzalaritzari ekitean euskal hizkuntzaren ikerketa diakronikoaren erakargarritasuna jasaten du. Beharrezkoa zen, horretara arriskatzeko, bere historian oso goitik jo ahal izatea. Bere eskura aurkezten duen Julio de Urquijoren liburutegiak, euskal literaturaren osotasuna irakurtzea bakarrik ez eze euskal idazlan ea guztiak irakurtzea ekarri zion.

Euskal Filologiarako Seminarioan, bere baliabideen arabera Julio Urquijok hasitako antzinako testuen ikerketa eta argitalpen kritikoarekiko lanari jarraipena ematen ahalegindu zen. Lan-sistema honetatik eratorri zen 1958an Nicolás Landuchio-ren Dictionarium linguae cantabricae.

Koldo Mitxelenak 1964an Textos arcaicos vascos argitaratzen du: poltsiko-korpusa, 206 orrialdetako hizki txikiz egindako hizkuntzalarientzako erabilgarri diren antzinako testurik garrantzitsuenak dituena.

Lehenbiziko "La antigüedad" izenburua duen atal batek, erromatarren aroko hamabi latindar inskripzio azaltzen ditu, bertako hitz jakin batzuk tokiko onomastikatik etorri daitezkeenaren antza izanik. Argitaratzaileak monumentuok jada ikertuak zituen, bai bere "De onomástica aquitana" lanaren berrogeita sei orrialdeetan, bai "Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga" izenburua daramaten hamar orrialde handietan ere.

Bigarren atala Erdi Aroari ematen dio. Alde batetik toki- eta pertsona-izenen hautaketa bat eskaintzen digu; bestetik, glosa-bilduma bat, erdi solte dauden hitz eta esaldi laburrez osatua. Materialok (42 ale) 833. urtetik XV. mendearen azkenera arte hedatzen dira. Koldo Mitxelenak, lan honetan Lakarra, Mañaricua, Serrano, Arigita eta beste ikerlari batzuek argitaratutako aipamenik garrantzitsuenak bildu ditu. Interes handiz irakurtzen dira ere Aymeric Picaud edo Arnold von Harff-en hiztegia, "Reja de San Millán", Nafarroako Foru Nagusiko "toki usain" asko duten pasarteak, etab.

Hirugarren atala are garrantzitsuagoa da. 122 orrialdetan XVI eta XVII. mendeetako berrogeita zazpi zatiren berri ematen digu: historia-eresiak, erlijiosoak, olerkiak, otoitzak, atsotitzak, ezaugarriak. Bide batez, Rebalais-en euskal testuarekin, Bertrand de Echauz-en gutunarekin, madame de Chevreuse-n sekretuei buruzko Seinich anaien txartelekin gozatu ahal izan dugu: honetara mugatzen da, egiatan, bilduma horretan mendebaldeko Euskal Herriaren ekarpena. Koldo Mitxelenak zalantzarik gabe, legendazko zuberotar abestiak Milia de Lastur edo M. Báñez de Artazubiagaren elegien alboan tokirik merezi izateko benetakotasun nahikoa duen testurik ez dutela uste izan du; ahozkotasunaren bitartez bakarrik zaindu eta berandu idatziz jarriak izatean, urteen joan-etorrien ukituak jaso izatearen arriskua dute. Arrazoi berberagatik 1924an Juan Carlos de Guerra-k bere Cantares antiguos del Euskera onartutako penintsula-testuak kendu egin ditu.

Koldo Mitxelena-k, behin dokumentazio garrantzitsu bat laburbildu ondoren eta bere erabilerarekiko arau leunak puntu-puntuan ezarrita, zatikako baina berez garrantzitsuak diren ikerketen bitartez bere sintesia handiak prestatu ditu. Ez dut berriz bere dialektologia-artikuluei buruz, iberoari buruzko azalpenez edota antzinako geografia izenez (Iruñea, Bizkaia) ekingo, eta ezta euskal hizkuntzaren antzinako lexikografoei, nahiz eta interes handia agertzen diguten, eskainitako Akademian egin zuen sarrera hitzaldiari buruz ere.

