Kontzeptua

Euskal literatura

Eta lehendabizi, euskal hizkuntzaren egoera bera. Euskara bere duen Euskal Herrian bertan hizkuntza gutxitua da, gaztelera eta frantsesera bezalako indartsuak diren bi hizkuntzengatik presio diglosiko sendoaren menpe izanik, euskalki eta azpieuskalkitan zatikatua, eta idatzitako hizkuntzari dagokionez batasunerako prozesu serio baten azken urteotan besterik sartua ez duguna. Hizkuntza baldintza horietan idatzizko literatura izatea bera ea miraritzat jo dezakegu, euskararen edota, hobe esanda, herri euskaldunak bere iraupe-bidean izandako borroka goresgarritik baino azaldu ezin daitekeena. Euskal literaturaren historia, bere protagonistarik funtsezkoena hizkuntza bera izanez, idatzizko euskararen historia izatera datorkigu eta aro erabat berantiarrean -XIX. mendearen azken herenean- baino ez dugu, batez ere hitz-lauari dagokionez, euskal idazketa literarioaz, autonomiadunaz, beste idazketa mota batzuetatik -erlijiozkoak, hizkuntzazkoak...- bereizia denaz eta gizarte-kultura estatutu berariazkodunaz hitz egiterik. Gainera, Mitxelenak egoki esan duen bezala, "euskal literatura ez da inoiz euskal herriaren bizitzaren erabateko adierazpena izatera iritsi". Baieztapen horren egiatasuna nabarmen azaltzen da euskal gertakari literarioa irakurlearen ikuspegitik ikusten baldin bada. Historian zehar nortzuk izan dira euskal literaturaren irakurle?. Litezkeen irakurleak, euskaldun guztiak, euskal hiztun guztiak. Baina, benetako irakurleak? Zeren, euskararen kasuan, oraintsura arteko egoera, euskaldun hiztun bakarrak, hau da, euskaraz bakarrik mintzatzen zirenek analfabetoak zirenarekikoa zen, alfabetatutako euskaldunak gutxienez elebidunak ziren bitartean, hau da, euskaraz gain, latina edota gazteleraren edo frantsesaren ezagun zirela.

Euskal literatura ez da euskaldun alfabetatuentzako -literatura irakurri ahal izateaz gain irakurtzen zekitenek- gutxienez beste hizkuntza bat zekitelako, eskuragarri izan den literatura bakarra inoiz izan; bitartean, beste literatura batetara -latina, gaztelera edo frantsesa- hizkuntza ez ezagutzearren, heltzerik ez zutenek, izatez ez zuten, nahiz eta euskaraz jakin, euskal literaturara jotzerik ere izan alfabetatugabeak baitziren. Aniztasun hau ez da harrera literarioaren ikuspegitik bakarrik ematen, baita sormenarenetik ere. Euskal Herrian beti izan da euskaldunengatik idatzitako frantziar eta gaztelar literatura bat. Gaia, lanok atxikita beharko liratekeen literatura sistema zein den zehaztean datza. Erantzunik logikoena, kasu askotan behintzat, Frantziako edo Gaztelako literaturen esparruan atxikita bakarrik azaldu daitezkeen idazlanak direla esatea dela dirudi. Beraz, euskal literatura izengoitia euskaraz idatzitako literaturarentzako bakarrik erreserbatu behar da?. Gure ikerketan honetan behintzat jardungo ez diogun gai eztabaidagarri bat dugu. Edozein kasutan, "euskal" literaturaz jardutea anbiguoa gertatuko balitz, beharbada euskaldunen literatura edota literaturez hitz egitea komeniko litzateke. Zeren, sorkuntzaren ikuspegitik, Euskal Herriko literatura bizitza euskaraz idatzitakotik bakarrik ez eze Euskal Herriko kultura ondarean beste hizkuntza batzuetan idatzitakotik ere azaltzen delako.

Irakurlea, lurralde bakoitzari dagokion monografia irakurtzera igortzen dugu. Ez dago euskal literaturaren harpenerako ikerketarik, ez egungorik eta are gutxiago iraganekorik, baina euskararen egoera soziolinguistikoa eta euskal hiztunen kultura heziketa mailak horrelakorik izatea ikaragarri erlatibizatzen du, baina batez ere euskaraz idatzitakoari buruzko harpena. Nahiz eta beste alde batetik batzuetan euskarazko testuen harpena ahozkoa eta ez idatzizkoa izan denaz daturik izan. Horrela, XVIII. Mendean apezpikuak eliztarrei elizan Kardaberaz edo Mendibururen lanak irakurtzen zizkieten, eta XVII. Mendean Axular-en Gero edota beste euskaratutako lan aszetiko edo errukizkoekin ere gauza bera gerta zitekeela uste dezakegu. Euskararen euskalkien ugaritasunak eta orain urte gutxira arte hizkuntza eredu bateratu estandar bat izate ezak ere euskal literaturak jaio eta garatu behar izan duen egoera arazotsu horren beste arloetariko bat adierazten du. Izatez, idatzitako euskararen historiak euskalki desberdinen -lapurtera eta zuberera, gipuzkera eta bizkaiera- aroen araberako ondoz ondoko gehitze eta literatura protagonismoa azaltzera ematen dizkigu.