Literatoak

Chaho, Joseph Augustin

Kazetaria, historialaria eta hizkuntzalaria. Tardets-en (Zuberoa) 1811eko urriaren 10ean jaioa, 1858ko urriaren 22an Baionan hil zen.

Andre Chaho eta Rose Lagarderen semea. Gaztea zela Parisera iritsi zen, eta bertan Charles Nodier-i aurkeztu zioten, beronek ikasketetan laguntza eta sustapena emanez. Nodier bere irakaslearen eta bere eskola erromantikoaren eragina jasango du 21 urte baino ez dituela. Ekialdeko hizkuntzak ikasiko ditu (1831).

Chahoren gainezkako imajinazioak oso ezagunak egin ziren lanak idaztera eraman zuen. Parisen Lamennais-en Paroles d'un Croyant-ari erantzunez Paroles d'un Voyant idatzi zuen. Bere lehendabiziko euskal argitalpena Azti-beguia, Agosti Chaho Bassaburutarrak Ziberou herri maiteari Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari arguibidean goiz izarra (París, 1934, 14 orr.) izan zen. Bere izenburuak argi uzten du jada Chaho nor zen: Azti-begia, Augustin Chaho Basaburutarrak Zuberoako herri maiteari Parisetik igorririk beste anitzen aitzindari argibidean goiz izarra. Zubereraz idatzita dago. Liburuxka honetan geologia eta astronomia kosmogoniakoari buruzko elementuak azaltzen dira. Liburuxka eder honi Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques (1830-1835) (París, 1836, 456 orr. y 3 lam.) jarraitu zion. 1865ean, frantsesez, berrargitalpenak egin dira eta 1836an bertsio aleman bat eta 1929, 1933 eta 1976an hiru espainiar ere egin izan dira.

Laster gramatika ikerketari jardungo dio. Hogeita sei urte besterik ez dituenean A. Th. d'Abbadie-rekin lankidetzan Etudes grammaticales sur la langue euskarienne, (París, 1836) argitaratzen du. Liburua "Zazpirak-Bat"-i eskaintzen dio, horretara ezaugarri horren aitzindari bihurtuz. 1838an Touluse-n Revue de Voyants egunkaria sortzeko ahalegina dagi. Euskalerrira 1840an itzuli aurretik oraindik Paris-en dela L'espagnolette de S. Louis, Agonie du Parti Révolutionnaire en France y Lettre a Jacques Laffitte liburuxka (jasotakoa) argitaratzen du. Behin Baionan dela, Mousserolles auzoan, Histoire primitive des Euskariens-Basques lanaren idazkuntzan Belzunce Bizkondearekin elkarlanean dihardu. Lau urte geroago, gatazka eragile eta errepublikaren aldeko burutapendun Ariel bere egunkaria sortzen du. 1846an Philosophie des religions comparées 1847an aipatutako Histoire primitive des Euskariens; 1848an Lelo ou la Navarre il y a 500 ans eleberria argitaratzen ditu.

Baionako udal-kontseilari izendatua izan zen, guardia nazionaleko komandantea eta era arrakastatsuz Behe Auñamendiko Kontseilu Nagusirako bere hautagaitza aurkeztu zuen (1849-1851). 1848ko abuztuaren 1ean Baionako zinegotzi hautatua izan zen eta 1850eko uztailaren 3an kargua bertan behera utzi zuen. 1852ko martiaren 1eko eta otsailaren 29ko Hauteskunde Nagusietarako "Republicain" izendapenez Hautagai izan zen. Baionan gertatutako 1848ko matxinadaren buru izan zen. 851ko abenduaren 2ko Bonaparteren aldeko Estatu-kolpearen ondorioz Gasteiz-Vitorian erbesteratzen da, bere gogoa zenez Belgikan sartzerik izan ez baitzuen.

Behin Baionara itzulitakoan Safer ou des houris espagnoles (1854) eleberria argitaratzen du. Oraindik 1855ean bere Biarritz entre les Pyrénées et l'ocean. Itinéraire pittoresque eta, 1856an, Dictionnaire basque, français, espagnol et latin, d'aprés les meilleurs auteurs classiques et les dictionnaires des Academies française et espagnole (472 orrialde, A.tik a M.ra) argitaratzen ditu. Baina Chaho ospetsu egin duena "Aitoren seme" zuberotar adierazpenean oinarritutako "Aitor aitalehen" noblearekiko bere literatura-sormena izan da. Beste aldaera bat "aitunen seme", Bereterretxeren kantu herrikoi eta zaharrak adierazten duen bezala,. Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezurrik [ez nuen uste esaten ziela Aitunen semek gezurrik], izan da. Mito berria, Aitor, Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII. historia-eleberriaren bitartez herri jabegora igaro da.

Chaho M hizkira arte argitaratutako hiztegia amaitu gabe 1858ko urriaren 22an Baionan hil zen. Hilerrian oroigarri txiki bat eraiki zitzaion.

Idazlanak Europeanan


· Histoire primitive des Euskariens-Basques
· Études grammaticales sur la langue euskarienne, par A.T. d'Abbadie et J.A. Chaho
· Histoire des Basques, par le vicomte de Belsunce
· Histoire primitive des euskariens basques : ; langue, poésie, moeurs et caractère de ce peuple introduction a son histoire ancienne et moderne