Koldo Mitxelenak argitaratutako lehen liburuaren izenburua Apellidos Vascos da. Euskal familia izenen hizkuntza-ikerketa zindo bat dugu: 160 orrialde, zortzirenean egina. Hogeita bost orrialdetako sarrera batek lan-metodoa eta mugak jartzen ditu. Egileak naturaltasunez iturburu bakar batera antroponimoen masa indarrez eraman dezakeen, adibidez, landare-izenak, edota urrats bakoitzean elementu protetiko baztergarri edo, alderantziz agiango aferesia eta apokopeak ikusten dituen sistema-izpiritu batenganako mesfidantza azaltzen du. Nahiago du, izen baten lekukotutako forma anitzak alderatzea, ahal izan ezkero hornituz, eta fonetikaren araurik seguruenen bitartez iritsiko da hain zuzen ere tokirik garaienetara, kasu bakoitzean izenaren antzinako egitura eta ezta bere esanahia ere inondik inora aurkitze-asmorik gabe jardunaz: nola erabaki bada Belamendin Bela- bele edo bel(h)ar den, edota Artegi-k artegia (arte-egi) edo arditegia (argi-tegi) adierazten duen ?

Abizen baten euskal izaerari dagokionez euskerazko bere egitura fonetikoarengatik mugatuta dago. Latindar ripa alta esamoldeak frantsesean Rive-haute eratorri du, euskeraz Ripalda (bokalarteko p mantendu egin da, t ozen bihurtu da h-aren atzean). Honetara Rive-haute frantsesa bezain euskalduna da Ripalda. Koldo Mitxelenak ondoren pertsona izenei buruz antzinateak eta Erdi Aroak utzi dizkiguten lekukotasunen laburpen bat eskaintzen digu. Akitaniar testuetan "gizon", "andra", "alaba", "seme", "ume" adierazten duten pertsona izendapenak antzematen dituela uste du; Segundo, Sixto, Octavio, etab.-ekin erkatu litezkeen zenbakizko adjektiboak; abereen eta landareen izenak; erdi aroko antroponimoek ondoren adierazten den bezala sailkatuta azaltzen dira: jatorri-izenak, patronimikoak, adjektibo-izengoitiak, izen-izengoitiak, sarritan tokiekin harremana duten pertsonalak ez diren adjektibo eta izenak.

Egungo abizenei dagokienez, mota bitan banatzen dira: pertsona izendapenak (izen propioak, izengoitiak, lanbidezko tituluak, etab.). Antzinatean topografikoak ziren izenak ("fundi" o "villae" izeneko antzinako jabeei buruzko izenak, saindu izenak, esamolde deskribatzaileak, etxe-izenak, etab.). Sarreraren beste zati batek euskal familia izenetan den eratorbideari eta hitz-elkarketari dagozkien legeak erabat argi laburbiltzen ditu: lehendabiziko elementuko azken kontsonantearen edota azken bokalaren aldaketa; bokal baten jauziaren ondorioz lehendabiziko elementuko azkena izatera iritsi den kontsonante baten aldaketa; hitz-elkarketatik eratorri daitezkeen kontsonante-multzoa.

Julio de Urkijoren euskal Liburutegiaren Zaindari izanik, Koldo Mitxelenak ea euskal literatura guztia ezagutu ahal izan du eta Historia general de las literaturas hispánicas V. alean (Barcelona, 1958) lehenik eta behin orotariko ikuspegia ematearen bururakizun argia izan zuen, eta geroago, Madrilgo Minotauro argitaletxean argitaratutako lan osoago baten Historia de la Literatura Vasca (1960) izenburupean agertu izan zen.

Liburuak 120 orrialde-testu eskaintzen ditu, 22 ohardunak eta 15 bibliografiadunak. Irakurleari egindako oharrak lortu nahi den helburua azaltzen dio: hastapenetik gaur arteko euskal adierazpeneko literaturaren aldirik garrantzitsuenak ezarri, ezezagunagoak izanagatik lehenbizikoei ekinez eta funtsezkoa hobeto azpimarratzeko xehetasunetan galtzea ekidituz, idazlanak, diskrezioz baina, dagozkien kultura esparruaren baitan kokatuz; hitz batez, irizpide objektiboak emanez, beti ere, gogorrak direnean baita, palinodia errukiorrak baino osasungarriagoak direlako. Koldo Mitxelenak, emandako hitza bete egin du.

Lehen atalak, orokortasunez dihardu. Gure literatura, eliteetatik urrun herriaren multzoari besterik ez zaio luzaroan zuzendu; ezer izatekotan oinarrizkoa izan da, erlijiosoa, oso tokikoa, berantiarra, etab. Folkloriko izendatutako ahozko literatura baino txiroago eta ugaritasun gutxiagokoa izan zen: abestiak, ipuinak, elezaharrak, pastoralak, fartsak, atsotitzak, euskal mentalitatearen eraketan bere eragina izan dute.

