Gizarte Ekintzak: 1940-1990.
Gizarte-lanak eraldatu egin ziren denboraren joanaren arabera, eta ongintzako ekimenek protagonismoa galdu zuten. 1944an, Bahitetxe enkanteen lokal zaharra Erakusketa eta Hitzaldi Areto bihurtu zen. Urte horietan guztietan iraungo zuten jarduera horiek. 1949an, Kutxak A.E.J. 62 Radio Vitoria irratia erosi zuen, eta urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzari saldu zion. 1955ean, bere gizarte-lan garrantzitsu eta enblematikoenetako bat sortu zen: Institución Sancho el Sabio, (“Antso Jakituna Erakundea”), euskal gaiei buruzko ikerkuntzarako ikastegi eta liburutegi gisa, 1957an agertu zen lehen Buletina, eta 1989an Fundazio bihurtu zen. Beste kultura-lan interesgarri bat Arabako zenbait eraikin enblematiko zaharberritzea izan zen (Portalón, Casa del Cordón, Casa Armera de los Guevara-Gobeo, Escoriaza Jauregia, Esquibel...). Irakaskuntzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Elizbarrutiko Lanbide Eskolen (Arkauteko Nekazaritza Eskola), A.C.ko Ikastunen Eskolaren eta Gizarte Laguntzaileen Eskolaren babesa, 1964tik aurrera gizarte-ekintzaren barruan. Kirola babestea, 1959an igerileku bat eta gimnasio bat irekiz beste kultura-aldaera bat izan zen. Laguntzari dagokionez, honako hauek nabarmentzen dira: Residencia de Obreros Solteros (“Langile Ezkongabeen Egoitza”); Asociación benéfica Virgen de Gamarra (“Gamarrako Ama Birjina ongintzazko elkartea”); 1967tik aurrera irekitzen hasi ziren erretirodunen elkarteak (Landázuri, Agurain...); hipoakustikoen zentroak; Dispensario Antidiabético (“Diabeteren aurkako kontsultategia”); Gamarrako parkea, etab.
1970eko hamarkadan, gizarte-ekintzarako diruaren zatirik handiena hezkuntza-arlora bideratu zen, 111 milioi inguru 1978an (Elizbarrutiko Lanbide Eskoletarako, Arabako Unibertsitate Eskolarako, Gizarte Laguntzaileen Eskolarako, U.N.E.D., eskolaurreko ikastetxe bat eraikitzea...), eta kultura-arlora Sancho el Sabio erakundea, liburutegiak, bekak, Curso de Actualización Empresarial (“Enpresa eguneratze ikastaroa). Gainera, diru horren zati bat erretiratuen elkarteak, gazteen egoitzak, emakumeak sustatzeko ikastaroak, herri kulturari eta kirolari laguntzeko erabili zuen.
1987an, horretarako 150 milioi pezeta inguru eman zituenean, lehen sakabanatuta zegoena (kulturala, irakaskuntzakoa eta laguntzakoa) jarduera-eremu espezifikoetan banatu zuen. Bere helburuen lehen planora kultura-jarduerak pasatuz, eta Institución Sancho el Sabio bere alderdirik onena izanik, erakusketa, hitzaldi, kontzertu, lehiaketa eta lehiaketa anitzak ahaztu gabe.
