Literatoak

Mikoleta, Rafael

Lehen Euskal Gramatikaren egilea. Bilbon jaio zen 1611ko azaroaren 19an. Ez dakigu noiz zendu zen.

Miñ de Micoleta eta Maria de Zamudio izan zituen gurasoak. Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen. Presbiteroa eta apaiza elizako kabildoko priorea ere bai. 1653an Metodo breve de aprender la lengua Vizcayna idatzi zuen. Lan horren eskuizkribua British Museumean gordetzen da. Lehen edizioa Bartzelonan egin zen 1881ean. Bigarrena ere Bartzelonan egin zen eta hirugarrena Sevillan, 1897an. Euskal gramatika baten lehen ahalegin gisa har daiteke lan hori. Baditu gauza interesgarriak, esate baterako, bizkaieraz idatzita egotea, hari dagozkion berezitasun, arkaismo eta aldaera berri guztiekin. Eguskitzaren arabera, 1653an idatzitako liburua zazpi ataletan bana daiteke:

  1. "Izen", "eraskin eta izenor dekoetzaz" jorragai duen atala.
  2. Egin, izan eta egon aditzak jorratzekoa.
  3. Hiztegi laburra.
  4. Dodgsonen zenbait aholku.
  5. Elkarrizketak, zenbakerak eta asteko egunen izenak.
  6. Euskal metrika eta bertsoa jorratzekoa.
  7. Ehun eta hirurogeita hiru aditz-forma.

Pentsatzekoa da eskuizkribua merkataritzarekin eta praktikarekin lotutako arrazoiengatik iritsi zela Ingalaterrara, izan ere, Bizkaiko Jaurerriaren eta Ingalaterraren artean trukea eta merkataritza oso ugaria zen. Gramatikari buruz duen balioari dagokionez, Dodgsonen ustez: "balio handikoa da bizkaierazko hitzak barneratzen dituelako, baina ez da oso erabilgarria gramatika modura" (itzulpen moldatua gaztelaniatik). Michelenak ere bat egiten du iritzi horrekin Historia de la Literatura lanean:

"erromanismo-zertzelada asko dituen lengoaia batean idatzita badago ere, badu animaziotik eta, edozein modutan ere, Isasti gipuzkoarrak jasotako atsotitzen salbuespenarekin, erlijio-gaiak aparte utzita Espainiako lurraldean XVII. mendean idatzitako prosazko lagin bakarra da"

(itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Ikaskuntza-metodo horren barnean Modo de la vizcayna poesía y sus versos aurki daiteke, poesia idazteko jarraibide bat, hainbat argibide barneratzen dituena, adibide modura agertzen diren bi poemekin batera:

"Dexando las coplas de Lelori, lelori, que suelen cantar las mosças los días festivos, que no entran en la más graue poesia vazcongada, ordinariamente ay en nuestra lengua dos modos de versos, y entrambos se componen de assonantes como los romançes de la lengua castellana, y a este simil, los llamamos nosotros vasquenses: son pues como digo dos los géneros de nuestra poesía; digo hablando generalmente, porque abajo diré de otro genero de versos que no son vulgares. El primer modo de versificar es a este tono, exempli gratia:

Vazq.

Romance
Amoren kontentuak
Estaude irauten,
Kampoan lorak legez
Dira galsaiten.

"Este es el primer modo de nuestra composición. El otro es más largo, a modo de soneto, y se canta de ordinario por el son que llaman las vacas, y aunque es a modo de soneto, también se compone por assonantes. Exemplo:

Denbora baten on oi neretxu,
Baya mudadu nindia,
Serren penatan bior ekida
Emon sengidan gloria.

"También -añade- algunos modernos del Parnaso Cantábrico han escrito dezimas, lyras y sonetos en vasquenze, con los mismos acçentos y consonantes que suelen tener en romance, pero es obra de poco lucimiento, por los pocos que en vasquenze entienden este metro".

  • AZKUE, Resurrección Maria. Morfología Vasca. Autoritateen indizea.
  • DODGSON, Edward Spencer. "Rafael Micoleta: not Nicoleta". Paris: RIEV, 1930, 565-66 or.; RIEV, 1913, 564 or.; RIEV, 1908, 255 or. [Kontsulta data: 2011ko maiatzak 9].
  • EGUZKITZA, J. B. "Mikoletaren euskereak eta gaur Bizkayan darabilgunak ¿ze alde ete-dauke?". RIEV, 1930, 468-477 orr. [Kontsulta data: 2011ko maiatzak 9].
  • FITA, Fidel. "Rafael de Micoleta". París: RIEV, 1913, 570 or. [Kontsulta data: 2011ko maiatzak 9].
  • MICHELENA, Luis. Historia de la Literatura Vasca. 63-64 orr.
  • ONAINDIA, S. "Micoleta". Milla Euskal Olerki Eder, 232 or.
  • VILLABASO. "El Doctor Rafael Micoleta". Paris: RIEV, 1913, 568 or. [Kontsulta data: 2011ko maiatzak 9].
  • VILLASANTE, Luis. Historia de la Literatura Vasca. 97-98 orr.