II. atala jatorriez mintzo zaigu: akitaniar testuak, erdi aroko aipuez, XV. eta XVI. Mendetetara garamatzaten antzinako edestiez (guda gaiak, emakumeen elegiak). Eta berpizkundera iristen gara, Harff-en, Naharro-ren, M. Sículo-ren, Rabelais-en, eta Perucho, etab.-en aipamen laburren ondoren Bernart Dechepare-ren olerki-bilduma den lehen inprimatutako Linguae Vasconum Primitiae (1544) euskal liburuaren aurrera garamatzala. Koldo Mitxelenak hiru orrialde eskaintzen dizkio eta beste hainbeste hiru liburu protestanteren itzultzaile izan zen Leizarragari: Itun Berria, Abc eta Egutegia (1571). Atsotitz-bildumei buruzko ahapaldi arin batez jarraitzen du.

III. atala XVII. mendeari eskaintzen zaio. Calahorra eta Iruñean erlijio-instrukzioari buruzko begirada batez hasten da. Ondoren Micoletaren ikerketa labur batez jarraitzen du, aro horretako bertsoei buruzko luzeago bat eta atalaren gainerakoan Labort-eko eta Soule-ko euskal literaturaz ari da. Ciboure-ko Etcheberri, Axular, Oihenart eta Gasteluzar dira protagonistak.

IV. atalak 1700 eta 1850eko aldietara garamatza. Hara hemen frantziar egokitzaile eta itzultzaileak: Churio, Maister, Haraneder, Mihura, Baraciart, López; eta Pierre d'Urte, Oteiza, Gaidor protestanteak; Sarako Etcheverry hiru orrialdetan nabarmendu eta H. Harriet agurtzen dira; orrialde bitan gure agiri iraultzaileak aipatzen dira, Duhalde, Chaho, Archu, Salaberry de Mauléon.

Hegoaldeko Euskal Herrira etorriz, Koldo Mitxelenak zazpi orrialdetan zehar Larramendi goraipatzen du eta beste hirutan bere jarraitzaileak: Cardaberaz, Mendiburu, Joaquín Lizarraga, Ubillos. Muniberen eta bere "Herriaren Adiskideen" aipamen arin bat, Barrutiari eta bere ekintzari buruzko hitzen bat, Humboldt, Astarloa eta Mogel sendiari buruzko lau orrialde, J. B. Agirre, Gerriko, Lardizabal, Añibarro, frai Bartolomé de Santa Teresa, etab.-ei zor zaien erlijio-liburuekiko aldizkari bat eta Iztueta, eta alegilariei (Vicenta Moguel, Goyetche, Archu, Iturriaga) eta baita olerkariekiko (Larréguy, Robin, Monho, Etchahun, Recio, Basterrechea, Meagher, Aboitiz, Gamiz) aipamenen batzuk ere.

V. atala, lantzeko zailena izan zen. Idazlan ertainen inurriduraren artean funtsezkoena nola atera? Egile garaikide edota eurok ezagutu dituzten egileenganako, erantzun ezatseginak jasotzera ausartu gabe, iritzirik nola eman ? Koldo Mitxelena, gure ustez, tarte horretatik ondo atera da. Aro berriaren atalasean Luis Luciano Bonaparte eta bere lankideak jartzen ditu; gero musei dagokien esparruan inguraketa bat dagi (Hiribarren, Iparraguirre, Xenpelar, E. de Azkue, "Bilintx", Otaño, "Borddele", "Bordachuri", A. Etcheberri, Oxalde, Guilbeau, Larralde, Dibarrat, J. B. Elissamburu, "Zalduby"). Ikerketak Campion, Manterola eta A. d'Abbadie-ren inguruko lore-jokoen, aldizkari eta beste egunkari batzuez egindako literatura-berritzeaz jarraitzen du: euskal prentsa sortzen da eta Lapitze, Lapeyre, Arbelbide, Diharassarry-k erlijio-liburuaren ohiturez jarraitzen dute. Bi gizaldiren epean Azkue, Arana Goiri eta Julio de Urquijo-k euskera bide berrian jartzen dute. Zientzia-ikerketen eta edonolako saiakeren garaia da. Olerkia Arrese, Alzo, Enbeita, Jauregi, Sagarzazu, Onaindía, Jokin Zaitiegi, etab.-ekin dirdiratsu azaltzen da, "Lauaxeta", "Lizardi", "Orixe", "Oxobi", "Iratzeder", etab-ei toki berezia eman behar zaien arren.

