Zerbitzuak

GASTEIZKO AURREZKI KUTXA (1895-1990)

Ondorioa.

1850ean kutxa hau sortu zuen hiria eta helburu zuen gizartea erabat desberdinak ziren, erakunde honen azken urtea zen 1989an zegoen Gasteizko gizartearekin alderatuta. Bat-egite baten beharra eta bideragarritasuna argi geratu zen azterketa baten ondoren, prozesu bat hasi zen, eta prozesu hori amaitzeko, 1990eko ekainaren 18an, Kutxak Caja Provincial de Ahorros y Préstamos de Álavarekin bat egin zuen, Batzar Orokorrek onartu ondoren. Bi erakundeek Caja Vital Kutxa izeneko bakarra osatu zuten, eta, hala, 140 urte igaro ondoren, erakunde berri bat prestatu zuten, XXI. mendean aurrekoen zeregin garrantzitsu bera betetzeko gai izango zena. Ikus GASTEIZKO ETA ARABAKO AURREZKI KUTXA (CAJA VITAL KUTXA).