Udalak

Maule-Lextarre

Herri honetan jaio zen 1592an Arnald de Oihenart euskal historialari eta olerkaria. L. L. Bonapartek, 1869an, komuna zubereran sailkatu zuen eta, horren barruan, berezko azpieuskalkian eta Atharratzeko barietatean. 1968an, 1.060 euskaldun zeuden, hau da, bere biztanleriaren % 15 eta barreiatuaren % 90 (P. de Yrizar: "Los dialectos y variedades de la lengua vasca", sep. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina, 1973, 54-55. or.).