Liburua antzerkiaren eta prosisten azken albisteekin (eleberriak, saiakerak, itzulpenak) amaitzen da. Koldo Mitxelenak egungo egileen artean euskal literaturaren hedapen handiagoa dela adierazten du. Laburbilduz: historia erraza, bizia, euskal letrekin zerikusia duten sakonagoko ikerketetarako ikuspegiak eskaintzen dituena.

Bizkaiko Junta de Cultura-k "Orígenes de la lengua vasca y proceso evolutivo de sus dialectos" gaiaz lehiaketa baterako deia eginez Mitxelena aurkeztu egin zen eta saria lortu ere. Bere ikerketa Sobre el pasado de la lengua vasca izenburupean argitaratua izan da. 200 orrialdeko ale ederra da, bertatik 139 orrialde testuarekikoak izanik eta 30 oharrei dagozkienak. Ez da euskal hizkuntzaren historia batez ari. Egungo zientzia-egoeran ezin dezake inork idatzi. Hala ere, gai horri dagozkien arazoez ikuspegi orokor bat eskaintzen digun idazlana dugu.

Lehendabiziko atalburua euskal dialektologiaz ari da: euskera, lurralde batetik bestera bakarrik ez eze lurralde bakoitzaren barnean ere era anitz azalduz aurkeztu izana aspaldiko gizaldietatik onartutako gertakari bat izan da; baina gutxi ikertutakoa ere. Ez dago Larramendi artegatu eta ikaslekide batzuk egin zituenari buruzko zalantzarik. Horrek ez du Azkue baino arinagotik euskeraren dialektologiaren sustatzailerik serioena Bonaparte izan zenik eragozten eta ezta berak egindako planteamenduetan zuzenketa urri eginaz euskal hizkuntzalari ea guztiek onartutako enkoadramenduak izan direnik ere. Koldo Mitxelenak, erabilitako irizpide eta metodoak kritikotasunez epaitzen ditu: subjektibotasuna edota azalkeria dira ikusten dituen gabezia nabarmen biak. Egiatan euskalkienganako hiru jarrera daude: koiné aberasteko euskalkietan elementu-bila ibili eta ugaritasunetatik haratago literatura-hizkuntza bakarrean amaitu nahi dutenek; aniztasun horiek jorratzea besterik ez dagokien ezberdintasun direna adierazten dutenek; euskalkien bitartez historiaurreko hizkuntza komun baten elementu eratzaileak aurkitu nahi dituztenek.

II. atalburuak zuberotarraren, erronkarieraren eta salazenoaren erkaketaren bitartez, isoglosak geografia mailan nola korapilatzen diren, euskalki bakoitzak nola zaharkitu edota berritzen duen erakustera datorkigu, azterketak azken baten ezadostasunak baino ezaugarri garrantzitsuak gehiago direna azaldu arren. Bizkaitarra bera (euskal lurraldeetan ea beste hizkuntza bat dena) Mitxelenarentzat beste gainontzekoen euskalki solidario bat da. Uhlenbeck-ek euskaldunen ahaideek apurka-apurka hurbildu eta azkenean ahaidetuz joan ziren hizkuntza desberdinak mintzo zituztenaren bururapena eman zuenetik denbora igaro da. Koldo Mitxelenak edozein kasutan ere testuek XVI. Mendetik alderantzizko garapena erakusten digutela jakinarazten digu: euskalkiak bata bestearengandik (bizkaiera baita) egun baino Garibay, Betolaza edota Kapanaga-ren garaian hurbilago zeuden. Aurreko mendeetarako ere baliogarri dela uste du eta desadostasunak oraintsuagokoak dira.

III. atalburuak Historia y prehistoria de la lengua izena darama. Euskeraren diakroniarako eta testu ezagutuen aurreko euskeraren egoeraren berregite baterako egun dauzkagun agirien erakusketa bat da.

