Kontzeptua

Klunitarren aroa

XI. mendean zehar Cluny Europako lurraldean eragin gehiena izan zuen ordena bihurtu zen. Monasterioen erreforma erdiesteko eta mesfidantza sorrarazten zuten gurtza eta sinesmenak indargabetzeko (Espainiako erritu mozarabiarra) tresna eraginkorrena bihurtu zen. Gainera, Erroma eta Santiagoko erromesaldiekin batera, arte erromanikoaren hedapenean elementu giltzarria izan zen, bereziki arkitektura ezagutzera emanez.

Bere aginpidea onartu ostean, Clunyko abadiak bere diziplinaren esanetara zeuden erlijio zentro berrien sorrera agintzeko gaitasuna zuen. Arkitekturari so eginez gero, Clunyk ezarritako arauak jarraituz Europa guztian barrena zabaldu zen monasterioak eraikitzeko bide berria.