IV. atalburuak euskerarengan latinak eta hizkuntza erromanikoek izan duten eragina aitortzen du. Maileguak zenbatzeari uko egiten dio. Euskeraren eta latindar-erromantzeen hizkeren ikerketa konparatiboa ez da egin behar litzatekeen bezala egin. Schuchardt jarraitzea zaila da: beregan sarritan zientzia, jeinu intuizioak eta hurbilpen arbitrarioak sarri ematen dira; Rohlfs seguruagoa da, baina bere ikerketa oso murritza da. Hitz baten esanda, euskerak latinaren edota bere jarraitzaileengandik jasandako maileguak zehatz-mehatz zeintzuk diren jakitea ahalbidetuko duen talde-lana egiteke dago. Mitxelenak, hitzen itxura orokorragatik mailegu lez aintzat hartutakoak izanda, ez direla inoiz azaldu jakinaraztera dator (apukadu, elikatu, endorea, etb.). Beste batzuk eragozpen semantikoak (deus) eskaintzen dituzte. Batzuek etimologia desberdinetara jotzen dute: meneratu, latineko veneratum-etik dator ala euskal men-era-tu -tik dator?. Oraindik maileguak fetxatzea gelditzen da. Hemen Mitxelenak antzinatasun irizpideak ematen dizkigu: i, u laburrak zaindu (bike, putzu), aurreko bokalaren aurrean c eta g artikulazio belarra zaindu (bake, errege, erregiña), au diptongoaren zaintza (gauza), bokalarteko herskari gorren zaintza (apiriko, bekatu, ezpata), etab. Edozelan ere, dotazio zehatzak ez direla lortu aitortzen du. Bestalde, euskerak antza, latindar s euskal z soinuari dagokiola erakusten du (zapare, zigilu, zeta) eta s/s (saindu, soinu) baliokidetza oraintsuagokoa da. Kapera, padera bezalako izenak jatorri gaskoia salatzen dute: -ll->-r- bilakaera ez da euskerarena. Koldo Mitxelenak, mailegatutako hitzetan urrats euskalduna salatzen duten aztarnak azaltzen ditu: n-ren hasieran herskari gorren edo o n-ren ondorengo ozen bihurtzea (bake, dorre, gauza, aldare, ingude); bokalarteko n-ren erorketa; -n- formapean -nn- mantendu; l-tik r-rako urratsa, l- formapean, ll- mantendu (gatea, anoa, zeru, gaztelu).

Mitxelenak hizkuntzalaritza-egitate hutsetatik historiko-kultural izaeradun ondoriorik ateratzea ez dela zentzuduna adierazten du. Atalburu honetatik eratorri daitekeen ondorioa latindar-euskal hizkuntza-harremanak zoragarriak direnarekikoa da eta euskaldunak agertu duen erresistentzia erakusten du, gizaldiz gizaldi berariazko fisonomia bati eutsiz.

V. atalburuak latinaurreko indoeuroparraren eraginaz dihardu. Agian mailegu erromanikoek direla eta elementu germaniar eta arabiar batzuei buruzko digresio baten ondoren Koldo Mitxelenak, indoeuroparra zalantzarik gabe euskeran latina iritsi baino arinago sartu zena jada onartuz, antzinako hitzen zerrenda bat atontzeko euskal hiztegia benetan galbahetik igaro daitekeenari buruz sinesgogor azaltzen da. Esparru mugikor honen inguruan konparatistek egindako saiakeren ahaleginak galbahe fin batetik igarotzen ditu, eta erasoa maisutasunezkoa da; maite-k bertan behera uzten ditu eta bere uztaiko ui hitza " arraina", bike-ren sinonimoa, eskaintzen dizkie. Horren ondoren, ez atsotitzezko hitz-elkarketa, ez atzizki-bidea, ez indoeuropar aditz-jokoa nabaritzen dira euskal hizkuntzan.

VI. atalburuak hizkuntza honen ahaidetasun-harremanez dihardu. Hizkuntzen tipologiazko eta genealogiazko sailkapenez hasten da. Sasi-hizkuntzalariek euskera edozein hizkuntzekin alderatu dute. Baina ospe handiko hizkuntzalariek euskeraren ahaidetasuna hizkuntza talde birekin frogatu nahi izan dute: alde batetik hizkuntza hamitosemitikoak; bestetik kaukasiarrek. Schuchardt-ek, txarto irakurritako iberiar testuen bitartez iberoarekiko euskeraren ahaidetasuna frogatu zuela uste zuen; eta, iberoak Ipar Afrikatik etorri zirela uste zuenez, beraien hizkuntzak eta euskerak hamitosemitiko taldearekin harremana izan behar zuenaren ondoriora iritsi zen: iberoari buruz berri askorik ez dago; bere morfemak, euskaldunenak bezala, barne flexiorik gabekoak direna, arabiarrenaz gain bereberren ezaugarri berezi izanez, gutxienez nabarmena da. Schuchardt -ek aurkeztutako hiztegiarekiko erkaketatik aurrera ez da inoiz gehiago Zyhalari-ren artikulu ospetsu batez ezelako aipamen gehiagorik egingo.

Kaukasiar tesia, aurretiaz P. Fitak ikusia, Marr eta Trombetti-k ikertua izango da, Uhlenbeck-ek itxura emanez eta Dumézil, Bouda eta Lafon-ek garatua. Koldo Mitxelenak. Koldo Mitxelenak hogeita bat orrialdetan zehar modan dagoen teoria honen argudioak azaltzen ditu. Vogt eta Meillet-en eszeptizismoarekin bat egiten du: alde batetik kaukasiarrei edozein alditako edozein euskalkitik lortutako hizki, morfema eta hitz antzinako edota egungo edozein kaukasiar hizkuntzetako materialekin erkatzearen egitatea aurpegiratzen die, euskera komunaren eta kaukasiar komunaren berreraikitzeen arteko elkarrekikotasunak ikertu beharrean; bestalde atsekabez kaukasiar hipotesiak egun arte ez duela euskeraren eraketa argitzen adieraztera ematen du eta zeregin horretan jardun duten jakintsu ospetsuen merituak direnak direla izanik ere, joko antzu bezala aurkezten zaigu.

Koldo Mitxelena gure hizkuntzari glotokronologia aplikatu izanaren aurrean ez da askoz atsegin gehiagoz azaltzen eta euskeraren ahaidetasuna inguratzen duen misterioa argitu diezaguketen metodoen aurrerabidea eta agirien aurkikuntzetarako erregua dagi.

Koldo Mitxelenaren doktore tesia -Fonetica Historica Vasca- benetako oroigarri bat da, bere mardultasunagatik bakarrik ez eze (456 orr. 8º-an egina), 3.150 hitzen azterketaren bitartez euskera, bere zirkilu guztietan fonetikoki ikertuta dagoelako baino. Izenburuak berak adieraztera ematen digu: ez da gaur egungo euskeraren deskribapen soil bat bakarrik diakronia bat baizik eta esan dezakegu baita historiaurreko euskeraren berreraikuntza bat ere badela, egilea gai honi buruz zuhur eta neurritsu mantentzen den arren.

Koldo Mitxelenak bere hitzaurrean Uhlenbeck-ek eta Henri Gavel -ek lortutako emaitzak integratu eta, metodo askoz berriagoak ustiatu izatearren eta dokumentazio ugariago bat eskura izanari esker gainditu izan baditu, gai guztiak agortzera ez dela iritsi aitortzen du, monografia askoz gehiagorako esparruak direla esanez. Horrek ez du kentzen funtsezko liburu baten aurrean gaudenik esaterik. Hamaika orrialdetako hitzaurrean egilearen oinarriak laburbiltzen dira. Ondoren hamar orrialdetan zehar bibliografia azaltzen zaigu, bi laburduren orrialde, hiru ohar nagusietarako: euskalkien sailkapena, grafia, etab.

1. Liburua bokalen azterketarekin hasten da. Euskal "bokalen sistema" sinpleenetariko bat da: bost bokal: a, e, i, o, u laburrik ez luzerik gabea. Zuberotarrak aldiz oraintsuko ü du, egoera erabat zehatzetan sortu dena, Mixe-ko Behe-nafarrean bezala; beste toki batzuetan u gehi a bezala ahoskatuta aurki dezakegu (Hasparren hartüa) edo u gehi i (Ustaritz nüin, nik nuen). I/u alternantzia kasu jakin batzuk protoeuskeran schwa-ren antzeko seigarren bokal bat izan zitekeena iradokitzen dute: Koldo Mitxelena ez da hipotesi horren alde agertzen.

Ekialdeko euskalkien xehetasunetariko bat kontsonante sudurkari bat desagertu izana adierazten duen bokal sudurkarien presentzia da. Orotara euskeraz testuen bitartez bokalen tinkotasun handia ematen dela frogatzen da: lat. necem > neke; lat. picem > bike; lat. pluma > luma; lat. mutum > mutu, etab. Beharrezkoa da, hala ere, "fenómenos de apertura o de cierre" aipatzea.

II atalburuak e zein egoeretan a izatera zabaltzen den adierazten digu (berri/ barri; ; pitxer/pitxar) edo baita i e-ra (kirten/ kerten: bildur/beldur). Bestalde a noiz e bihurtuzko itxierak alderantziz azaltzen zaizkigu eta baita a noiz e bihurtzen den (ogia/ogie) edo e noiz i bihurtzen den (mediku/midiku; ezkila/ izkila, edo baita o noiz u bihurtzen den (on/hun; ondar/hundar) edo a noiz i bihurtzen den ere (karats/kirets), etab.

III. atalburuak "ezpainkaritasuna" edo "ezpainkaritasunik eza"-z dihardu, hau da, hitz baten, i/u alternantziaz, azken hau arraro xamarra bada ere.

IV. atalburua diptongoei eskainia dago: bost antzinakoak omen dira: au, eu, ai, ei, oi; erronkarierak, kasua iritsitakoan, sudurkatu egiten ditu, baxenafarrak eta zuberotarrak bezala. Asko oraintsukoak dira eta bokalarteko kontsonanteren bat erori ondorengo hiatoan bokal bi aurkitzetik eratorriak dira. Sarritan monptongazioa ematen da: au a bihurtzen da (aurkitu, arkitu); au o bihurtzen (arraultze, arroltze); au u bihurtzen da (nau, nu); ai a i edo a izatera gutxitzen da (naiz, niz, naz); eu u-ra sinplifikatzen da (euli, uli) o e bihurtzen da (euria, ebia). Eta zenbat alternantzia gehiago!!! Ai/ ei (gai, gei), au/ai (gau, gai), oi/ei (hogoi-hogei), etab.

V. atalburuak "hiatoan diren bokalez" dihardu: azentua, tonua, sudurkaritzeek eta beste bereizgarri batzuek antzinako laburdurak adierazi diezazkigukete. Hemen a bat e edo o, u edota aa, eta baita ee-ren apofoniatik etorri daitekeela ikus dezakegu; e bat ai, ae, ee-tik etorri daitekeela, etab.

VI. atalburua "azken bokalak" gaiaz mintzo da, bai hitz-amaieran eta baita hitz-elkarteen lehen hitzaren hasierakoetan ere edo eratorri batzuetan: antzinakoenak diren testuetatik azkenengoetara arte, bi silabako -i eta -u desagertu egiten dira (hiri eta . hegi salbuetsita), e eta o a izatera bihurtzen dira; bi silabatik gorako hitzek azken bokala, toki horretan kontsonanteak gelditzerik duenetan, beti galtzen dute. Amaiera absolutuetarako, toki alternantziak edo gezurrezko mozketak direla-ta nahasketa dago.

VII atalburuak arazo korapilatsuak azaltzen dituzten -n bukaera duten amaieren kasu zehatza aztertzen du.

VIII. atalburuak, azkenik, bokal protetiko anaptitiko, sabaiaurreko, sudu-aurreko, pargogikoen (errege, perekatu, gaixto, aingeru, Parise) "eraketa" eta bokalen erorketa (mazte, ahatra, eliz bat) aztertzen ditu.

2. Bokalen ikerketaz geroztik, euskerari bigarren mailakotzat jo ditzakegun j eta w erdibokalen atala dator. Yod-ak ahoskera arazoak aurkezten dizkigu eta batzuetan x-ra arte bilakatu da. Wau hasieretan ea ezezaguna da eta bakan batzuetan -b- edo agian -m- (zeharretara) hizkira aldatzen da.

3. Hamar atalburu, kontsonantei eskainita daude. Lehen biak bigarren mailakotzat jo ditzakegun gai bi jorratzen ditu: palatalizazioa eta hasperena: gainerakoan, bakoitzari eskainitako hogei orrialde baino gehiagotan zehar zehatuta daude. Bustidura, balio hipokoristikoz euskalki guztietan erabilitakoa izan arren, euskera zaharkitua da, baina marjinala. Berdina izan ei da hegoaldeko lurraldeetan egun desagertutako hasparena: erdi aroko testuek Araba eta Errioxarako XII mendera arte gutxienez horrela lekukotzen dute: aragoieraren eraginez Nafarroa izan ei da h hizkia galdu duen lehena. Koldo Mitxelenak jatorri desberdineko h-ak bereizten ditu: adierazkorrak, etimologiazkoak eta agian antzinakoak, baina ez da, antza, protoeuskeraren sistemaren funtsezko elementu bat bezala aintzat hartzera ausartzen.

Ondorengo atalburuak, (XII), "herskariz" ari zaigu; latin-erromantzeen maileguei esker, bai hitz-hasieratan baina baita bokalen artean ere zein tokira arte iraun edota bilakatu duten ikusi daiteke. Alternantzia gor-ahostunari buruzko ikerketak. Ordena desberdinetako herskarien arteko aldaketek.

XIII. atalburua ezpainkariei dagozkien xehetasunetara murrizten da: p-ren arrarotasuna eta batez ere -p-; f-ren jatorri-balioa; m protohistorikoari buruzko izatearen zalantza. "Txistukariak" XV. atalburuan jorratzen dira: ugariak dira; sei berdinak: s, z, x, ts, tz, eta hiru zuberotarrak: aisa-ko s, aizina-ko z eta etsamen-eko ts. Azkenok oraintsukoak dira. Antzinatean s latindarra z bezala entzun izan da; s-dun euskal hitzek modernoagoak dirudite. Mitxelenak, hala ere, antzinatean s/z arteko aurkakotasuna zenaren sinesmenean da. Ordena bien artean han-hemenka nahasketak dakusaz eta frikarien eta afrikarien arteko harremana adierazten du, inola ere txistukarien erorketa eta euskal errotaziotasun lez inoiz izendatu dena ere ahantzi gabe.

XV. atalburuak "sudurkariak" jorratzen ditu: antzinako bokal arteko -n- aztarnarik utzi gabe, inoiz, galdu izan da; beste batzuetan -h- edo -r- bidez ordezkatua (anatem > ahate, aate; bienarte > bierarte) izan da. Beste N bat, latinez -m- bidez ongi ordezkatutakoa, mantendu egin da (anaia). Bestalde, Nikolas/Mikolas, ekaitz/nekaitz, larru/narru alternantziak ohartarazi egin behar dira.

XVI eta XVII atalburuek "urkariez" dihardute. "Albokariak", hau da, l eta dagokion sabaikaria hasieran aztertzen dira: antzinako bokal arteko -l- (caelum > zeru) -r- baten antzaldatu da, salbuespen gutxi batzuekin, sarritan inguruko hizkuntzen eraginez -l-aren berrezarpenari esker. Beste L bat, latinez -ll- gisa ongi ordezkatutakoa, mantendu egin da (gaztelu). Bitxikeri aipagarrien artean bokalizazioa aipa dezakegu: (alfer > auher), -ari, -are laburketak -al izatera (afari, afaldu; joare, joaldun), d-/l- alternantziak (lanjer), ;-/l- (ñapur, lapur); l- erorketak (askatu), etab. "Dardakarien" atala euskal r bien ikerketara murrizten da. R leuna, bokal artekoa, Soulen desagertu egin da edota diptongoaren ostean d bihurtu: apaidü=fr. repas. Beste batzuetan r/rr mantendu egiten dira. Koldo Mitxelenak dardakari bien artean alternantziak (harek, harrek, arats, arrats, etab.), amaierako r leunaren arrarotasuna, hitz-elkarteetan bere erorketa naroa, etab. azaltzen ditu.

XVIII. atalburuak euskerak onartzen dituen bi edo hiru kontsonantedun "taldeak" eta ezohiko elkartze batzuen aurrean hartutako irtenbideak aztertzen ditu. Lan luze eta neketsua, diakronikoki interpretatutako egikariek, Mitxelenari esker, historiaurreko euskerarekiko ikuspegi sinestezinak zabaltzen dizkiguna. Hirugarren zatiko azken atalburua izan ere "antzinateko kontsonantezko sistema" berregiten saiatutako sintesia da, lehen adierazitako euskal kontsonante zaharrek laburbilduz.

4. Sintesia, azentuaren ikerketaz amaitzen da. XX. atalburuak "antzinako azentua"ri buruzko hipotesia azaltzen du eta bertan gorago ere hitz egin dudan A propos de l'accent basque izeneko saiakerako ideia berdinak azaltzen dira. Lana, aipatutako euskal hitzen aurkibide on batez begiesten da. Liburuan aipatzen diren hitz bitxien aurkibiderik eza, batez be Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (1962, 71-77 orr.) osatua eta argitaratua izan dena ikusita, pena da: Manuel Agud Jnri esker egin da, alde batetik latin eta erromantzeko hitzen alfabetozko zerrenda egin eta, bestetik, erromatar garaiko agiriek lekukotutako izen berezi eta iberiar eta akitaniar hitzen zerrenda egin dituelako. Hurrengo kaleratu dadin argitalpenean liburu mardul hau erabilgarriagotuko lukeen "index rerum" argitaratzea nahiko nuke, uneoro kontsulta-beharrizana izaten baita. Ez dut Victor Magnien-ek gerkar fonetikarako eman zizkigunen antzeko lauki laburbiltzailerik eskatuko baina hasi berrientzako erabilgarriak lirateke (Ref. Pierre Lafitte: Le bascologue Luis Michelena et son oevre, "B. du M. B.", 1956, lehen hiru hilab, 1.orr).